141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

707/2007 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Lan zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Volkswagen Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 73/2007).

2007ko irailaren 24an sartu da departamentu honetan "Volkswagen Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua; hain zuzen, testu horrek 167 artikulu, 16 xedapen gehigarri, azken klausula bat eta 18 eranskin ditu, eta enpresaren ordezkariek eta enpresa batzordeko kide batzuek (UGT, CCOO eta CC) 2007ko irailaren 21ean sinatu eta onetsi zuten.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak apirilaren 21ean emandako 42/2005 Foru Aginduarekin bat, horren bidez izendatu baitziren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko zuzendari nagusien eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak, organo horretako titularra kanpoan dagoenez,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Volkswagen Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3103352) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 1ean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ordezkoa, José María Andueza Azcona.

IRUÑEKO "VOLKSWAGEN NAVARRA, S.A." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

A K T A

-Enpresaren ordezkariak:

Arenas Martínez jauna, Galindo Parejo jauna, Garrido Dolado jauna, Guerrero Triviño jauna, Herrera Isasi jauna, López Leceaga jauna, Mendívil Landa jauna, Musso Tico jauna eta Royo Vicente jauna.

-Langileen ordezkariak:

Manías Pérez jauna (UGT), Valencia Martínez jauna (UGT), De Miguel Mayayo jauna (UGT), Villar Pérez jauna (CCOO), Rodríguez Gil jauna (CCOO), Duque Escalona jauna (CCOO), Uterga Mendinueta jauna (LAB), Merino Iriarte jauna (LAB), Armendariz Errea jauna (CGT) eta Sanz de Acedo Ruiz jauna (CC).

Iruñean, 2007ko irailaren 21ean, bildu dira batetik enpresaren ordezkariak eta bestetik jarraian zehazten diren sindikatu atalak: VW Navarra, S.A., Unión General de Trabajadores (UGT), Comisiones Obreras (CCOO), Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), Confederación General del Trabajo (CGT) eta Confederación de Cuadros (CC). Sindikatu atal hauen ordezkariak arestian aipatu dira; soilik falta izan dira bileran LABen ordezkari diren Uterga Mendinueta eta Merino Iriarte jaunak, deituak izan arren ez direlako agertu. CGTren ordezkari den Armendariz jauna bileran egon da, baina sinatu baino lehen joan egin da.

UGT, CCOO eta CC sindikatu atalek, guztira langileen ordezkarien %70,33 batzen dutenek, eta Enpresako Zuzendaritzak, daukaten ordezkaritza erabiliz, hitzarmen kolektibo hau izenpetu eta hori betetzeko konpromisoa hartu dute, lan arloan indarrean dagoen legeriaren arabera eraginkortasun orokorrekoa baita. Hitzarmenaren testua 167 artikuluz, 16 xedapen gehigarriz, azken xedapen batez eta 18 eranskinez osatuta dago.

IRUÑEKO "VOLKSWAGEN NAVARRA, S.A." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN TESTUA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Langileria.-Hitzarmena enpresan lan egiten duten langile guztiei aplikatuko zaie, zuzendaritzako eta goi-mailako langileei izan ezik.

2. artikulua. Indarraldia.-Lan hitzarmena indarrean egonen da 2007ko apirilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean.

Hitzarmenaren indarraldia urtez urte luzatuko da, alderen batek haren amaiera hitzarmenaren mugaeguna edo luzapenen bateko mugaeguna baino hiru hilabete lehenago iragarri ezean.

3. artikulua. Konpentsazioa.-Hitzarmen honetan ezarritako akordioek nahitaez bete beharreko edozein xedapenen ondorioz ezar litezkeen hobekuntzak irentsi eta konpentsatuko dituzte.

II. KAPITULUA

Lanaldia

4. artikulua. Lanaldia.-Langileen urteko lanaldia egiazko 1.696 lanordukoa izanen da 2007 eta 2008 urteetan, eta 1.688 ordukoa 2009. urtean. Langile bakoitzaren lanaldiak 212 lanordu hartuko ditu, egun bakoitzean egiazko 8 lanordu izanik, 2007 eta 2008. urteetan, eta 211 lanordu hartuko ditu 2009. urtean.

Langileen urteko lanaldia gehienez sei egun gehitu edo murriztu ahal izanen da 2007 eta 2008 urteetan, eta gehienez zazpi egun 2009. urtean; horrenbestez, 2007 eta 2008 urteetan urteko lanaldia gehienez 218 egunekoa izan daiteke eta gutxienez 206 egunekoa; 2009. urtean, aldiz, lanaldia gehienez 218 egunekoa izan daiteke eta gutxienez 204 egunekoa.

5. artikulua. Lanaldi industriala.

1. Enpresaren jarduera industrialaren denbora urteko berrehun eta hogeita lau lanegunekoa izanen da, eta egun horietan enpresak bere instalazio guztiak zabalik eta funtzionamenduan eduki ahal izanen ditu.

2. Langileen urteko lanaldia enpresaren jarduera industrialaren urteko egun hitzartuak estaltzeko moduan banatuko da.

Lanaldi industriala jaiegun ofizialak, larunbatak eta opor-egunak kendu ondoren geratzen diren urteko lanegunetan burutuko da. Baina lanegun horiek 224 baino gutxiago badira, lanaldi industriala proportzio berean murriztuko da.

Enpresaren zuzendaritzak eta langileen legezko ordezkaritzak adostuko dute urtero noiz hartuko den enpresaren lanaldi industrialaren eta langileen lanaldiaren arteko egunen aldea; nolanahi ere, egun horiek 9. b.) artikuluan ezarritako alditik kanpo hartuko dira. Langileek eta horien burutzak aipatutako egunen alde hori hartzeko data aldatu ahal izanen dute, baldin eta zerbitzuaren eraginkortasunean kalterik eginen ez bada. Jaiegunetako ekoizpen osagarria egiten ez den urteetan, lanaldi industriala aplikatzearen ondoriozko egunetako bat langileak nahi duenean hartuko du; horretarako langilea eta horren burutza ados egon behar izanen dira.

Aldi baterako ezintasunak ez du etengo lanaldi industrialarengatiko atsedenaldia. Baina atsedenaldia hasi baino 7 egun lehenago hasten bada ezintasuna eta atsedenaldia hartzeko egunean egoera horrek oraindik irauten badu, langileak atseden hartzeko egun horiei dagozkien ordainsariak gehi Gizarte Segurantzari dagozkionak jasotzeko eskubidea izanen du.

3. Lanaldi industrialeko egunak lanaldikoak baino gehiago badira, lanaldi industrialeko egun horiek ezin izanen dira estali aparteko orduak eginez. Laneko egutegiak egiterakoan larunbatak lanaldi industrialetik kanpo geratuko dira, baldin eta langileen ordezkariek eta zuzendaritzak erabakitzen badute, beharrezkoa izanez gero, aste barruko beharrezko jaiegunak larunbatetara igaroko direla; horrela, urtean benetan lan egindako egunak 4 eta 5. artikuluetan ezarritakoak izanen dira. Atal honetan ezarritakoa gorabehera, ekoizpen osagarriari buruzko 11. eranskinean ezarritakoa beteko da.

6. artikulua. Beharrizan bereziak eta inbentarioa.

1. Enpresaren zuzendaritza eta langileen legezko ordezkariak ados jarri ondoren, ekoizpen edo merkatuko ohiz kanpoko eta ustekabeko beharrizanei erantzun ahal izanen zaie, kasu bakoitzean hitzartzen diren baldintzei jarraikiz eta indarrean dagoen legeriaren arabera. Klausula hori aplikatu eta garatzeko 8. eranskina (akordioa) hitzartu da; eranskin hau hitzarmenari zati osagarri gisa erantsi zaio eta, ondorioz, hitzarmenaren eraginkortasun bera dauka.

