141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Saneamendu sareen exekuzioari eta materialei buruzko aginduak ezartzen dituen araudi teknikoaren 18. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2007ko irailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea saneamendu sareen exekuzioari eta materialei buruzko aginduak ezartzen dituen araudi teknikoaren 18. artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Garesen, 2007ko urriaren 24an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0716653