141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2007ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 16/2007 espedientea, kreditu bereziaren bidezkoa baita.

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 3an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu bereziaren espedientea.

1. Gastuak goititzea.

0.4470.6 Cidacos erreka bideratzeko obra, 890.900 euro.

Espedientearen finantzaketa.

2. Dirusarrerak goititzea.

0.7 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Cidacos erreka bideratzeko, 623.600 euro.

0.6 AR-2ko orube eta aprobetxamenduen salmenta: 267.300 euro.

Guztira, 890.900 euro.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek para daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko juzgatzen den bertze edozein errekurtso paratzen ahal da.

Tafallan, 2007ko urriaren 22an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0716625