2. Urteko inbentarioa lantoki guztietan burutuko da, ostiral bateko gaueko txanda hasten denetik hurrengo egunera arte, guztiz amaitu arte. Enpresak zehaztuko du zerbitzu hori zein langilek eta noiz eginen duten, baina hilabete lehenago emanen die horren berri bai langileen legezko ordezkariei bai zerbitzua emanen duten langileei. Inbentarioa egiteko ohiko lanalditik kanpo orduak sartu behar badira, ordu horiek egiturako aparteko ordutzat hartuko dira ondorio guztietarako eta ordu hauek sartu behar dituzten langileek aparteko orduen ordainsaria jasoko dute horien truke. Burutzak uste badu atal jakin bateko inbentarioa egiteko ez direla langile guztiak behar, gaitutzat jotzen dituen ataleko boluntarioak hautatuko ditu burutzak lana egiteko.

7. artikulua. Egutegia eta ordutegiak.

Langileen urteko lanaldiaren egutegia eta ordutegiak aurreko urteko azaroan ezarriko dira, langileen ordezkariek hartutako erabakiaren bidez. Izan ere, oinarritzat hartuko dira urteko lanorduen kopuruan ezartzen diren benetako orduak, 4 eta 5. artikuluan jasotakoaren arabera, eta urte bakoitzerako aurreikusitako lan programak. Programa hauek, hain zuzen, langileen ordezkariei jakinaraziko zaizkie eta hurrengo arauak beteko dituzte:

1. Egutegiko orduak.

a) Etengabeko lanetako langileek egunean zortzi ordu lan eginen dituzte lantokian, eta hori izanen da haien benetako lan eraginkorra. Etengabeko lantzat jotzen da bere izaera aintzat hartuta urteko egun guztietan egiten dena. Hala eta guztiz ere, langile horiek ogitartekoa jan ahal izanen dute beren lanaldiaren barnean, baina lana utzi gabe.

b) Txandaka lan egiten duten langileen benetako lan eraginkorra ez da inoiz izanen egunean zortzi ordu baino gutxiagokoa. Erregimen horrek eragiten ez dien langileek ordaindu gabeko hamabost edo hogei minutuko atsedenaldia izanen dute ogitartekoa jateko, kasuaren arabera; beraz, hauen eguneko lanaldia zortzi ordu eta hamabost minutukoa edo zortzi ordu eta hogei minutukoa izanen da.

c) Gainerako langileentzat ordutegiak enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioaren bidez ezarriko dira, enpresaren laneko egutegiak zehazten dituen laneko ordu eta egunen arabera.

d) Zerbitzu bereziei arreta emateko, komenigarriak diren ordutegi bereziei eutsi edo horiek ezarriko dira, aplika daitekeen lege araudiaren arabera.

e) Urteko laneko egutegia egiterakoan, bi aldeek ager daitezkeen ohiz kanpoko egoerak (produktuen irteerak eta abar) hausnartzea hitzartu dute.

2. Egutegia eguneratzea.

Lehenengo paragrafoaren arabera onetsi den urteko ordutegia hilero eguneratuko da lehenengo astean. Horrela, ordutegi hori aldatu, laburtu edota luzatu ahal izanen da 4. artikuluan ezartzen diren urteko lanaldiaren luzatze edo laburtzeetara, ekoizpen programaren aldaketetara, ekoizpen osagarriko larunbatetara eta oporren zuzenketetara egokitzeko.

Hilabete horretan ("n" hilabetea) n + 2 hilabeteko behin betiko egutegia eta n + 3 hilabeteko behin-behinekoa eguneratuko dira. Adibidez, azaroan urtarrileko behin betiko egutegia eta otsaileko behin-behinekoa ezarriko dira; abenduan, aldiz, otsaileko behin betiko egutegia eta martxoko behin-behinekoa ezarriko dira, eta horrela hilero.

Langileen lanaldian eragina izan dezaketen hileko egutegien berrikuspenetan 10. artikuluan ezarritakoa beteko da, eta artikulu horretan adierazitako ondorio ekonomikoak baino ez dira emanen.

5. artikuluko 2. atalaren hirugarren paragrafoan aipatzen diren egunak hartzeko datak hileko egutegian egindako aldaketetara egokituko dira, behar izanez gero, enpresaren lanaldi industrialeko 224 eguneko epea bete dadin.

3. Nahitaez lan egin beharreko larunbaten muga.

11. eranskineko larunbatak eta ekoizpen orokorragatik nahitaez lan egin behar diren larunbatak kontuan hartuta, gehienez urtean 30 larunbatetan bakarrik egin ahal izanen da lan goizeko txandan.

Enpresak bertan behera utzi ahal izanen du larunbatetan lan egiteko deialdia, langileen ordezkariei astebete lehenago jakinaraziz. Baina jakinarazpen hori aurreko astebetea baino denbora laburragoan egiten bada, kaltetutako langileei sei ordu emanen zaizkie; ordu hauek, gainera, langile bakoitzaren orduen kontuan pilatuko dira.

8. artikulua. Txandak.

1. Zuzendaritzak eguneko hiru txanda berdin ezar ditzake astelehenetik ostiralera: goizez, arratsaldez eta gauez, 11. eranskinean xedatutakoaren kalterik gabe. Txanda bakoitzak zortzi orduko iraupena izanen du.

2. Txandakako langileen urteko lanaldia zortzi orduko lanaldietan banatuko da (eguneroko benetako lan eraginkorreko lan orduak). 110. artikuluan jasotzen diren ordaindutako atsedenaldiak eguneko lanaldiaren barruan sartzen dira, horren zati izanik. Ogitartekoa aipatutako edozein atsedenalditan janen da.

3. Aurreko zenbakietan ezartzen diren eguneko hiru txanda berdinak zuzendaritzak aukeratzen dituen sailetan edo lanpostuetan beteko dira, aurretik langileen ordezkariei jakinarazita.

9. artikulua. Oporrak.-Udako lau aste hartuko dira opor, horien barnean San Fermin jaietako egunak ere sartuta, baina egutegi bereziak dituzten sailak salbuespen izanen dira; horrez gain, Gabonetan langile guztiek bost laneguneko oporraldia izanen dute. Hori gorabehera, lan eraginkorraren urteko lanegunak 4. eta 5. artikuluetan ezartzen direnak izanen dira.

Udako oporraldia honela banatuko da:

a) Denendako oporrak uztailaren 6tik 14ra bitartean (biak barne), lantegia ixten delako.

b) Zuzendaritzak etengabeko gainerako opor-egunak banaka edo txandakako lau taldetan, gehienez, banatuko ditu. Langileen ordezkariei martxoaren 15a baino lehen emanen zaie egun horien iraupen zehatzaren berri, eta martxoaren 31 baino lehen jakinaraziko zaie egun horiek hartu behar dituzten langileei. Dena den, opor-egunak aste osokoak izan daitezen ahaleginduko da zuzendaritza. Oporrak hasteko eguna ezin izanen da ekainaren 21eko astearen lehenengo egunaren aurrekoa izan, eta paragrafo honetan ezarritako oporraldia amaitu arte luzatuko da.

Oporren tartearen ondoren, talde horiek larunbaten tartea hartuko dute, 11. eranskinean agertzen den erregulazioaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, zerbitzuaren beharrizanak direla-eta oporraldietan lan egin behar duten langileek beren urteko oporraldia hartuko dute txandari jarraikiz eta urte osoan, oporraldia ekainetik irailera bitartean eta urteko txandari jarraikiz hartzen saiatuta.

Udako oporraldia hasi aurreko hamabost eguneko epearen aurretik hasi den aldi baterako ezintasunak oporraldien hasiera etengo du, betiere oporraldia hasten denean langilea oraindik egoera horretan badago. Kasu horretan, oporraldia beranduago hartuko da, interesdunak eta Zuzendaritzak hitzartzen dituzten egunetan, betiere oporraldiari dagokion urte naturalaren barnean.

