145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OROTZ-BETELU

Herrilurren aprobetxamenduak enkantean

Xedea: landare mintegia errentan ematea.

Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutunazal itxien bidezko prozedura erabiliz.

Esleitu beharreko unitateak: 22 erreguren aprobetxamendua.

Hasierako prezioa: 2.600 euro urtean.

Esleipenaren epea: 10 urte

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

Baldintza-agiria: udal bulegoetan dago interesdunen eskura.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak arte.

Proposamenak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen asteazken baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Orotz-Betelun, 2007ko azaroaren 9an.-Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0717300