141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3246/2007 EBAZPENA, urriaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko arlo ekonomiko teknikari izateko 7 lanpostutarako izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, urriaren 8ko 3246/2007 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, administrazio publikoko arlo ekonomiko teknikari izateko lanpostuetan aritzeko: Nicolás Ruiz Díez, igoera txandakoa; eta Carolina Viguria Alday, Leticia García Reinaldos, Raquel Bujanda Perales, Luis Ceras Arrese, Marta Paternáin Remón eta Virginia Anaut Marco, txanda irekikoak. Lanpostuak honelaxe banatu dira:

Nicolás Ruiz Diez jaunari 7461 lanpostu hutsa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Carolina Viguria Alday andreari 7459 lanpostu hutsa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Leticia García Reinaldos andreari 7525 lanpostu hutsa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Raquel Bujanda Perales andreari 7511 lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Luis Ceras Arrese jaunari 6738 lanpostu hutsa, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Marta Paternáin Remón andreari 7538 lanpostu hutsa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Virginia Anaut Marco andreari 6739 lanpostu hutsa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontu eta Ondare Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2006ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 19an.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0716710