Opor kolektiboak hartzeko zehazten den egunean enpresan lanean urtebete eman ez duten langileek lanean daramaten denborarekin proportzionala den oporraldia izanen dute.

10. artikulua. Egunen poltsa.

4. artikuluan ezarritakoaren arabera, langilearen lanaldia luzatu edo laburtzeko egunak poltsa batean pilatuko dira. Langile bakoitzari egunen poltsa bat esleituko zaio eta, bertan, positiboan (bere alde) adieraziko zaizkio ohiko lanaldia gaindituz lan egin dituen egunak eta negatiboan (enpresaren alde) ohiko lanaldia betetzeko falta zaizkion egunak.

Egunen poltsako saldo negatiboa urte anitzekoa izanen da, baina gehienez 30 egunekoa.

Egunen poltsako saldo positiboa, aldiz, urtekoa izanen da; gehienez 6 egunekoa 2007 eta 2008. urteetan eta 7 egunekoa gehienez 2009. urtean.

Langile bakoitzaren lanaldia betetzeko falta diren egunak 70. artikuluan ezartzen den soldatarekin ordainduko dira eta horri 75. artikuluan aipatzen den antzinatasuna gehituko zaio; aitzitik, presentzia plusak ez dira ordainduko, poltsan negatibo moduan pilatuko dira.

Langileen lanaldia gainditzen duten lan egindako egunak, lehenbizi, egunen poltsako saldo negatiboa murrizteko erabiliko dira eta soilik ordainduko dira egun horiei dagozkien presentzia plusak. Langileak saldo negatiborik ez badu, sobera lan egindako egunak positibo moduan pilatuko dira poltsan. Bestalde, larunbatetan lan egin denean, presentzia plusekin batera 11. eranskineko 2. artikuluaren 2. zenbakian aipatzen den plusa ere ordainduko da. Egunen saldo negatiborik ez duenari hurrengo urteko otsailean ordainduko zaizkio egun horiei dagozkien oinarrizko soldata eta antzinatasuna.

Urtero, otsailean, sobera lan egindako edo lan egiteko falta diren egunen balantzea eginen da egunen poltsa eta poltsa horren saldoa eguneratuta edukitzeko.

11. artikulua. Eszedentziak eta baimenak.

Eszedentziak lan arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera emanen dira.

Eszedentzia hartzen duen langileari ez zaio lanpostua gordeko, lanpostu hau bidezko moduan beteko baita. Eszedentzia amaitutakoan bere kategoriako lanpostua esleituko zaio, lanpostua hutsik badago; bestela, beheragoko kategoria bateko zeregina esleitu ahal izanen zaio bere kategorian lanpostua sortu arte, bere kategoriaren ardurei eta soldatari bakarrik eutsita.

Langileek baimen ordainduak izateko aukera izanen dute, 15. eranskinean arautzen diren kasuetan eta baldintzetan.

III. KAPITULUA

Antolaketa

12. artikulua. Lanaren antolaketa enpresako zuzendaritzaren berariazko eskumena da, indarrean dauden legezko xedapenen arabera.

13. artikulua. Oro har, hitzarmen honek eragiten dien enpresako langile guztiek hurrengoa egin behar dute:

1.-Langileen Zerbitzuei etxebizitza aldaketak jakinarazi, gertatu eta hurrengo bost eguneko epearen barruan.

2.-Lanean bereizgarri pertsonala eta laneko arropak erabili.

3.-Lan orduetan edo horretarako erabiltzen diren lekuetatik kanpo ez jan.

4.-Materialak, laneko baliabideak eta lokalak zaindu eta garbi mantendu, bestela neurri txikian galdu eta honda daitezkeelako.

5.-Nagusiei material, produktu edo laneko baliabideen beharrizan edo akatsen berri eman.

6.-Arropazaindegiko armairuko giltzak edo biltegietatik tresnak eta erremintak ateratzeko langileek beren ardurapean dauzkaten txapak galdu izanaren berri eman.

7.-Agintzen den egunean txaparen bidez atera diren tresnak eta erremintak biltegietan eman.

8.-Enpresarekiko lan-harremanei eragin diezaieketen familiako aldaketen berri eman, bost eguneko epean, Langileen Zerbitzuei.

9.-Lanean babes arropak eta baliabideak erabili.

10.-Nortasun txartela, bereizgarri pertsonala edo garraio baimena galdu izana jakinarazi, gertatu eta hurrengo hiru eguneko epearen barruan.

14. artikulua. Langile guztiek lantokiko zuzendaritzak ezartzen duen irteerako sistema onartu behar dute, erregistro pertsonala barne. Horretarako, lokal bereziak prestatuko dira gizon eta emakumeentzat.

Nolanahi ere, lantokitik atera nahi diren mota guztietako pakete, poltsa edo zorroen edukia erakutsi beharko zaie zaintzaileei.

IV. KAPITULUA

Lanbide-sailkapena

15. artikulua. Enpresako langileen lanbide-sailkapena errazteko asmoz eta Industria Siderometalurgikoko Ordenantza indargabetuaren arabera lanbide-kategoria bakoitzerako langile bakoitzari dagokion esleipenaren kalterik gabe, taldekako sailkapena ezarri da lanbide izendapen ezberdin guztiak biltzeko.

Zerrendatutako kategoriak eta izendapenak aldatu ahal izanen dira, Lanpostuen Kalifikazio Batzordearen erabakiaren bidez horien edukia funtsean aldatzen bada.

16. artikulua. Honako kategoriak ezarri dira:

A) Erdi mailako kargudunak:

a) Lehen mailako nagusiak eta horiekin parekatutakoak

b) Bigarren mailako nagusiak eta horiekin parekatutakoak

c) Tailerreko arduradunak eta horiekin parekatutakoak

B) Lehenengo kategoria

C) Bigarren kategoria

D) Hirugarren kategoria

17. artikulua. Lehen mailako nagusiak eta horiekin parekatutakoak. Hurrengo taldeak daude:

-Industria-perituak eta ingeniari teknikoak

-Tailerreko nagusiak

-Tailerreko lehen mailako nagusiak

-Espezialitate guztietako lehen mailako nagusiak

-Lehen mailako osasun-laguntzaile teknikoak

18. artikulua. Bigarren mailako nagusiak eta horiekin parekatutakoak. Hurrengo taldeak daude:

-Tailerreko bigarren mailako nagusiak

-Espezialitate guztietako bigarren mailako nagusiak

-Bigarren mailako osasun-laguntzaile teknikoak

19. artikulua. Tailerreko arduradunak eta horiekin parekatutakoak. Hurrengo taldeak daude:

-Tailerreko arduradunak

-Espezialitate guztietako arduradunekin parekatutakoak

-Laguntzaile klinikoak

-Kualifikazio gabeko langileen arduradunak

20. artikulua. Lehenengo kategoria. Hurrengo taldeek osatzen dute:

.Enplegatuak:

-Espezialitate guztietako lehen mailako ofizialak

-Lehen mailako langileburuak

-Probatzaileak

.Menpekoak:

-Lehen mailako gidariak

-Zaintzaileen kaboak

-Zinpeko zaintzaileak

-Hizkuntzak dakizkiten telefonistak

.Beharginak:

-Lehen mailako ofizial bereziak

-Lehen mailako ofizialak

-Materialen hornikuntzako agenteak

-Industria-ezbeharretako agenteak

21. artikulua. Bigarren kategoria. Hurrengo taldeek osatzen dute:

.Enplegatuak:

-Espezialitate guztietako bigarren mailako ofizialak

-Bigarren mailako langileburuak

.Menpekoak:

-Bigarren mailako gidariak

-Zaintzaileak

-Atezainak

-Biltegizainak

-Sukalde eta jantokiko laguntzaileak

-Telefonista

.Beharginak:

-Bigarren mailako ofizialak

-Bost tonako eta hortik gorako autogarabi eta eskorgetako operadoreak.

