141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

URDIAIN

Zinegotzien ordainsariak

Urdiaingo Udalak, 2007ko irailaren 28an egin osoko bilkura berezian zinegotzien ordainsariak ezarri zituen erabaki honen bidez:

a) Urdiaingo Udaleko alkateak, Miguel Angel Zubiria Jaunak bere karguari lanaldiaren laurdena, hau da, astean 9 ordu eskainiko dizkio, urtean osotara 8.750 euro jasoko dituelarik. Hau guztia 12 zatitan jasoko du. Estrei dagokienarekin batera hileko 729,16 euro kobratuko ditu. Zenbateko horri Gizarte Segurantzako langile-kuota eta PFEZari dagokiona kenduko zaio, Gizarte Segurantzako enpresa-kuota Udalak ordainduko duelarik.

Ordainsari horrek, Udalak besterik egin ezean, urtero KPZari dagokiona egingo du gora.

Erabaki hau 2007ko urriaren 1ean sartuko da indarrean.

b) Udaleko gainerako hautetsiek, karguari lanaldiaren zatirik eskainiko ez dietenek, datozen ordainsariak jasoko dituzte batzar bakoitzeko:

-100 euro batzar bakoitzeko. Urtean 1.100 eurotik ez da inoiz igoko.

Zenbateko horri PFEZari dagokiona kenduko zaio. Erabaki honek2007ko uztailaren 1ean hartuko du indarra.

c) Udalbatzako kide guztiek ordainak jasoko dituzte legealdiak irauten duen bitartean beraien karguek halabeharrez sortzen dizkien gastuegatik, behar bezala baimenduta badaude eta beraiek gastu hori frogatuz gero.

Urdiainen, 2007ko urriaren 1ean.-Alkatea, Miguel Angel Zubiría Galartza.

Iragarkiaren kodea: L0716621