141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERA

Alkateak Helena Santesteban Guelbenzu 1. alkateordeari ezkontza bat ospatzeko esku ematea

Urriaren 27an, ezkontza zibil bat ospatuko da Herriko Etxean. Ezkontza hau Berako Udaleko 1. alkateordea den Helena Santesteban Guelbenzuk eginen du, alkateak delegatuta. Beraz, 30/1992 Legearen 16. artikuluari eta Toki Administrazioaren Antolakuntzarako eta Funtzionamendurako Erregelamenduaren 43. artikuluari jarraikiz,

2007ko urriaren 18an, Berako Udaleko alkate udalburuak 223/2007 ebazpenaren bitartez ondorengo erabaki hau onetsi zuen:

1. Ezkontza hori ospatzeko esku ematea 1. alkateordea den Helena Santesteban Guelbenzuri.

2. Esku emate honek indarra izanen du egun honetik aitzinera.

Beran, 2007ko urriaren 23an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0716650