141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARAITZ

Deialdia, garbitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

Alkatetzaren 2007ko urriaren 22an eman ebazpenaren bidez onetsi da Araizko Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia, oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdiaren xedea da Araizko Udalaren zerbitzuko garbitzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzea.

1.2. Izendapenak Araizko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, kasua bada, hartan izena emanen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aurrera.

1.3. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen E mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Plantilla organikoan aurreikusita dauden osagarriak ere izanen ditu.

1.4. Lanaldi partziala izanen du, hau da, astean 18,5 ordu, halaxe kalkulatu baita urteko 1592 ordutik abiatuta.

Lana honela banatuko da:

-Kontsultategia: 7 ordu astean, astelehenetik larunbatera (biak barne).

-Udalaren instalazioak, erabilera askotarako sala barne: astean 6 ordu. (gutxienez ere astean bi egunetan).

-Osasun langileek zaintzak egiteko etxebizitza: astean 3 ordu, bi egunetik behin.

-Arribe-Atalluko Kontzeju Etxea: astean 2 ordu.

-Arribe-Atalluko frontoia: ordu 1 hamabost egunetik behin.

Nolanahi ere, ezin izanen du lanean jardun Udaleko gainerako langileen, Arribe-Atalluko Kontzeju Batuetakoen eta osasun langileen ordutegian.

Hala ere, lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.5. Egin beharrekoak haren maila eta kategoriari dagozkionak izanen dira, horietan barne dela udal instalazioak, osasun kontsultategia eta osasun langileek zaintzak egiteko etxebizitza garbitzea.

1.6. Oporren araubidea Herriko Etxeko bulegoetako gainerako udal langileena izanen da.

1.7. Probak gaindituta lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, puntuazio ordenari jarraituz, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.

Halaber, izangaien zerrenda bat egiten ahalko da, aurreko atalean sarturik ez badaude ere, deialdi honetan zehazten diren oposizioko probetako bat gainditu badute.

2.-Betebehar orokorrrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea edukitzea eta adinez nagusi izatea.

b) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

c) Gutxienez ere eskola ziurtagiria edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.

2.2. Arestiko betebeharrak, lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen bederetzigarren oinarriak xedatzen duen maneran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean eta oposizio prozedura osoan izendapen eguna arte bete ere.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Araizko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 11:30a baino lehen. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte izanen da.

3.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eredu ofizialaren araberako eskabidea, goitik behera beteta, deialdi honetako 1. eranskinaren arabera, eta NANaren fotokopia edo identifikazio agiri baliokidea.

b) Deialdi honetako 2.1.c atalean eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia, konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera aurkeztuko dena.

c) Lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen kopia kautotua edo fotokopia (konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera ekarriko dena) aurkeztuko dira, baita ikastaroetan parte hartu izanaren ziurtagiriak eta baliarazi nahi dituen gainerakoak.

3.3. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Araizko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Araizko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

Deialdian izangai bazterturik ez bada, iragarkian horren berri emanen da eta zerrenda behin betikoa bilakatuko da. Iragarki berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.2. Izangai bazterturik bada, horiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Araizko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

5.-Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Epaimahaiburua: Imanol Iriarte Gorostegi, Araizko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Miren Urdampilleta Gonzalez, Araizko Udaleko alkateordea.

-Mahaikidea: M. Concepción Cruz Liciaga, Araizko Udaleko administraria.

Ordezkoa: Idoia Olazkuaga Etxarri, Lekunberriko Udaleko administraria.

-Mahaikidea: Idoia Olazkuaga Etxarri, Goizuetako Udaleko administraria.

Ordezkoa: Jacinto Bengoechea Mariezcurrena, Larraungo Udaleko administraria.

-Mahaikidea: Ainhoa Beraza Elizondo, Nafar Iparraldeko Euskara Mankomunitateko teknikaria.

Ordezkoa: Alazne Garmendia Txurio, Leitzako Udaleko idazkaria.

-Mahaikide idazkaria: Jon Ander Mendinueta Ochotorena, Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria.

Ordezkoa: Miriam Arozena San Miguel, Goizuetako eta Aranoko Udalen Batasuneko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

5.3. Bertan diren kideen gehiengoaz hartuko dira erabakiak.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen ahal diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudiaren 16.j artikuluan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere 2 hilabete iragandakoan. Lehiaketaldia eginen da lehenik, eta ondotik, berriz, oposizioaldia, oinarri hauetan zehaztu bezala.

6.2. Lehiaketa (gehienez 12 puntu).

-Eskarmentua. 12 puntu.

-Administrazio publikoan egindako garbiketa lanengatik: 1,2 puntu urteko.

