141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESPRONTZEDA

Udal erregelamendua. Hasierako onespena

Esprontzedako Udalak, 2007ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Esprontzedako Gizarte Etxea erabiltzeko eta kudeatzeko erregelamendua.

Kasuko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Esprontzedan, 2007ko urriaren 24an.-Alkatea, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0716608