141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TXULAPAIN

Administrari-ofizial izateko deialdia

Txulapaingo Udalak 2007ko urriaren 18an egin bilkuran erabakita, onetsi da Txulapaingo Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan betetzeko deialdia. Hona hemen arauak.

ARAUAK

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdiaren xedea da Txulapaingo Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan betetzeko deialdia.

1.2. Izendapenak Txulapaingo Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, kasua bada, hartan izena emanen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina.

1.3. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Plantilla organikoan aurreikusita dauden osagarriak ere izanen ditu.

1.4. Lanaldi osoa izanen du.

1.5. Egin beharreko lanak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira, jendeari harrera egitea eta Kontzejuen nahiz Udalaren administrazio zerbitzuek sostengu ematea barne. Orobat, Txulapaingo Kontzejuen kontabilitatea eraman beharko du.

Gisa berean, Udalarendako mandatu txikiak egiteko manatzen ahalko zaio, baita jakinarazpen batzuk egiteko ere.

1.6. Oporren araubidea Herriko Etxeko bulegoetako gainerako udal langileena izanen da.

1.7. Probak gaindituta lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, puntuazio ordenari jarraituz, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.

2.-Betebehar orokorrrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko bertze edozein estatutako nazionalitatea edukitzea eta adinez nagusi izatea.

b) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua edukitzea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.

e) Ibilgailuak gidatzeko, gutxienez ere B-1 motako baimena izatea eta ibilgailu bat eskura izatea.

f) Hizkuntza Eskolaren batek luzaturiko gaitasun agiria izatea, edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den bertze titulazio bat; edo bertzenaz, izangaiak hizkuntza maila aski baduela zehaztuko duen proba gainditzea. EGA maila edo horren parekoa eskatuko da.

2.2. Arestiko betebeharrak, lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen bederetzigarren oinarriak xedatzen duen maneran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean eta oposizio prozedura osoan izendapen eguna arte bete ere.

Euskaraz dakiela frogatzea Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; bertzenaz, proba bat gainditu beharko du, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Txulapaingo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 11:30a baino lehen. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte izanen da.

3.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eredu ofizialeko eskabidea, goitik beheiti beteta, deialdi honetako 1. eranskinaren arabera, eta NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen fotokopia, eta gidabaimenaren fotokopia.

b) Deialdi honetako 2.1.c atalean eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia, konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera aurkeztuko dena.

c) Lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen kopia kautotua edo fotokopia (konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera ekarriko dena) aurkeztuko dira, baita ikastaroetan parte hartu izanaren ziurtagiriak eta baliarazi nahi dituen gainerakoak.

d) Hizkuntza Eskola Ofizialen batek luzaturiko gaitasun agiriaren kopia kautotua edo fotokopia, konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera ekarriko dena, edo ofizialki baliokidetzat hartzen den bertze tituluren batena.

3.3. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

Deialdian izangai bazterturik ez bada, iragarkian horren berri emanen da eta zerrenda behin betikoa bilakatuko da. Iragarki berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.2. Izangai bazterturik bada, horiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Txulapaingo Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

5.-Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Narila Mondragón Ciarra, Txulapaingo Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Mikel Armendáriz Elso, Txulapaingo Udaleko alkateordea.

1. Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen ordezkaria.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen ordezkaria.

2. Mahaikidea: Miren Oreja Ros, Berriozarko Udaleko idazkaria, edo ordezten duena.

Ordezkoa: Izaskun Gortari Sein, Larraungo Udaleko idazkaria, edo ordezten duena.

3. Mahaikidea: Irene Tortajada, Ultzamako Udaleko idazkaria, edo ordezten duena.

Ordezkoa: Francisco José Fernández Segura, Cabanillasko Udaleko idazkaria, edo ordezten duena.

Mahaikide idazkaria: Alfonso Araujo Guardamino, Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria, edo ordezten duena.

Ordezkoa: José Javier Erbiti Azpíroz, Lekunberriko Udaleko idazkaria, edo ordezten duena.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

5.3. Bertan diren kideen gehiengoaz hartuko dira erabakiak.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.-Euskara proba.

6.1. Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako Euskararen Gaitasun Agiririk edo horren baliokiderik ez duten izangaiek euskaraz badakitela egiaztatu beharko dute, oposizio-lehiaketa hasi baino lehen. Horretarako, bi proba eginen dituzte, idatzia bata eta ahozkoa bertzea. Biak batera kontuan hartuz, gai edo ez-gai kalifikazioa emanen da. EGA maila edo horren parekoa eskatuko da.

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (INAP) Euskara Zerbitzuko teknikariek kalifikatuko dituzte probak.

6.2. Proba hori bukatutakoan, gai kalifikazioa lortu dutenak edo gaitasun agiria nahiz baliokidea dutenak oposizio-lehiaketako ariketak egiten hasiko dira.

7.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudiaren 16.j artikuluan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere 2 hilabete iragandakoan. Lehiaketaldia eginen da lehenik, eta ondotik, berriz, oposizioaldia, oinarri hauetan zehaztu bezala.

