141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian deklaratzeko. Behin betiko onespena

Hasiera batean onetsi zen 2007ko martxoaren 15eko bilkuran eta argitaratu, berriz, 2007ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 15ean. Jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan da. Horrenbertzez, aditzera ematen da behin betikoz onetsi dela Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian deklaratzeko.

Garesen, 2007ko urriaren 24an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

UDAL ORDENANTZA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian deklaratzeko, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren ondorioz

Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluak eskubide oinarrizkotzat jotzen du ohorerako, norberaren nahiz familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea, eta honako hau ezartzen: "Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea eta norberaren nahiz senitartekoen bizitza pribatua, eta horien guztien egikaritza osoa bermatzeko".

Eskubide onarrizko hori bermatu eta babesten du Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Ekainaren 20ko1332/1994 Errege Dekretuak, 5/1992 Lege Organikoaren zenbait alderdi garatzen ditu eta gaur egun indarrean dago, 15/1999 Lege Organikoaren hirugarren xedapen iragankorraren arabera. Errege Dekretu horren 5. artikuluak dioenez, datu pertsonalen fitxategiaren ardura duen administrazioko organo eskudunak haren berri eman beharko dio Datuak Babesteko Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatu ahal izateko. Horretarako, fitxategia sortzeari buruzko xedapenaren kopia bat bidali beharko da, Agentziak egindako eredu normalizatua baliatuz.

Horiek horrela eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz, Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko martxoaren 15ean egin bilkuran, erabaki da datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzea arautuko duen ordenantza. Hona hemen:

Lehenbizikoa.-Datu pertsonalen fitxategien sorrera.

Datu pertsonalen 5 fitxategi sortzen dira, ordenantza honen eranskineko zerrendan agertzen eta deskribatzen direnak, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako baldintzetan, eta orobat Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeaz den bezainbatean.

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.2 artikuluarekin bat, ondoko hau adierazten da ebazpen honen eranskinean aipatzen den fitxategi bakoitzerako:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak.

-Datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak:

-Datu horiek biltzeko prozedura.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura eta nolako datu pertsonalak biltzen dituen.

-Hirugarrenei lagatako datu pertsonalak edo/eta nazioarteko transferentziak.

-Administrazioko zein organok duen fitxategiaren ardura.

-Interesdunek zer zerbitzutan erabil ditzaketen fitxategietan sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea.

-Aipatu fitxategi bakoitzari aplikagarri zaizkion segurtasun neurrien maila (oinarrizkoa, ertaina, handia).

Bigarrena.-Tratamenduaren erantzule eta arduraduna.

Izarbeibarko Mankomunitatea da ordenantza honen eranskinean dauden fitxategi guztien entitate erantzulea, deusetan ukatu gabe horrek bere eginkizunak hirugarren enpresa baten eskuetan utzi ahal izatea, bere kontura zerbitzuren bat egiten badu eta horrek haren ardurapeko fitxategietan sarturiko datu pertsonalen tratamendua beharrezkoa badu. Alde horretatik, Datuak Babesteko Lege Organikoaren 12. artikuluko eskakizun guztiak betetzen dituen kontratuan jasoarazi beharko da, hirugarren entitateak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, ez ditzan datu horiek bertze deusetarako aplika edo erabil, ez bertze inori jakinaraz, ezta horiek gordetzeko ere.

Servicios Arga Valdizarbe S.L. sozietateak izanen du Izarbeibarko Mankomunitatearen ardurapeko datu pertsonalen fitxategien tratamenduaren ardura, deusetan ukatu gabe fitxategi batzuetan bertze arduradun batzuk egon ahal izatea.

Hirugarrena.-Segurtasun eta kudeaketa neurriak.

Fitxategiaren arduradunak behar diren neurriak hartuko ditu bermatu ahal izateko datu pertsonalen segurtasuna eta fitxategiak erabiliko direla sortu zirenean ezarritako xedeetarako eta aldaketak, galerak, edo baimendu gabeko tratamendu eta sarbidea eragozteko. Halaber, behar diren neurriak hartuko ditu Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko araudian onartutako berme, betebehar eta eskubideak betearazteko.

Laugarrena.-Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak

Ondoko eranskinean sartutako fitxategi guztietan, interesdunek sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzen ahalko dituzte, Izarbeibarko Udalaren bulego orokorrei idatziz zuzendurik, betiere helbide honetan:

-Izarbeibarko Mankomunitatea.

