141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAÑERU

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuetako aldaketa hori behin betikoz onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

1.-Kontusaila: 1-453-601. Gazteriaren lokala zaharberritzeko obra. Kreditua 32.414,42 euroan handitzea, Diruzaintzako gerakinarekin finantzaturik.

2.-Kontusaila: 1-433-621. Herriguneko argiak berritzea. Zenbatekoa: 273.307 euro. Finantzabidea: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (Toki azpiegituren plana, 2. handitzea): 191.314,97. Hitzartu beharreko kreditua: 81.992,03 euro.

Mañerun, 2007ko urriaren 30ean.-Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: L0716709