-Hornitzaileak-eskorgetako gidariak.

-Garabi eta eskorgetako gidariak

-Ekoizpen monitoreak

-Autoen muntaketako ikuskatzaileak

-Suhiltzaileak

-Soldatzeko makinen prestatzaileak

22. artikulua. Hirugarren kategoria. Hurrengo taldeek osatzen dute:

.Enplegatuak:

-Administrari laguntzaileak

-Laborategiko laguntzaileak

-Datu-prozesaketako laguntzaileak (zulaketa, kontrola)

-Kalkatzaileak

-Planoen kopiatzaileak

-Erreprografiako laguntzaileak

.Menpekoak:

-Ordenantzak

-Atezainak eta horiekin parekatutakoak

-Aparkaleku eta aldageletako zaintzaileak

.Beharginak:

-Hirugarren mailako ofizialak

-Hirugarren mailako fabrikazio ofizialak

-Tailerreko laguntzaileak

-Bost tonatik beherako eskorgetako operadoreak

-Autoetako gidariak (materialen barne garraioa)

-Espezialista berriak

-Espezialistak

-Garabietako gidariak

-Terminaleko operadoreak

23. artikulua. Espezialitateak.-Lanbide-talde bakoitzaren barnean espezialitateak ezarri dira, langileak beren zereginerako ahalik eta gaituen egon daitezen -beren onurarako zein ekoizpenaren onurarako-, baina horrek ez dakar maila ezberdinak egotea. Lehiaketetako kalifikazio batzordeek arrazoiak emanda proposatzen badute, espezialitate horiek aldatu edo handitu ahal izanen dira, beharrizan praktikoak oinarri hartuta.

24. artikulua. Teknikari administrarien taldearen espezialitateak honako hauek dira:

-Administrazioa

-Aduanak

-Makina eta erreminten analista

-Materialen analista

-Kalitatea

-Erosketak

-Lanbide-prestakuntza

.Informatika:

-Analista

-Programatzailea

-Prestatzailea

-Operadorea

-Instalazioak

-Fisikako laborategia

-Kimikako laborategia

-Materialak

-Obrak

-Zainketa

-Langileak

-Antolaketa

.Proiektua eta delineazioa:

-Automobilak

-Marrazkilariak

-Erremintak

-Makinak

-Trokelak eta tresnak

-Obrak eta instalazioak

-Idazkariak

-Itzultzaile teknikoak

-Tresnak

-Egiaztapena, bigarren kategoria eta hortik goragokoetarako hurrengo azpibanaketa eginez:

-Auditoretzak

-Karrozeriak

-Mekanika

-Funtzionamendua

-Trazadura

Era berean, tailerreko lehenengo eta bigarren mailetako nagusien eta tailerreko arduradunen kategorietarako, hurrengo espezialitateak ezarri dira:

-Prentsak eta txapa-lanak

-Pintura

-Ibilgailu eta motorraren muntaketa

-Mantentze lana

-Materialen kudeaketa

Dena den, beste espezialitate batzuk egon daitezke, zehaztu direnekin bat datozenak eta Lehiaketen Kalifikazio Batzarrek 23. artikuluan ezarritakoaren arabera erabakitzen dituztenak.

25. artikulua. Beharginen taldearen espezialitateek honako hauek barne hartzen dituzte:

-Espezialistak

-Hirugarren mailako fabrikazio ofizialak, hurrengo espezialitateak dituztenak:

-Txapa-lanak

-CKD

-Galdaketa

-Mekanika

-Muntaketa

-Pintura

-Prentsak

-Ofiziozko profesionalak, lehenengo, bigarren eta hirugarren kategorietakoak.

Ofiziozko profesionalen artean, honako hauek dira espezialitateak:

-Makina-erreminten doitzaileak

-Zentral elektriko eta sareetako argiketaria

-Elektronikaria

-Matrizegilea

-Instalazio eta fluidoetako mekanikaria

Halaber, ofiziozko profesionalak izanen dira jarraian zehazten diren espezialitateak, hau da, automobilgintzaren barnean esanahi profesional berezia daukaten ofizioei eta lanbideei dagozkienak, eta Lanpostuen Kalifikazio Batzordeetan erabakitzen diren espezialitateak.

-Makina eta instalazioetako gidaria

-Kontrolatzailea

-Funtzionamendu kontrolatzailea

-Txapista

-Automobiletako argiketaria

-Apaintzailea

-Automobiletako mekanikaria

-Mekanikari muntatzailea

-Makina-erreminten operadorea

-Prentsen operadore muntatzailea

-Pintorea

-Makinen prestatzailea

-Prentsen prestatzailea

-Autoen leuntzailea

-Soldatzailea

-Tapizatzailea

-Egiaztatzailea (hirugarren mailako ofiziala bakarrik)

26. artikulua. Kapitulu honetan aipatu diren lanbide-kategoriak 44. artikulutik 47. artikulura zehazten diren balorazio-prozedurak aplikatzearen ondorioz sortu dira.

V. KAPITULUA

Plantillak, mugikortasuna eta langileak mailaz igotzea

27. artikulua. Plantillak.-Urte bakoitzeko azken hiruhilekoan, hurrengo urterako ekoizpen eta jarduera-bolumeneko programetarako zehazten den plantillaren berri emanen zaie langileen ordezkariei.

Plantilla horretan tailer edo zerbitzu bakoitzeko langile kopurua zehaztuko da, lanbide-taldea, kategoria, eta, beharginen taldearen barnean, langile gaituen espezialitateak adierazita.

Era berean, legez ezarritakoarekin bat etorriz, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Langileen Erregistro Orokorraren berri emanen zaie langileen ordezkariei, langileen lanbide-taldea, kategoria eta espezialitatea adierazita.

28. artikulua. Langile berriak.-Enpresako zuzendaritzak lehenbizi Kalifikazio Batzordeari jakinaraziko dio lanpostu hutsak betetzeko langileen beharrizanik dagoen. Hurrengoak adierazi beharko ditu bete beharreko lanpostuaren gainean:

-Bete beharreko lanpostuaren profila

-Bete beharreko lanpostuen kopurua

-Hautaketa-irizpideak

-Ordainsari-maila

Hautaketa honela ezarriko da:

1. Barne igoera, langileei lanpostuaren ezaugarriak zein diren jakinarazita. Barne igoera indarrean dagoen hitzarmen kolektiboak zehazten duenaren araberakoa izanen da.

2. Barne igoeraren baliabidea amaitu ondoren, kanpoko kontratazioa gauzatu ahal izanen du, langileei aurretik jakinarazita.

3. Kanpoko kontratazioa hurrengo irizpideei lotuko zaie:

a) Eskabideak aurkezteko epeak finkatuko dira.

b) Batzordeari aurreko hautaketaren emaitzaren berri emanen zaio.

c) Batzordeak artikulu honetan arautzen den hautaketa-prozesuaren fase guztietan esku hartu ahal izanen du.

d) Aurreko hautaketa amaitu ondoren, azken probarako b) puntuaren prozedurari jarraituko zaio.

4. Prozedura horiek amaitu direnean, batzordeari hauxe jakinaraziko zaio:

-Kontratatuko den langile kopurua

-Kontratu mota

-Ordainsari-maila

29. artikulua. Zuzendaritzaren ustez, langile gaituen edo espezializatuen beharrizana dagoen ohiz kanpoko kasuetan, kanpotik etorri arren, langileak edozein kategoriatan hasi ahal izanen dira lanean. Kasu guztietan aurretik langileen ordezkariei jakinarazi beharko zaie.

