141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OROTZ-BETELU

EDIKTUA

Orotz-Beteluko Udalak, 2007ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Udal honek 2007ko abuztuaren 1ean erabakita, hasiera eman zitzaion Orotz-Beteluko Olaldea auzoko 31n dagoen eraikina aurri egoeran deklaratzeko espedienteari. Katastroaren ariora, Orotz-Beteluko 1. poligonoko 135. lurzatia da. Katastroan agertzen denez, haren titularrak Crisóstomo Lapiedraren ondorengoak dira.

Erabakia 2007ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 7an, eta Herriko Etxeko iragarki oholean, baita jabeei posta arruntaren bidez jakinarazi ere, hartu izanaren adierazpen eta guzti, baina ezinezkoa izan zen haren jakinarazpena eta jakinarazi zitzaien iragarkia 2007ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz irailaren 21ean, aldi berean hamabortz eguneko epea ematen zitzaielarik biziliarrei, halakorik bazen, eta eskubide errealen titularrei, espedientea azter zezaten eta idatziz alega zitzaten beren eskubideen alde komenigarri iruditzaien zitzaien guztia, adituen txostenak eta agiriak barne.

Entzunaldia egiteko epea bururaturik, kontua da inork ez duela adierazpenik batere egin auziaren gainean; hortaz, interesdunek ez dute kontrako iritzirik agertu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aho batez erabaki da:

1.-Aurri egoeran deklaratzea Orotz-Beteluko Olaldea auzoko 31n dagoen eraikina. Katastroaren ariora, Orotz-Beteluko 1. poligonoko 135. lurzatia da. Katastroan agertzen denez, haren titularrak Crisóstomo Lapiedraren ondorengoak dira.

2.-15 eguneko epea finkatzea erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eraikina eraisteko behar diren obrak abiatzeko. Hori baino lehenago, behar den proiektu tekniko ikus-onetsia aurkeztu beharko da Herriko Etxean eta zuzendari tekniko eskuduna izendatu beharko da.

3.-Aipatu epean ez bada eraispena gauzatzen, derrigorrezko betearazpenari ekinen dio Udalak, eta gastuak jabetzaren kontura joanen dira.

4.-Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta, orobat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea behar diren legezko ondorioak izan ditzan eta bereziki Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluko ondorioak, eta gisa hartara balioko du jakinarazpentako Crisostomo Lapiedra senideendako, haien helbidea ezezaguna baita, eta halaber agindu da Herriko Etxeko iragarki oholean argitara eman dadila eta aditzera ematen da haren kontra errekurtso hauetariko bat para daitekeela hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzinaa, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Orotz-Betelun, 2007ko urriaren 24an.-Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0716576