-Mendigorriko errepidea, 1.

-31100 Gares. Nafarroa.

Ondotik heldu den eranskinean bildutako informazioak zehazten eta definitzen du Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak galdatzen duena datu pertsonalen fitxategiak sortzeko xedapen orokorra prestatzeko prozeduraren arauketaz eta Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeaz den bezainbatean.

ERANSKINA

Fitxategi berriak

1. Erabiltzaile edo abonatuen fitxategiak.

1.-Fitxategiaren erantzukizuna duen organo, erakunde edo agintaritza administratiboa: Izarbeibarko Mankomunitatea

2.-Izarbeibarko Mankomunitatea da sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitatea

3.-Fitxategiaren izena: zerbitzuen erabiltzaile edo abonatuak.

4.-Fitxategiaren deskribapena: Izarbeibarko Mankomunitateari kontrataturiko zerbitzuak kudeatu eta egiteko behar diren datu pertsonalak dauzka.

5.-Tratamenduaren arduraduna: Servicios Arga Valdizarbe S.L.

6.-Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

7.-Fitxategi informatizatua edo eskuz egituratua: informatizatua eta eskuzkoa.

8.-Fitxategiaren informazio sistema: ordenagailu pertsonalak, Internetekin konektatuak eta zerbitzari bati sarean konektatuak. Sistema eragilea: GIA programa informatikoa, udalen kudeaketa integraturako.

9.-Sartuko diren datu pertsonalak:

Izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa eta sinadura. Abonatu zenbakia. Ukituak hartutako ondasun eta zerbitzuak. Datu ekonomikoak. Zerbitzu kontratatuen hasiera eta bukaera eguna. Kontsumoaren historikoa. Ordainketen erregulartasuna.

10.-Fitxategiaren helburuaren deskripzio zehatza eta izanen dituen erabilerak: Izarbeibarko Mankomunitateak egiten dituen zerbitzu publikoen erabiltzaileen kontrola eta kudeaketa egitea.

11.-Datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: Izarbeibarko Mankomunitateak osatzen duten udalerrietako bizilagunak, zerbitzuak eskatzen dituztenak.

12.-Datuen etorkia edo horiek biltzeko prozedura: interesduna bera, paperezko euskarrian eta inprimakien bidez.

13.-Datuak zer organo edo entitateri lagatzen ahal zaizkion: ez da lagapenik batere eginen fitxategi honetako datuekin.

2. Agirien erregistroaren fitxategia.

1.-Fitxategiaren erantzukizuna duen organo, erakunde edo agintaritza administratiboa: Izarbeibarko Mankomunitatea

2.-Izarbeibarko Mankomunitatea da sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitatea

3.-Fitxategiaren izena: Agirien erregistroa.

4.-Fitxategiaren deskribapena: agirien sarrera-irteeren erregistroaren kudeaketa.

5.-Tratamenduaren arduraduna: Servicios Arga Valdizarbe, S.L.

6.-Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

7.-Fitxategi informatizatua edo eskuz egituratua: informatizatua.

8.-Fitxategiaren informazio sistema: ordenagailu pertsonalak, Internetekin konektatuak eta zerbitzari bati sarean konektatuak. Sistema eragilea: GIA programa informatikoa, udalen kudeaketa integraturako.

9.-Sartuko diren datu pertsonalak:

Izen-deiturak, NANa, helbidea eta eskuratzen edo jasotzen den dokumentazioa.

10.-Fitxategiaren helburuaren deskripzio zehatza eta izanen dituen erabilerak: Mankomunitateak bere eginkizunetan aritzean sortzen duen dokumentazioa bildu, zaindu eta hedatzea, hala behar denean.

11.-Datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: Mankomunitatearekin harremana izatean biltegiratu beharreko dokumentazioa sortu duten pertsonak.

12.-Datuen etorkia edo horiek biltzeko prozedura: administrazio publikoak, paperezko euskarrian eta inprimakien bidez.

13.-Datuak zer organo edo entitateri lagatzen ahal zaizkion: Legezko interesa frogatzen duten pertsonak.

3. Hornitzaileen fitxategia.

1.-Fitxategiaren ardura duen organoa, entea edo agintaritza administratiboa: Izarbeibarko Mankomunitatea

2.-Izarbeibarko Mankomunitatea da sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitatea

3.-Fitxategiaren izena: Hornitzaileak

4.-Fitxategiaren deskribapena: Mankomunitatearen hornitzaileekiko harremanak kudeatzeko behar diren datuak.

