141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 16/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko urriaren 25eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 16/2007 espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia bat eginen baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan martxoaren 10eko 216,3/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarri eta biharamunetik aitzina; hala, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2007ko urriaren 25ean.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0716599