141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLAZTI

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2007ko urriaren 26ko osoko bilkuran, 2007. urteko udal aurrekontuko 4. zenbakidun aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Olaztin, 2007ko urriaren 29an.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

Iragarkiaren kodea: L0716671