145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORTES

Aurrekontuko 8/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Cortesek, 2007ko irailaren 17an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea aurrekontuko 8/2007 aldaketa, kreditu gehikuntza baten bidez eta 1.510 euro egiten duena, kontusail honen gainean: 1-432-60111 Diruz lagundutako hiri altzariendako inbertsioa. Hura kontusail honek finantzatuko du:

-1-870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.510 euro.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia eduki ondotik, bizilagunek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena 2007ko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 8an, eta jendaurreko epea abiarazi zuen iragarki horrek.

Jendaurrean egoteko epea bukatu eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jotzen da, 2/1995 Foru Legeko 202.ean xedatutakoari jarraituz.

Cortesen, 2007ko azaroaren 6an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0717041