141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Iruñeko Udalaren 2007ko lan eskaintza publikoa

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urriaren 23an, erabaki hau hartu zuen:

(4/PR)

Ikusirik Iruñeko Udalaren 2007ko egungo plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak, erabaki dut Iruñeko Udalaren 2007ko lan eskaintza publikoa onestea, bertan sartuta Udalaren plantilla organikoko lanpostu huts guztiak. Plantilla hori 2007ko otsailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz eta espedientean dagoen dokumentazioa ikusirik..

2007an, lanpostu hauek eskainiko dira:

Lanpostua: udaltzaina. Lanpostu kopurua: 29.

Deialdi publikoa onesten den unean hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahal zaizkio eskaintza honi.

Plantilla organikoko gainerako lanpostu hutsak 2008an eskainiko dira, negoziazio mahaian ordezkariak dituzten sindikatuekin negoziatu ondotik.

Iruñean, 2007ko urriaren 23an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0716679