30. artikulua. Goi-mailako langileen kategoriarako (ingeniariak, lizentziatuak eta goi-mailako nagusiak) igoera, destinoko lanpostua edo kanpotik sartzea izendapen askekoak dira enpresan. Kanpoko langileak hartu aurretik, enpresak, kasu bakoitzean lanpostu hutserako eskatzen den titulua izanda, jada enpresan aipatutako titulurik behar ez duten lanpostuetan lan egiten duten langileak hartuko ditu kontuan.

Horretarako, egoera horretan dauden eta beren tituluak eskatzen dituzten lanpostuak eskuratu nahi dituzten langileek zuzendaritzara jo beharko dute titulu horri buruzko lanposturen bat bete behar denean, bera kontuan hartzeko eskatzeko.

31. artikulua. Langile berrientzako probaldiak jarraian lanbide-kategoria eta talde ezberdinetarako ezartzen den iraupena izanen du:

-Espezialistak: bi hilabete.

-Administrariak, menpekoak eta ofiziozko profesionalak: bi hilabete.

-Titulurik gabeko teknikariak: bi hilabete.

-Teknikari tituludunak: sei hilabete.

32. artikulua. Lanpostu hutsak eta bitartekotasuna.-Lanpostu hutsak daudenean, lanbide-kategoria eta gaikuntza izan eta bete beharreko lanposturako eskatzen diren baldintzak biltzen dituzten pertsonak hautatuko ditu enpresako zuzendaritzak.

Hautaketa horrek etxebizitza aldatzea badakar, une bakoitzean indarrean dagoen araudi orokorrean xedatutakoari helduko zaio.

Lanpostu hutsak prozedura horren bidez bete ezin badira, bidezko lehiaketa deituko da.

33. artikulua. Lanposturen bat hutsik geratzen denean eta hori betetzeko kualifikazioa duen langilerik ez dagoenean, hautatzen den langileak bitarteko gisa bete ahal izanen du lanpostua; ahal dela, lanpostu horri dagokion kategoriaren hurrengoa izanen du.

Egoera hori berehala eta idatziz jakinaraziko zaie langileari, enpresako zerbitzu teknikoei eta enpresa batzordeari.

Lanpostua bitarteko gisa betetzen duenetik bi hilabete igaro ondoren, langileak a) letraren mailako soldata eta lanpostuaren kategoriari dagokion saria jasoko ditu, lanpostua betetzen hasi zenetik eta kategoria aldatu gabe.

34. artikulua. Lanpostu bat betetzeko bitartekotasuna ezin da lau hilabetekoa baino luzeagoa izan.

Bitartekotasun aldian maila igotzeko probak deitu eta eginen dira. Egoera konpondu ezean, horrela eskatzen duten langileak ahalik eta ondoen prestatzeko ahaleginak eginen dira.

Ukitutako langilea mailaz igotzen bada, lanpostu berean geratzeko, bitartekotasun aldia zenbatuko zaio, igoera berresteko eta b), c) edo d) letrara igarotzeko probaren ondorioetarako, 68. artikuluaren arabera.

35. artikulua. Enpresak lanpostua behin-behinean betetzeko hautatzeak ez dio eskubiderik sortuko hori betetzen duen langileari goragoko kategoriara berez igotzeko, hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera, lanpostua sustapen-prozedura egokiaren bidez beteko baita.

36. artikulua. Aparteko inguruabarrak direla medio, goragoko kategoriako lanpostuko bitartekotasuna lau hilabetekoa baino luzeagoa bada, lanpostu hori betetzeari utzitakoan, langileak bitartekotasun aldian jasotzen zuen soldata-mailari eutsiko dio lanpostu berriari dagokion saria esleituta. Igoerak edo banakako/taldeko soldata-hobekuntzak kontzeptu horrengatik jasotzen den ordainsari handiagoa irentsiko du. Goragoko kategoriako lanpostuan bitarteko izan arren igoerarako ezartzen diren baldintzak bete behar izanen dira.

37. artikulua. Hiru hilez behin, bitarteko langileen bidez bete diren lanpostu hutsen eta enpresak berehala beteko dituen lanpostu hutsen egoeraren berri emanen zaie langileen ordezkariei, agiriekin batera.

38. artikulua. Etorkizunean egitura berriak sortzerakoan, enpresak arreta berezia eskainiko die bere plantilletako langile guztien gaitasunei, ahalik eta neurri handienean aprobetxatu eta langileei horiek garatzeko aukera emateko.

39. artikulua. Mugikortasuna.-Zuzeneko langileak, Kalitatearen Oinarrizko Arlokoak eta Logistikakoak izan ezik.

1. Lantegian hurrengo instalazio teknologikoak daude: prentsa eta txapa-lanetako instalazioa, pintura instalazioa eta muntaketa instalazioa (motorren muntaketa barne).

2. Lanpostuak zuzendaritzak zehaztutako instalazio teknologikokoak izanen dira, enpresaren antolaketa-egituraren arabera. Instalazio teknologiko bakoitzaren barruan, langileak zuzendaritzak esleitzen dion lanpostua beteko du.

3. Zuzendaritzak instalazio teknologiko batean sobera dauden langileak beste batera bidali ahal izanen ditu, hurrengo arauei helduta:

a) Enpresako zerbitzu teknikoek finkatuko dute uneoro taldeetan behar diren langileak edo sobera daudenak.

b) Talde batean langile gehiegi daudela adierazten bada, talde horretan lehenik eta behin lana utziko dute beheragoko kategoriako langileek; kategoria berekoen artean, berriz, kategorian antzinatasun txikiena daukatenek; eta espezialisten artean, ostera, enpresan denbora laburrena eman dutenek.

c) Instalazio batean sobera dauden langileak beste instalazio teknologiko batera bidaliko dira, hurrengo arauen arabera:

Lehenengoa.-Soberako langileak puntu honen b) atalean zehazten diren arauen arabera aukeratuko dira: ezin izanen da bidali langile bat beste instalazio batera, bere jatorriko instalazioan beheragoko kategoriako beste langile bat geratzen bada.

Bigarrena.-Beste instalazio batera bidali beharreko langileek hitzarmen honetara 7. eranskin gisa gehitu den katalogoan zerrendatutako lanpostuetako bat betetzen badute, instalazio teknologiko berrian egonen dira maileguan utzitako langile gisa (bereizgarria aldatu gabe). Langileak hirugarren aldiz maileguan uzten badira, katalogoko lanpostuaren edukia aztertuko da, zereginak gehituz goragoko kategoria bat aintzatesteko aukera emateko.

Hirugarrena.-Langile bat ez da beste instalazio batera bidaliko bigarren aldiz, instalazio horretan kategoria berdina izanda, beste instalazio batera inoiz bidali ez diren beste langile batzuk badaude. Hori gertatzen denean, ordenari jarraikiz hurrengoa den langilea bidaliko da beste instalaziora.

Laugarrena.-Aurrekoa gorabehera, ekoizpen programa aldatzearen ondorioz bi txandatan lan egiten duen talde batek txanda bakarra egin behar duenean, soberako langileak txanda bati dagozkionak izanen dira. Hori gorabehera, langileen beharrizanak programa berrira doituko dira.

40. artikulua. Zeharkako langileak.-Oinarrizko arlo bakoitzaren barruan, zuzendaritzak lantokian dagoen edozein lanpostu betetzera bidali ahal izanen ditu zeharkako langileak, beharrezkoa denean. Hala ere, hurrengo baldintzak bete beharko dira:

a) Kategoria errespetatuko da.

b) Kontzeptu horrengatik mugitzen den langileak bere aurreko lanpostuari buruzko edozein lehiaketa mugatutan parte hartu ahal izanen du sei hilabeteko epean.

c) Bete beharreko lanpostuaren kategoria langileak orain daukana baino beheragokoa bada, jatorriko kategoriako langile berriena bidaliko da beste instalaziora.

