141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8/2007 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, José Ignacio Remírez Lizuáin, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kirol Entitateen eta Toki Entitateen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko araubidea kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarriko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 24ko 216/2007 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. José Ignacio Remírez Lizuáin, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kirol Entitateen eta Toki Entitateen Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren Institutuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari (Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua eta Langileriaren Kudeaketa Zerbitzua), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 18an.-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F0716187