144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN ADRIAN

Aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2007ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2007ko aurrekontu orokor eta bakarrean:

1. Aurrekontuko 1/2007 aldaketa: Kreditua sortzea dirusarreren bidez, aurrekontuko honako kontusail hauetan:

-Nekazaritzako azpiegiturak konpontzea: 44.162,58 euro, gastuen aurrekontuko 5810-69200 kontusailean.

Gastu hori finantzatuko da dirusarreren bidez kreditua sortuta: 44.162,58 euro, dirusarreren aurrekontuko 75534 kontusailean, "Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntza Nekazaritzako Azpiegituretarako".

2. Aurrekontuko 2/2007 aldaketa: Kreditu berezia sortzea, aurrekontuko kontusail hauetan:

-Sakanguneak jartzea: 36.336,68 euroko kreditu berezia, gastuen aurrekontuko 2220-60123 kontusailean.

Kreditu berezi hori finantzatzeko, diruzaintzaren 2006ko gerakina erabaliko da: 36.336,68 euro.

Jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

San Adrianen, 2007ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0717105