141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

El Pleno del M.I. Fontellasko Udalak, 2007ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Udal Planeko lurzoru urbanizarriaren jabe guztiekin sinatu beharrekoa (1. banaketa eremua, R-1-tik R-17-ra bitarteko exekuzio unitateak, 2. banaketa eremua, I-1-tik I-9-ra bitarteko exekuzio unitateak, lurzoru urbanizagarri generikoko "Los Pinos" sektorea eta "Valpertuna" sektorea), baita Udalez Gaindiko Eragina duen Planeko "Cerro Valpertuna" sektoreko eta "Los Pinos" sektoreko jabeekin sinatu beharrekoa ere, bizitegiak eta golf zelaia paratzeko. Hura Nafarroako Gobernuak onetsi zuen, 2007ko apirilaren 16an hartutako erabakiaren bidez. Haren bidez Fontellasko Udalak bere gain hartu zuen azpiegitura berriko proiektua kontratatzeko behar diren kudeaketak, aipatu exekuzio unitate eta sektore guztiak argindarrez hornitu beharrez. Gastua ukitutako jabeen bizkar izanen da.

Fontellasen, 2007ko urriaren 16an.-Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0716590