141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Uraren gaineko ordenantzetako aldaketa. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2007ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea bi aldaketa, hain zuen ere "Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzarena" eta "Ur hornidurako sareen baldintza teknikoak arautzen dituen ordenantzarena".

Delako ordenantzetako hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2007ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 29an, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Dena dela, ordenantzak bidezko ondorio juridikoak izan ditzan, argitara ematen da haren testu osoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

ONETSITAKO ALDAKETAK

a) Egun indarra duen "Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzaren" 34. artikuluko 1. idatz-zatiko azkeneko paragrafoan, ondotik heldu bezala geldituko da (bilkurako espedienteak atxikia du horren gaineko agiria): "orokorrean, eta salbuespenak salbuespen, instalazio berrietan kontagailu banakatzaileak bertzerik ez da onartuko".

b) Egun indarra duen "Ur hornidurako sareen baldintza teknikoak arautzen dituen ordenantza" 30.a) artikuluko 1. lerroaldean, ondotik heldu bezala geldituko da (bilkurako espedienteak atxikia du horren gaineko agiria): "Kontagailuen gelan paratuko dira".

Ordenantza horren eranskineko A-63 xehetasuneko aldaketa, ondotik heldu den marrazkiaren arabera:

Tuteran, 2007ko urriaren 25ean.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0716658