141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Herrilurrak desafektatzea parke fotovoltaikoak paratzeko. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, joan den urriaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki du, legez eskatzen ahal diren botoen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea herrilur hauek desafektatzea entitate hauek parke fotovoltaikoak paratzeko:

A.-Acciona Solar, S.A.: 6. poligonoko 611. lurzatitik, A eta G azpilurzatiak, 93.112 metro karratu egiten dutenak, eta 612. lurzatitik, M, N, O, P, Q eta R azpilurzatiak, 237.956 metro karratu egiten dutenak (guztira, 331.068 m²).

B.-Energías Fotovoltaicas Navarras, S.L.: 7. poligonoko 624. lurzatitik, AR eta AP azpilurzatiak, 78.820 metro karratu egiten dutenak, eta 824. lurzatitik, A, E, G (zati bat) eta O azpilurzatiak, 199.537 metro karratu egiten dutenak (guztira, 278.357 m²).

C.-OPDE, S.L.: 7. lurzatiko 630. lurzatitik, H, G, J, L, M, eta N azpilurzatiak, 234.099 metro karratu egiten dutenak.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatua betetzeko, interesdun guztiek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.

Erriberrin, 2007ko urriaren 24an.-Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0716676