Aurreko ataletan aurreikusi merezimenduak zenbatzeko, betiere lehiatzaileak lan egin duen administrazio publikoaren ziurtagirien bidez egiaztatuko direnak, kontuan hartuko dira bai lan araubide finkoan edo aldi baterakoan, bai administrazio araubidean, dela bitarteko gisa dela jabetzapeko lanpostuan, egindako zerbitzuak, baina atal batean baino gehiagotan sailkaturiko zerbitzualdiak aldi berean egin badira, puntuaziorik handiena eskuratzeko balio duten zerbitzuak baizik ez dira zenbatuko denbora tarte horretan.

Frogaturiko esperientzia aldiak ez badu urteko osorik hartzen, behar den proportzioa aterako da, eta hura hileko osoetan kalkulatuko da eta bakarrik kontuan hartuko dira kontratuko gutxienez ere hileko osoa frogatzen duten kasuak.

Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionalitatearen arabera kalkulatuko da.

Zerbitzuak bete izana frogatzen duten dokumentuetan espresuki adieraziko da zerbitzu haiek lanaldi osokoak ala murriztukoak ote ziren, eta lanaldi murritza bazen, zenbatekoa.

6.3. Oposizioa.

-Lehenbiziko ariketa: Euskara.

Lehen zatia.-Proba idatzia izanen da, euskarari buruzko ezagupen orokorren gainean.

Bigarren zatia.-Proba ahozkoa izanen da, euskarari buruzko ezagupen orokorren gainean.

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko teknikariek edo, bestela, Mankomunitate horrek izendaturiko teknikariek emanen dute proben kalifikazioa.

-Bigarren ariketa: teorikoa; test psikotekniko bat egin beharko da.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko langileek emanen dute probaren kalifikazioa.

Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko denbora.

6.4. Oposizioko ariketen balorazioa:

-Lehen ariketa. Ariketa honek gehienez ere 40 puntu izanen ditu, honela banaturik:

Lehen zatia.-Proba idatzia: 20 puntu.

Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren zatia.-Proba ahozkoa: 20 puntu.

Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

-Bigarren ariketa. Ariketa honek gehienez ere 40 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.5. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxienezko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena bazterturik geldituko da. Halaberean, ariketa guztietan bazterturik geldituko dira ariketen edozein pobatan 0 puntu hartzen duen izangaiak.

6.6. Ariketak zer ordenatan eginen diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak: Ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainerakoa kalifikatuko.

6.7. Udaletxeko iragarki oholean emanen da argitara probak zein egun, ordu eta tokitan eginen diren, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago, edo hogeita lau ordu lehenago hasitako proba baten jarraipena baldin bada.

6.8. Ariketak egiteko dei bakarra eginen da. Haietara, izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta hura erakutsi hala eskatzen bazaie, bestela, kanporatu eta baztertuak izanen dira.

Probetan oharretatik kopiatzeak zein beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, bidezko jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

Zazpigarren oinarrian zehaztu diren bi aldietan eskuratutako puntuazio guztiak batuta, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda eginen du, puntuazioarik handienetik txikienera antolatua, eta puntuaziorik handiena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Alkatetzari. Alkatetzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du proposamen hori.

8.-Agirien aurkezpena.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) Eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen da jatorrizkoarekin batera, konpultsarako).

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

c) Osasun txostena, lanpostuaren berezko egitekoetan aritzea eragozten dion akats fisiko edo psikiko edo gaixotasunik ez duela frogatzen duena, Araizko Udalak zehazten duen sendagile taldeak egina.

8.2. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

8.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, alkate udalburuak gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua.

9.-Lanpostuaz jabetzea.

9.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Araizko Udaleko garbitzaile izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Araizko Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 9. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

9.4. Hiru hilabeteko probaldia iragandakoan, izendatua lan-kontratudun finkoa bihurtuko da.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aurrera.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aurrera.

Araitzen, 2007ko urriaren 22an.-Alkatea, Imanol Iriarte Gorostegi.

1. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena: ................. adina: ....... NAN zk.: ............ helbidea, jakinarazpenetarako; kalea: ............. zenbakia: ........ herria: ............. telefonoa: ..........

Zure aurrera agertu eta azaltzen dut:

-Onartua izatea eskatzen dudala Araizko Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: ............).

-Karguan aritzea galarazten didan gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

-Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

-Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa badudala.

-Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

-Honako merezimendu hauek alegatu eta egiaztatzen ditudala:

Horrenbestez, lanpostu hori eskuratzeko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

Araitz, ................. de ................. de 2007.

(Eskatzailearen sinadura)

ARAIZKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

Iragarkiaren kodea: L0716718