145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

2007ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak

Berriozarko Udalak, 2007ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"2007ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak:

Ikusirik bai aurrekontuan aldaketak egitearren Ogasun Batzordeak aurkeztu duen proposamena, bai Udaleko kontu-hartzaileak prestatu duen txostena,

Honako hau erabaki da:

Lehena.-Ondorengo kreditu aldaketa hauek egitea 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

GASTUAK:

Kreditu gehikuntzak

1 4521 62200 - Kirol instalazioetako obrak: 23.200,00 euro.

1 4310 48000.-Eraikinak zaharberritzeko laguntzak: 127.000,00 euro.

1 4510 12000.-Kultura Alorreko ordainsariak: 5.826,00 euro.

1 4510 22713.-Kultura Alorreko zerbitzuen kudeaketa: 10.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 166.526,00

FINANTZAKETA:

187000.-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 166.526,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 166.526,00 euro.

Bigarrena.-Erabakia ikusgai edukitzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, erabakia behin betikot onetsitzat hartuko da."

Berriozarren, 2007ko urriaren 7an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0717239