Mota horretako mugikortasunak bakarrik izanen ditu ondorioak, bete beharreko lanpostua espezialitate berekoa denean, baita lanpostua beste lanbide-espezialitate batekoa izan arren, operadoreari beharrezko birziklapena egiten zaionean ere.

41. artikulua. Kalitate eta Logistikako zuzeneko langileak.-Logistika eta Kalitatearen Oinarrizko Arloaren barnean, zuzeneko langileak aurreko 40. artikuluan zeharkako langileentzat ezartzen den mugikortasun erregimenari lotuta egonen dira.

42. artikulua. Etorkizuneko mugikortasuna eta malgutasuna.-Enpresan 1990-12-31tik aurrera sartu diren MODeko behargin guztiek une bakoitzean edozein espezialitatetan esleitzen zaizkien lanpostuak bete eta eginkizunak izanen dituzte, bai MODeko zereginak, bai MOIkoak; nolanahi ere operadorearen lanbide-kategoriari eutsiko zaio.

43. artikulua. Borondatezko mugikortasuna.-Kasu guztietan taldetik edo instalaziotik bidaliak izateko lehentasuna izanen dute beren borondatez hori eskatzen duten langileek, betiere beharrezko espezializazioa badaukate.

44. artikulua. Lanpostuen balorazioa.-Lanpostuen kalifikazio batzordeak egonen dira. Enpresako Zerbitzu Teknikoen ordezkariek eta langileen ordezkariek osatuko dituzte batzorde hauek.

Kalifikazio batzorde horietako buruak zuzendaritzak hautatuko ditu.

Batzordeen eginkizun nagusiak honako hauek izanen dira:

1. Zuzendaritzari lanpostu eta lanbide-sailkapenaren garapen edo kalifikazioaren inguruan sortzen diren banakako zein taldeko berrikuspen, oztopo, zalantza edo erreklamazioen berri ematea, eta horiei buruzko aholkua ematea, gaur egungo kalifikazio eskuliburua eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala oinarri hartuta.

2. Eskuliburuaren eta bihurtzeko eskalaren moldaketak edo aldaketak, horiek aplikatzean komenigarritzat jo direnak, proposatzea.

45. artikulua. Kalifikazio eskuliburua eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala oinarritzat hartuko dira ezarritako kategoriak berrikustea egokia den guztietan.

Lanpostuaren gaitasun eta erantzukizunari buruzko eskakizunak soilik dira lanpostuari dagokion lanbide-kategoriarako erabakigarriak, hots, kalifikazioaren emaitzazko puntuazioa eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala erkatzeko.

"K" balioa lanpostuaren ahalegin eta erantzukizunari buruzko eskakizunen araberakoa izanen da.

Langileen ordezkariek kalifikazio eskuliburuaren eta bihurtzeko eskalaren aleak izanen dituzte.

46. artikulua. Espezialitate jakin batean lanpostu baten kalifikazioak gaur egun esleituta daukan kategoria baino goragokoa zehazten badu, lanpostu horri kalifikaziotik sortzen dena emanen zaio, enpresan indarrean dagoen lanbide-sailkapenean ezarrita ez badago ere.

47. artikulua. Lanpostuak baloratzeko eskuliburua berrikusi ahal izanen da, gaur egungo kalifikazio sistemaren ordez erabakiren baten bidez ezartzen den beste bat ezartzeko. Horretarako, hain zuzen, batzorde misto eta paritario batek azterlan egokiak burutuko ditu, aurreko Mailen Batzordearen esperientziak bildu eta eguneratuz.

Lanpostuen kalifikazio batzordeek hitzarmen honek bere artikuluetan ezartzen duen bezala funtzionatzen jarraituko dute harik eta aurreko paragrafoan aipatzen den lanpostuak baloratzeko plan berri osoa indarrean hasi arte.

SUSTAPENA ETA PRESTAKUNTZA

48. artikulua. Lehiaketak.-Lanpostu hutsak daudenean, lanpostu horiek betetzeko lehiaketarako deia eginen zaie lantokiko langileei.

Horretarako argitaratzen diren abisuetan, berariaz aipatuko dira lanpostuen kopurua eta baldintzak.

Lehiaketaren xede diren lanpostuen kopurua eta mailaz igoko diren pertsonena berdinak izanen dira.

Gaitasun proba gainditzen duten gainerako langileak espezialitate bereko igoeraren zain geratuko dira, urtebeteko epean gehienez. Epe hori igarota, langileen gaitasuna iraungiko da.

Mailaz igotzeko lehiaketetara aurkeztu ahal izanen dira hori eskatzen duten langile guztiak, kategoriak eta antzinatasuna kontuan hartu gabe, betiere deialdi bakoitzean eskatutako baldintzak betetzen badituzte eta 64. artikuluak eragiten ez badie.

Enpresak eginen diren lehiaketa guztiak jakinaraziko dizkio kalifikazio batzordeari agiri bidez, lehiaketa egin baino hamabost lanegun lehenago, gutxienez, egon daitezkeen iradokizunei edo inpugnazioei erantzuteko.

49. artikulua. Lehiaketa bakoitzerako programa bat egonen da. Programa horren babesean, langileak prestatu ahal izanen dira, bai ikastaroetara joanez -halakorik baldin badago-, bai beren kabuz ikasiz. Eguneratutako programa horiek langileen ordezkarien eskuetan egonen dira.

50. artikulua. Enpresako zerbitzu teknikoek programak eta puntuazio-baremoak aldatu eta eguneratuko dituzte, langileen ordezkariekin bat etorrita eta hitzarmen honetatik ondorioztatzen diren lanbide-sailkapen eta kategorien arabera.

51. artikulua. Lehiaketen programa eta baremo berriak edo horien aldaketak, aldaketa horien eraginpeko lehenengo lehiaketa egin baino hogeita hamar egun lehenago argitaratuko dira.

52. artikulua. Mailaz igotzeko lehiaketa guztietan lehiaketaren xede den lanpostuaren espezialitateari buruzko funtsezko gai batzuk ezarriko dira, baita lanbideari buruzko kultura orokorreko gai osagarri batzuk ere. Funtsezko gaiak gainditzea ezinbesteko baldintza izanen da gaitasuna lortzeko.

Bete beharreko lanposturako eskatzen den titulazio ofiziala daukan langileari kultura orokorreko gai osagarriak baliozkotuko zaizkio, eta, hala denean, kultur gaietarako baremoetan ezarritako puntuazio txikiena emanen zaio. Langileak puntuazio handiagoa lortu nahi badu, lehiaketaren arau orokorraren eraginpean jarriko da, bidezko ondorioak onartuta.

53. artikulua. Lehiaketa mugatuak.-Espezialitate bati buruzko lehiaketa mugatuak deituko dira, bete beharreko lanpostuek atal jakin bati eragiten diotenean eta enpresak horrela erabakitzen duenean, langileen ordezkariekin bat etorrita. Lanpostuak puntuazio-ordena zorrotzari jarraikiz beteko dira.

Lehiaketaren xede diren lanpostuen kopurua eta mailaz igoko diren pertsonena berdinak izanen dira. Gaitasun proba gainditzen duten gainerako langileak espezialitate eta sail bereko igoeraren zain bakarrik gera daitezke, urtebeteko epean gehienez. Epea igaro denean lanpostuak sortu ez badira, langileen gaitasuna iraungiko da.

Lan arloko jurisdikzioak birsailkatu dituen lanpostuak ere lehiaketa mugatuaren bidez beteko dira.

Aipatutako lehiaketara aurkeztu ahal izanen dira, hala denean, lanpostu horiek baloratzeko eskatu dutenak eta birsailkapenaren egunean lanpostu horiek betetzen dituztenak.