7.2. Lehiaketa (10 puntu).

A) Esperientzia.

A.1) Tokiko administrazio publikoetan administrari-ofizialaren lanpostuan egindako zerbitzuengatik: 1 puntu urteko.

A.2) Tokiko administrazio publikoetan administrari laguntzailearen lanpostuan egindako zerbitzuengatik: 0'625 puntu urteko.

A.3) Bertzelako administrazio publikoetan administrari-ofizialaren lanpostuan egindako zerbitzuengatik: 0,5 puntu urteko.

A.4) Bertzelako administrazio publikoetan administrari laguntzailearen lanpostuan egindako zerbitzuengatik: 0,375 puntu urteko.

Aurreko ataletan aurreikusi merezimenduak zenbatzeko, betiere lehiatzaileak lan egin duen administrazio publikoaren ziurtagirien bidez egiaztatuko direnak, kontuan hartuko dira bai lan araubide finkoan edo aldi baterakoan, bai administrazio araubidean, dela bitarteko gisa dela jabetzapeko lanpostuan, egindako zerbitzuak, baina atal batean baino gehiagotan sailkaturiko zerbitzualdiak aldi berean egin badira, puntuaziorik handiena eskuratzeko balio duten zerbitzuak baizik ez dira zenbatuko denbora tarte horretan.

Frogaturiko esperientzia aldiak ez badu urteko osorik hartzen, behar den proportzioa aterako da, eta hura hileko osoetan kalkulatuko da eta bakarrik kontuan hartuko dira kontratuko gutxienez ere hileko osoa frogatzen duten kasuak.

Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionalitatearen arabera kalkulatuko da.

Zerbitzuak bete izana frogatzen duten dokumentuetan espresuki adieraziko da zerbitzu haiek lanaldi osokoak ala murriztukoak ote ziren, eta lanaldi murritza bazen, zenbatekoa.

Aurreko ataletako batura ez da 6 puntu baino handiagoa izanen.

B) Prestakuntza osagarriagatik.

1. Unibertsitateko 2. zikloko edo goi mailako titulazioagatik: 1'5 puntu.

2. Unibertsitateko 1. zikloko titulazioagatik: puntu 1.

3. Lanbide Heziketako 2. mailako tituluagatik edo horren baliokideagatik, administrazio arloan: 0'5 puntu.

Aurreko ataletako batura ez da 1'5 puntu baino handiagoa izanen.

C) Prestakuntza ikastaroak.

Lanpostuarekin ikusteko duten gaien gaineko prestakuntzako ikastaroak, hala nola informatika, administrazio prozedura eta bertzelakoak, epaimahaiak baloratu beharrekoak, eta behar bezala egiaztatuak jatorrizko tituluaren edo fotokopia konpultsatuaren bidez. Puntuazioa honela eginen da:

50 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.

Ez dira baloratuko 40 ordu baino gutxiagoko ikastaroak.

Ikastaro guztien batura ez da 2,5 puntu baino handiagoa izanen.

Epaimahaiak Txulapaingo Udalaren ediktu oholean emanen ditu argitara lehiaketaldiko puntuazioak, eta oposizioa noiz, non eta zer ordutan hasiko den finkatuko du, oposizioaldia hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenagotik gutxienez ere.

7.3. Oposizioa.

Lehen ariketa: teorikoa, test motako 60 galdera erantzun beharko dira, 2. eranskineko programan agertzen diren gaien gainean.

Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa, kasu bat argitu beharko da gai hauetakoren baten edo batzuen gainean: Udaleko biztanleen erroldaren kudeaketa, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zergaren kudeaketa, Nafarroako toki administrazioen kontabilitate publikoa, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kudeaketa.

Hirugarren ariketa: informatika proba.

1. zatia: proba bat izanen da, testu prozesatzaileaz eta kalkulu orriaz. Proba hori "OpenOffice 2.0" bulegotikako multzo librearen bidez eginen da, ez baitu ia-ia aldaketarik ekartzen sistema jabetzadun ezagunen aldean eta guztiek dute harenganako sarrera libre eta doakoa. Interesa duen orok haren berri izaten ahalko du, eta prestatzen, webgune honen bitartez: http://es.openoffice.org/.

2. zatia: proba bat izanen da, posta elektronikoaren eta zerbitzuen internet bidezko kudeaketaren gaineko ezagupen eta erabileraz.

Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko denbora.

7.4. Buruz buruko elkarrizketa: 10 puntu emanen dira gehienez, epaimahaiak mahai gainean jartzen dizkion kontu objektiboei erantzuna eta ebazpena emateko tenorean izangaiak erakusten duen gaitasun, trebezia eta erabakitasunaren arabera; horiek ikusteko izanen dute administrari-ofizial baten lanpostuarekin Txulapaingoa bezalako udal kontzejudun batean.

7.5. Oposizioko ariketen balorazioa:

Lehen ariketa. Ariketa honek gehienez ere 30 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Zuzen erantzundako galdera bakoitzak 0,50 puntu izanen du eta erantzun oker bakoitzari 0,125 puntu kenduko zaio.

