145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IGOA

Oihan enkantea

Kontzeju honek, behar bezala baimenduta, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-Otsaketa alderdia, Igoako Kontzejuaren herrilurretan (Basaburua); Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoko 422.a da; 165 pago ditu, 359 metro kubiko zur eta 40 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 21.780 euroko balioa dute.

Enkantean parte hartzeko proposamenak, iragarki bukaeran erantsitako ereduaren araberakoak, Basaburuko Udalaren Idazkaritzan (Jauntsarats) aurkeztuko dira abenduaren 21eko arratsaldeko hirurak baino lehen. Horrekin batera, Kontzejuaren Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, baita Enpresaren Sailkapen Agiria ere.

Gutun-azalak eta lizitazioak abenduaren 22an irekiko dira, arratsaldeko ordu batean, Igoako Kontzeju Etxean.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Igoako Alkatetzan eta Basaburuko Udalaren Herriko Etxean daude ikusgai.

Igoan, 2007ko azaroaren 9an.-Kontzejuko burua, Francisco Javier Arano

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................... Herria: ......................... Helbidea: ...................... N.A.N. zenbakia:............ Honako oihan lote hau esleitu dakidan eskatzen dut: (aipatu) ........; izan ere, Igoako Kontzejuak salgai duela iragarri zuen ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, .............. (e)an. Balorazio teknikoa eta baldintzak onartzen ditut eta lote horren aldera ............ (letraz eta zenbakiz) ............. euro ordaintzeko prest nago (tasazioa baino gutxiago ez jarri).

Iragarkiaren kodea: L0717372