Programei eta funtsezko gaien eta kultur gaien baremoei dagokienez, lehiaketa horien eskakizunak honakoak izanen dira: kasu bakoitzean kategoria eta espezialitate bakoitzerako oro har ezarritakoa oinarri hartuta zehazten direnak. Ahal dela, lanpostua beteko du lehiaketa gainditu eta lanpostua baloratzeko eskatu duen langileak.

54. artikulua. Prozedura.-Lehiaketetako kalifikazio batzordea eratuko da, lehiaketen behin betiko kalifikazioa emateko. Batzorde horretan, langileen ordezkari bat eta Langileen Saileko beste bat egonen dira.

Komenigarritzat jotzen den guztietan, kalifikazio batzordeko aldeek enpresako zein enpresatik kanpoko beste pertsona batzuen laguntza eskatu ahal izanen dute, pertsona horien laguntza eta ezagutza teknikoak beharrezkoak badira.

Hala nahi izanez gero, azterketa hastean kalifikazio batzordeko kideek proben edukia jakin eta bertan egon ahal izanen dira.

55. artikulua. Proben kalifikazioari dagokionez, azken puntuazioan berdinketa badago, enpresan antzinatasun handiena daukan langilearen alde ebatziko da, eta hala ere oraindik berdinketa badago, kalifikazio batzordeko kideek eginen duten elkarrizketa pertsonalaren bidez ebatziko da.

Azterketa probei aurka egin nahi dieten langileek proba horiek egin eta hurrengo bost laneguneko epearen barruan egin beharko dute aurka, behar bezala arrazoitutako idazkiaren bidez.

Halaber, emandako kalifikazioa berrikusteko eskatu nahi dutenek bost laneguneko epean eskatu beharko dute, emaitzak argitaratzen direnetik zenbatuta.

56. artikulua. Lehiaketen emaitzak lehiaketa egin eta hogeita hamar laneguneko epea igaro baino lehen argitaratuko dira.

Gai diren langileen igoerak ondorioak sortuko ditu, azterketa teorikoa egin eta gainditu eta hogeita hamar egunen buruan.

57. artikulua. Funtsezko gaietan gutxieneko puntuazioa lortzen duten lehiakideek gainditu ez dituzten arloei buruzko beste azterketa bat egiteko aukera izanen dute, emaitzak argitaratzen diren egunetik hiru hilabeteko epean gehienez. Bigarren azterketa hau gainditzen badute, batzordea egiten den hilabetean bertan mailaz igotzeko aukera izanen dute. Alabaina, bigarren azterketako gairen bat gainditu ez bada behin betiko lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Lehiaketetako kalifikazio batzordeak, komenigarritzat jotzen badu, ikastaro bereziak egitea proposatu ahal izanen du, mailaz igotzeko lehiaketara aurkeztu eta funtsezko gaiak bakarrik gainditu dituzten lanbide-kategoria ezberdinetako langileak prestatzeko eta igoera errazteko.

58. artikulua. Lehiaketan gai izan eta lehiaketako lanpostuak betetzen dituzten langileak automatikoki igoko dira, 33., 34. eta 35. artikuluen arabera.

Gainerako lanpostu hutsak eta etorkizunean sortzen direnak lehiaketan gaiak izan diren gainerako langileek beteko dituzte, puntuazio-ordenari jarraikiz.

59. artikulua. Deitutako lanpostu hutsa betetzeko gaiak diren eta lanpostu horren sailekoak ez diren langileek hiru hilabeteko epea izanen dute lanpostua betetzeko, lehiaketaren emaitzak argitaratzen diren egunetik zenbatuta betiere. Gaitasuna aitortzen denetik probaldia gainditu ondoren lanpostu berrian benetan lan egiten hasi arte igarotzen den denbora, kategoria berriaren b), c) edo d) letrako maila sortzeko beharrezkoa den denbora osatzeko zenbatuko da.

60. artikulua. Izendapen askea.-Enpresak izendapen askearen bidez mailaz igo ahal izanen ditu hurrengo eginkizunak gauzatu behar dituzten langileak:

-Kudeaketa ekonomikoaren gainean agintea edo erabakia daukan lehen mailako nagusia.

-Salbuespen gisa, konfiantzazko lanpostuak, Giza Baliabideen iritziz.

61. artikulua. Gaitasuna egiaztatzeko probaldia.-Aurreko ataletan adierazi diren kasuetako edozeinetan, egokitasuna eta gaikuntza ziurtzat joz onartuko da igoera. Hala ere, berme handiagoa izateko, kategoria berrian gaitasuna egiaztatzeko probaldi batzuk ezarri dira, hurrengo iraupena izanen dutenak:

-Hirugarren kategoria: hilabete.

-Teknikari administrariak, menpekoak eta ofiziozko profesionalak: hiru hilabete.

-Teknikari tituludunak: sei hilabete.

Probaldian ez dira zenbatuko edozein arrazoirengatik gertatzen diren absentziak.

Probaldi hori hurrengo letrara pasatzeko baldintza ekonomikoen kapituluan eskatutako epearen barruan dagoela ulertuko da, 69. artikuluaren arabera.

62. artikulua. Probaldian langileak kategoria berriko soldata-eskalaren a) letrari dagokion ordainsaria jasoko du, eta, hala behar denean, lan egindako egunen araberakoa, hitzarmenaren 33. artikuluan ezarritako kasuan izan ezik.

63. artikulua. Probaldiaren amaieran langile batek kategoria berriaren berrespena jasotzen ez duenean, bere aurreko kategoriari eutsiko dio, eta esleitzen zaion lanpostuan ariko da; igotzeko beste lehiaketa bat gainditu beharko du.

Kasuan kasuko saileko burutzak goragoko kategoria finkatzeko probaldiko gaitasunik eza behar bezala justifikatu beharko dio langileen zuzendaritzari. Zuzendaritzak, bestalde, Enpresa Batzordeari emanen dio horren berri.

64. artikulua. Lehiaketa batean gai dela adierazi arren, lortutako kategoriari uko egiten dion langilea ezin izanen da beste lehiaketa batera aurkeztu, aurreko lanpostuari uko egiten dion egunetik urtebete igaro arte.

65. artikulua. Prestakuntza.-Enpresak gaitasun ikastaroak antolatuko ditu. Langile guztiendako irekiak izanen dira, aurretik eskatuta, betiere kasuan-kasuan eskatzen diren baldintza berariazkoak betez gero eta tokien arabera.

Kalifikazio batzordeak, komenigarritzat jotzen duen guztietan, lehiaketen aurretik prestakuntza-ikastaroak egitea proposatu ahal izanen du, ustezko lehiakideen lanbide-maila ikusita eta betiere ikastaroetara joanen diren langileen kopuruak justifikatzen badu.

Baldintza teknologikoen aldaketek eragiten dieten lanetako teknikari administrarien edo profesional lanbidedunen kasuan, enpresak prestatu eginen ditu bere kontura, aldaketen eskakizunen arabera.

Teknikari administrarien edo profesional lanbidedunen lanpostu bat desagerrarazi beharrekotzat jotzen bada, lanpostua betetzen duen langileari lanpostu berriak eskatzen duen prestakuntza emanen zaio enpresaren kontura.

Prestakuntza erakundeek antolatzen diren prestakuntza-ikastaroen berri emanen diote kalifikazio batzordeari, agiri bidez.

66. artikulua. Enpresaren helburuak lortzeko beharrezkoa den guztietan, prestakuntza eta birziklatze taula eta programak prestatuko dira teknologia berrietara egokitzeko. Jarduera horiek enpresaren kontura eta lanorduetan izanen dira. Mailaz igotzeko lehiaketetara aurkeztearen ondoriozko prestakuntza-beharrizanak lanalditik kanpo beteko dira.