Bigarren ariketa. Ariketa honek gehienez ere 25 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko gutxienez 12 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Hirugarren ariketa. Ariketa honek gehienez ere 25 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 12 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Buruz buruko elkarrizketa. Proba honek gehienez ere 10 puntu izanen ditu.

7.6. Buruz buruko elkarrizketa izan ezik, oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxienezko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena bazterturik geldituko da. Halaberean, ariketa guztietan bazterturik geldituko dira ariketen edozein pobatan 0 puntu hartzen duen izangaiak.

7.7. Ariketak zer ordenatan eginen diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak: lehen proba (gaiak), bigarren proba (proba praktikoa) eta hirugarren proba (informatikoa). Ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainerakoa kalifikatuko.

7.8. Herriko Etxeko iragarki oholean emanen da argitara probak zein egun, ordu eta tokitan eginen diren, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago, edo hogeita lau ordu lehenago hasitako proba baten jarraipena baldin bada.

7.9. Ariketak egiteko dei bakarra eginen da. Haietara, izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta hura erakutsi hala eskatzen bazaie, bertzenaz, kanporatu eta baztertuak izanen dira.

Probetan oharretatik kopiatzeak zein bertze edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, bidezko jarduketa penalak deus- etan galarazi gabe.

8.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

Zazpigarren oinarrian zehaztu diren bi aldietan eskuratutako puntuazio guztiak batuta, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda eginen du, puntuazioarik handienetik txikienera antolatua, eta puntuaziorik handiena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Alkatetzari. Alkatetzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du proposamen hori.

9.-Agirien aurkezpena.

9.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Txulapaingo Udalaren erregistro orokorrean:

a) Eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen da jatorrizkoarekin batera, konpultsarako).

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

c) Osasun txostena, lanpostuaren berezko egitekoetan aritzea eragozten dion akats fisiko edo psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena, Txulapaingo Udalak zehazten duen sendagile taldeak egina.

9.2. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra errateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

9.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, alkate udalburuak gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua.

10.-Lanpostuaz jabetzea.

10.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Txulapaingo Udaleko administrari-ofizial izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbertzeko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Txulapaingo Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 9. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

10.4. Hiru hilabeteko probaldia iragandakoan, izendatua lan-kontratudun finkoa bihurtuko da.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Markalainen (Txulapain), 2007ko urriaren 18an.-Alkatea, Narila Mondragón Ciarra.

1. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena: ................. adina: ....... NAN zk.: ............ helbidea, jakinarazpenetarako; karrika: ............. zenbakia: ........ herria: ............. telefonoa: ..........

Zure aitzinera agertu eta azaltzen dut:

-Onartua izatea eskatzen dudala Txulapaingo Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubidekoa eta finkoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: ............).

-Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

-Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

-Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa eta B-1 motako gidabaimena badudala.

-Euskaraz badakidala erakusteko, gaitasun probetan parte hartzeko konpromisoa hartzen dudala (hala behar badu).

-Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

-Honako merezimendu hauek alegatu eta egiaztatzen ditudala:

Horrenbertzez, lanpostu hori eskuratzeko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

Txulapainen, 2007ko ...........aren .....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

TXULAPAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

2. ERANSKINA

Lehen ariketako gaien zerrenda

1.-Nafarroako toki ogasuna.

-Dirubilketa. Kontzeptua. Aldiak, Tributu zor motak. Ordaintzeko bideak. Geroratzeak.

-Nafarroako toki entitateen baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera. Tributu arloko eta tributuz kanpoko baliabideak. Udal zergak.

-Udal aurrekontuak Nafarroan: haien egituraren gaineko ezagupen orokorrak. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Onetsi eta aldatzeko tramiteak.

2.-Antolaketa eta funtzionamendua.

-Udalerria: Kontzeptua eta osagaiak. Udal administrazioa: beharrezko antolakuntza eta antolakuntza osagarria. Udal autonomia: eskumena. Espezialitateak: Kontzejua Nafarroan; Mankomunitateak.

3.-Administrazio prozedura.

-Administrazioaren egintza. Administrazio prozedura. Kontzeptua eta arautzea. Ideia orokorra haren hasieraz, antolamenduaz, instrukzioaz eta bukaeraz. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.

4.-Errekurtsoak.

-Errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak, Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurka. Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduriko gora jotzeko errekurtsoaren aipamen berezia.

5.-Erregelamenduak/ordenantzak.

-Erregelamendua. Kontzeptu orokorra, udal ordenantza eta erregelamenduak: baldintzak eta motak. Onespen prozedura.

6.-Udal errolda.

-Biztanleen Udal Erroldaren ideia orokorra.

7.-Ondasunak.

-Toki entitateen ondasunak: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

-Herrilurretako ondasunak: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

8.-Hirigintza:

-Hirigintzako lizentziak. Kontzeptua eta prozedura.

Iragarkiaren kodea: L0716355