141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

432/2007 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da Donamariako (Nafarroa) 1. poligonoko 63. lurzatian 160 metroko bidea egiteko. Santiago Jorajuría Mitxeltorena jaunak sustatu du.

2007ko abuztuaren 3an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Aipatutako proposamena gauzatzeko Ingurumen ukipenetarako baimena behar da, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2007 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, 2C eranskineko D) atalean sartu baita.

Hauek dira egin nahi diren lanak: 160 metroko bidea aipatu lurzatian dagoen baserrira, oso maldatsua ez den belardi batean.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuko 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusita eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, baldintzapean, Donamariako (Nafarroa) 1. poligonoko 63. lurzatian 160 metroko bidea egiteko, Santiago Jorajuría Mitxeltorena jaunak sustatu baitu.

2. Baimena baldintza hauen menpe egonen da:

-Obren ondorioz jarduketa eremuan inolako hondakinik ez pilatzea, eta hala bada, baimendutako zabortegi kontrolatu batera eramanen dira.

-Inolako hondakinik ez botatzea (gasolioa, zaborra, hormigoia, etab.).

3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak foru agindu hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira.

5. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

6. Foru agindu hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Donamariako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 16an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0716295