141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3247/2007 EBAZPENA, urriaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadun izateko 12 lanpostutarako izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 8ko 3247/2007 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, enpresa zientzietako diplomadun izateko lanpostuetan aritzeko: Jorge Artázcoz Colomo, ezgaitasunak dituztenendako txandakoa; Susana Cuesta Márquez, Nicolás Ruiz Diez eta Ana Zugasti Carpizo, igoera txandakoak; eta Elena Garde Macías, Virginia Anaut Marco, Raquel Bujanda Perales, María Nieves Sáinz de Vicuña Gil, Carolina Viguria Alday, Marta Paternáin Remón, Beatriz Barber Zugaldía eta Beatriz Eguaras Tirapu. Lanpostuak honelaxe banatu dira:

Jorge Artázcoz Colomo jaunari 7530 lanpostu hutsa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Susana Cuesta Márquez andreari 7268 lanpostu hutsa, Familia, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Nicolás Ruiz Diez jaunari 7168 lanpostu hutsa, Familia, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Ana Zugasti Carpizo andreari 7495 lanpostu hutsa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Elena Garde Macías andreari 7468 lanpostu hutsa, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Virginia Anaut Marco andreari 7267 lanpostu hutsa, Familia, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Raquel Bujanda Perales andreari 7442 lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

María Nieves Sáinz De Vicuña Gil andreari 6941 lanpostu hutsa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Carolina Viguria Alday andreari 7544 lanpostu hutsa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Marta Paternáin Remón andreari Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzari atxikia, Iruñean aritzeko.

Beatriz Barber Zugaldía andreari 5838 lanpostu hutsa, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Beatriz Eguaras Tirapu andreari 7441 lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2006ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 19an.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0716708