141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 5ean eman 33/2007 Foru Aginduaren bidez onetsi zen behin betikoz Funesko Udal Plana hiriguneko 0 eta 1 eremuetako lurzati batzuetan aldatzeko espedientea, Funesko Udalak sustatua. Horren xedea da hiriguneko espazioak hobetzea, eremu libreak sortuz. Foru Agindu hori Aldizkarian argitaratzea xedaturik, 2007ko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 22an.

Indarra duen legeriari jarraikiz, argitara ematen dira onetsitako testuak dakartzan hirigintza arauak. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute araudi horren kontra, eta horretarako bi hilabeteko epea izanen dute Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Administrazio publikoek errekurtso bera aurkez dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, baina horrek ez du ukatuko aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan zehazten duen moduan eta halabereko epean.

Funesen, 2007ko urriaren 25ean.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

ONETSITAKO HIRIGINTZA ARAUAK

Aldaketaren funtsa da arestian aipatu lurzatietan aurreikusitako erabilera -"Hiri balioa babestu eta zaintzeko eremua A=BS+2GS+SA" edo "Berritu eta zaharberritzeko eremua A=BS+2GS+SA", Arau Subsidiarioetako 5. planoan jasota dagoen bezala- eta, beraz, eremu libre publikoa edo bidea izatea hemendik goiti, egungo eraikinak antolamendutik kanpo utzirik.

HIRIGINTZA ARAUAK

Determinazioak, unitateko jarduketei dagokienez.

.Poligonoa: 0.1.

-Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: zehaztu gabe. Okupatzeko azalera: zehaztu gabe.

-Kudeaketa: zuzeneko jarduketa. Udalak espazio publikoak urbanizatzea.

-Oharrak: Funesko jatorrizko gunea.

.Poligonoa: 1.1.

-Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 4. Okupatzeko azalera: 185 m².

-Kudeaketa: konpentsazioa. Espaloien urbanizazioa eta kudeaketa. Madrilgo errepideko galtzada: sistema orokorra.

.Poligonoa: 1.2.

-Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 4. Okupatzeko azalera: 215 m².

-Kudeaketa: konpentsazioa. Espaloien urbanizazioa eta kudeaketa. Madrilgo errepideko galtzada: sistema orokorra.

.Poligonoa: 1.3.

-Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 8. Okupatzeko azalera: 400 m².

-Kudeaketa: konpentsazioa. Espaloien urbanizazioa eta kudeaketa. Madrilgo errepideko galtzada: sistema orokorra.

Determinazio horiek, memoriarekin eta planoekin batera, bi eremuetarako hirigintza arau berariazkoak osatzen dituzte. Orobat, aplikatzekoa izanen zaio Arau Subsidiarioetako araudi orokorra.

Iragarkiaren kodea: L0716675