5.-Tratamenduaren arduraduna: Servicios Arga Valdizarbe, S.L.

6.-Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

7.-Fitxategi informatizatua edo eskuz egituratua: informatizatua.

8.-Fitxategiaren informazio sistema: ordenagailu pertsonalak, Internetekin konektatuak eta zerbitzari bati sarean konektatuak. Sistema eragilea: GIA programa informatikoa, udalen kudeaketa integraturako.

9.-Sartuko diren datu pertsonalak:

izen-deiturak, helbidea, NANa eta telefonoa. Datu ekonomikoak eta ematen edo egiten dituzten ondasun edo zerbitzuen transakzioak.

10.-Fitxategiaren helburuaren deskripzio zehatza eta izanen dituen erabilerak: hornitzaileen kudeaketa kontrolatzea.

11.-Datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: Izarbeibarko Mankomunitatea ondasun edo zerbitzuz hornitzen dutenak.

12.-Datuen etorkia edo horiek biltzeko prozedura: interesduna bera, paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan, eta elkarrizketa eta inprimakien bidez.

13.-Datuak zer organo edo entitateri lagatzen ahal zaizkion: ez da lagapenik eginen.

4. Harremanen agendaren fitxategia.

1.-Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo agintaritza administratiboa: Izarbeibarko Mankomunitatea

2.-Izarbeibarko Mankomunitatea da sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitatea

3.-Fitxategiaren izena: Harremanen agenda.

4.-Fitxategiaren deskribapena: Mankomunitatearen jarduerak kudeatzeko behar diren harremanen gaineko datuak dauzka.

5.-Tratamenduaren arduraduna: Servicios Arga Valdizarbe, S.L.

6.-Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

7.-Fitxategi informatizatua edo eskuz egituratua: informatizatua.

8.-Fitxategiaren informazio sistema: ordenagailu pertsonalak, Internetekin konektatuak eta zerbitzari bati sarean konektatuak. Sistema eragilea: GIA programa informatikoa, udalen kudeaketa integraturako.

9.-Sartuko diren datu pertsonalak:

Izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta kargua edo lanpostua.

10.-Fitxategiaren helburuaren deskripzio zehatza eta izanen dituen erabilerak: Mankomunitatearen jarduerak kudeatzeko behar diren harremanen gaineko datuak.

11.-Datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: Mankomunitatearekin harremanen bat duten lagunak.

12.-Datuen etorkia edo horiek biltzeko prozedura: interesduna bera, administrazio publikoak eta bertzelako iturriak, jendearendako sarbidea dutenak.

13.-Datuak zer organo edo entitateri lagatzen ahal zaizkion: ez da lagapenik eginen.

5. Kudeaketa ekonomikoaren fitxategia.

1.-Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo agintaritza administratiboa: Izarbeibarko Mankomunitatea

2.-Izarbeibarko Mankomunitatea da sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko organo, zerbitzu edo unitatea

3.-Fitxategiaren izena: Kudeaketa ekonomikoa.

4.-Zerbitzuaren deskribapena: Mankomunitatearen kudeaketa ekonomikorako eta haren kontibilitatearen kudeaketarako beharrezkoak diren datuak dauzka.

5.-Tratamenduaren arduraduna: Servicios Arga Valdizarbe, S.L.

6.-Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

7.-Fitxategi informatizatua edo eskuz egituratua: informatizatua.

8.-Fitxategiaren informazio sistema: ordenagailu pertsonalak, sarean, Internetekin konektatuak.

9.-Sartuko diren datu pertsonalak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, datu ekonomikoak, merkataritza arloko datuak eta ematen edo egiten dituzten ondasun edo zerbitzuen transakzioak.

10.-Fitxategiaren helburuaren deskripzio zehatza eta izanen dituen erabilerak: Izarbeibarko Mankomunitatearen kudeaketa ekonomikorako eta haren kontibilitatearen kudeaketarako beharrezkoak diren datuak.

11.-Datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: Izarbeibarko Mankomunitatearen erabiltzaile eta hornitzaileak.

12.-Datuen etorkia edo horiek biltzeko prozedura: interesduna bera, euskarri informatikoan eta elkarrizketa edo inprimakien bidez.

13.-Datuak zer organo edo entitateri lagatzen ahal zaizkion: ez da lagapenik eginen.

Garesen, 2007ko martxoaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.

Iragarkiaren kodea: L0716652