141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONAMARIA

2008rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalak, 2007ko irailaren 28ko osoko bilkuran, aho batez erabaki du honako karga-tasa hauek ezartzea 2008rako:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,29.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarririko gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

6.-Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat para daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Erabaki honek 2008ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Donamarian, 2007ko urriaren 26an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0716637