141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

2007ko ekitaldiko tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko maiatzaren 4ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2007ko ekitaldiko tasak eta prezio publikoak.

Hasierako onespenaren kontra inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Erabakiaren hasierako onespena 2007ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Tuteran, 2007ko irailaren 29an.-Komunitateko burua, José Antonio Gayarre Bermejo.

LUR-SARIAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK - 2007

Nekazaritza

-1. mota. 0,71 euro.

-2. mota. 0,61 euro.

-3. mota. 0,46 euro.

-Landaketak: 1,08 euro.

-Ureztalurra: 1,45 euro.

Katastroko zuzenketak

-Ahaidetasunik gabe: 1 euro/erregua.

-Senideen artean: 0,50 euro/erregua.

-Gurasoek seme-alabei: salbuetsia.

Abeltzaintza

-Ardiak, urtea: 0,57 euro.

-Ardiak, denboraldia: 0,44 euro.

-Behiak, urtea: 5,69 euro.

-Behiak, denboraldia: 4,36 euro.

Ehiza

-Ehiza txartela (berritzea): 50,00 euro.

-Ehiza txartela (ehiztari berria): 50,00 euro.

-Ehiza txartela (lehengo ehiztaria bazkide ez dena ): 180,00 euro.

Arrantza

-Arrantza txartela: 15,00 euro.

Filmaldiak eta erreportajeak

-Argazki erreportaje eta filmaldiak: 700 euro egunean.

-Filmak: 1000 euro egunean.

Simaurra ateratzea

-Traktorea eta atoia: 30,00 euro.

-Motokultorea - atoi txikia: 15,00 euro.

-Autoa - furgoneta: 10,00 euro.

Bertzelakoak

-Ziurtagiriak: 5,00 euro.

-Katastroko orriak: salbuetsia.

-Katastroko txostenak - planoak: 4,00 euro.

-Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.

-Lurzatien gaineko zedulak Nafarroako Gobernuari: 1,35 euro.

-Idazkariaren nahiz biologoaren txostenak, espedienteak tramitatzeko: 30,00 euro.

-Ibilgailuak eta langileak errentan emateko zerbitzua:

-Komunitatearen zerbitzuan, Bardea bisitatzeko: 100 euro/eguna.

-Obren eta instalazioen lizentziak: ehuneko 2,5, aurrekontuaren arabera.

-M³ buztina/legarra: 0,60 euro.

-Telefonia mugikorreko zutoinak: 2.115,00 euro.

Ibilbide turistikoen gida ofiziala

-Banatzailearendako prezioa (zergak barne): 5,00 euro.

-Jendearendako salmenta prezioa (zergak barne) saltoki baimenduetan: 7,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0716739