141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3248/2007 EBAZPENA, urriaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboetako erdi mailako teknikari izateko 3 lanpostutarako izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 8ko 3248/2007 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, artxiboetako erdi mailako teknikari izateko lanpostuetan aritzeko: Juan Carlos Balda Goldaracena, igoera txandakoa; eta Berta Elcano Sanz eta Jaime Pla Erroz, txanda irekikoak. Lanpostuak honelaxe banatu dira:

Juan Carlos Balda Goldaracena jaunari 7562 lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Berta Elcano Sanz andreari 36770 lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Jaime Pla Erroz jaunari 7279 lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Deialdia 2006ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 25ean.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0716711