145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ESTERIBAR

2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak hasiera batez onetsi zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketei buruzko lehen espedientea, 2007ko urriaren 29an egin osoko bilkuran. Hona hemen:

-Kreditu gehikuntza sartzea; guztira, 1.178.500 euro.

-Kreditu bereziak sartzea; guztira, 29.500 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2007ko urriaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0716814