145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 9/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko irailaren 24ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontu orokorreko 09/2007 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

2007ko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, urriaren 8an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia.

-Gastu goititua:

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 4.500 euro.

Gehitutako gastua, guztira: 4.500 euro.

-Gastua gutxitzea:

4. kapitulua.-Zenbatekoa: 4.500 euro.

Gutxitutako gastua, guztira: 4.500 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2007ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0716826