145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BASABURUA

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimenduta, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-Minttegi alderdia, Basaburuko Udalaren herrilurretan (Aizarotz) den katalogatu gabeko mendia; 1.932 larizio pinu ditu, 1,063 metro kubiko zur eta 532 metro kubiko egur egiten dutela, eta 45.712,00 euro balio dute.

Enkantean parte hartzeko proposamenak, iragarkiaren bukaeran erantsitako ereduaren araberakoak, Basaburuko Udalaren Idazkaritzan (Jauntsarats) aurkeztuko dira abenduaren 21eko arratsaldeko hirurak baino lehen. Horrekin batera, Udalaren Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, baita Enpresaren Sailkapen Agiria ere.

Gutun-azalak eta lizitazioak abenduaren 22an irekiko dira, eguerdiko 12etan, Herriko Etxean.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Udalaren Idazkaritzan eta Basaburuko Udaletxean daude ikusgai.

Basaburuan, 2007ko azaroaren 9an.-Udalburua, J. Benito Alberro.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .............. Herria: .............. Helbidea: ............ NAN zenbakia: ........... Honako oihan lote hau esleitu dakidan eskatzen dut: ........ (aipatu); izan ere, Basaburuko Udalak salgai duela iragarri zuen ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ......(e)an. Balorazio teknikoa eta baldintzak onartzen ditut eta lote horren aldera ........ (letraz eta zenbakiz) ............ euro ordaintzeko prest nago (tasazioa baino gutxiago ez jarri).

Iragarkiaren kodea: L0717373