67. artikulua. Sindikatuen eta enpresaren ordezkariek osatzen dute prestakuntza batzordea. Prestakuntzaren planak, edukiak eta hartzaileak ezarriko ditu batzorde horrek, baita hautagaien aukeraketa ere.

VI. KAPITULUA

Baldintza ekonomikoak

68. artikulua. Hitzarmen honetan ezarritako ordainsarien kontzeptu guztien balioak gordinak dira, eta haietatik kenduko da, legeak agindutakoaren arabera, langilearen kargurako kuoten ordainketa.

Hitzarmen honetan ezarritako kategoria bakoitzak hainbat ordainsari mota izanen ditu. Ordainsari mota bakoitza letra baten bidez izendatuko da.

Espezialista berrien kategorian eta mailan, hogeita lau hilabetez egon beharko da, lanean hasten den unetik.

Espezialisten kategoria eta hasierako mailarako, enpresan lanean hasten denetik hogeita bosgarren hilabetetik aurrera, eta gainerako maila eta kategorietarako, lanean hasi edo mailaz igotzen denetik aurrera, a) letra gutxieneko ordainsaria izanen da, eta enpresan lanean hasten diren edo kategoria berri batera igotzen diren langileei aplikatuko zaie lehenengo sei hilabeteetan. b) letra, enpresan lanean hasten direnetik edo lanbide-kategoria berri batera igotzen direnetik zazpi hilabetera hasiko zaie ordaintzen langileei. c) letra, enpresan lanean hasten direnetik hemeretzi hilabetera edo mailaz igo direnetik hamahiru hilabetera hasiko zaie ordaintzen langileei. Nolanahi ere, 69. artikuluko salbuespenak beteko dira.

Enpresan hamar urteko antzinatasuna egiaztatzen duten langileek d) letra jasoko dute, igotzen diren egunetik hasita hemeretzigarren hilabetetik aurrera.

Nolanahi ere, langileei d) letra aitortuko zaie, enpresan hamar urteko antzinatasuna betetzean. Ondorioak hamar urteak betetzen diren hileko lehenengo egunetik sortuko dira.

Goragoko kategoria batera igotzeak ez du inoiz ekarriko langileak beheragoko kategorian zeukan letragatiko ordainsariaren murrizketarik.

69. artikulua. Espezialisten kategoriako langileak hurrengo kategoriara igoko dira ondoko baldintza eta epeetan, lanean hasten diren egunetik zenbatuta, betiere beren aldi baterako kontratuak amaitzen direnean iraungitzen ez badira:

a) Lehenengo hogeita lau hilabeteetan espezialista berriak izanen dira.

b) Hogeita bosgarren hilabetetik hogeita hamargarrenera espezialistak izanen dira -a) letra-.

c) Hogeita hamaikagarren hilabetetik berrogeita bigarrenera espezialistak izanen dira -b) letra-.

d) Berrogeita hirugarren hilabetetik hirurogeigarrenera espezialistak izanen dira -c) letra-.

e) Hirurogeita batgarren hilabetetik hirurogeita hamabigarrenera hirugarren mailako ofizialak izanen dira -b) letra-.

f) Hirurogeita hamahirugarren hilabetetik aurrera hirugarren mailako ofizialak izanen dira -c) letra-.

70. artikulua. Kategoria ezberdinetarako ezarritako soldata gordinak jarraian hileko balioetan adierazten direnak dira, aurreko taulen gainean %3,2 gehitu ondoren:

2007KO APIRILAREN 1ETIK ABENDUAREN 31RA BITARTEKO TAULA GORDINAK

MAILASOLDATAK

(euro hileko)

HIRUGARREN KATEGORIA

-LANGILE BERRIAK - 914,38

HIRUGARREN KATEGORIA

A 1.075,74

B 1.130,41

C 1.185,25

D 1.240,90

HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK

A 1.130,41

B 1.185,25

C 1.240,90

D 1.297,97

BIGARREN KATEGORIA

A 1.185,25

B 1.240,90

C 1.297,97

D 1.355,98

LEHENENGO KATEGORIA

A 1.297,97

B 1.355,98

C 1.416,60

D 1.480,53

ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK

ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK

A 1.416,60

B 1.480,53

C 1.540,36

D 1.611,45

2. MAILAKO NAGUSIAK

A 1.540,36

B 1.611,45

C 1.704,29

D 1.796,85

1. MAILAKO NAGUSIAK

A 1.704,29

B 1.796,85

C 1.896,38

D 1.994,97

Ezarritako ordainsariak 4., 5. eta 7. artikuluetan zehazten den lana benetan egiteari dagozkio. Lanaldi laburragoek ordainsari-murrizketa proportzionalak sortuko dituzte.

71. artikulua. Kategorian bost urteko antzinatasuna edo luzeagoa egiaztatzen duten administrari laguntzaileek bigarren kategoriako b) letrari dagokion soldata jasoko dute. Primak lanpostuari dagozkionak izanen dira.

Enpresak prestakuntza-ikastaroak garatzen jarraituko du bere Lanbide Heziketako Zerbitzuen bidez, egoera horretan dauden langileen gaitasunen arabera, laneko bigarren kategoriara igotzea errazteko eta interesdun bakoitzaren espezialitatean beste igoera batzuk egoteko aukera emateko.

72. artikulua. Aparteko lau haborokin ordainduko dira, martxoan, uztailean, irailean eta Gabonetan, hain zuzen ere, iraungitzean indarrean dagoen eta 70. artikuluan ezartzen den soldataren hileko zenbatekoan. Haborokin horiek lan egin den denboraren arabera ordainduko dira. Uztaileko eta Gabonetako haborokinak seihileko naturaletan hainbanatuko dira; martxoko eta iraileko haborokinak, aldiz, urteetan, martxotik eta irailetik zenbatuta hurrenez hurren.

73. artikulua. Ogitartekoaren plusa: laneskuko langileek eta txanda ezberdinetan lan egiten duten teknikarien taldekoek ogitartekoaren 0,53 euroko plusa jasoko dute egun bakoitzeko (0,45 euro eguneko hirugarren kategoriako langileentzat edo langile berrientzat), baldin eta egunean benetako 4 lanordu edo gehiago egiten badituzte. Plus horren bikoitza jasoko da gaueko txandan lan egiten bada.

74. artikulua. Hirurtekoen sistemari eutsiko zaio indarreko arauek antzinatasuna jasotzeko eskubidea aitortzen dieten langile guztientzat.

Hirurtekoek antzinatasunaren bosturtekoak irentsiko dituzte, ondore juridiko guztietarako.

Hirurtekoak hamar izanen dira, gehienez.

75. artikulua. Hauxe da hirurtekoen zenbatekoa:

2007KO APIRILAREN 1ETIK ABENDUAREN 31RA BITARTEKO BALIOAK

1 12,65 202,40 12,65 202,40

2 16,89 270,24 29,54 472,64

3 20,95 335,20 50,49 807,84

4 20,95 335,20 71,44 1.143,04

5 25,25 404,00 96,69 1.547,04

6 25,25 404,00 121,93 1.950,88

7 29,36 469,76 151,29 2.420,64

8 29,36 469,76 180,64 2.890,24

9 29,36 469,76 210,00 3.360,00

10 29,36 469,76 239,36 3.829,76

Hamabi hil naturaletan eta martxo, uztail, irail eta Gabonetako aparteko haborokinetan ordainduko dira.

76. artikulua. Enpresan lanean emandako hiru urteko aldi bakoitzeko antzinatasunaren hirurteko bat edukiko du langileak; bestalde, gehienez hamar hirurteko ordainduko dira.

Enpresan sartzen diren egunetik zenbatuko zaie antzinatasuna langile guztiei.

77. artikulua. Hilaren 1etik 15era bitartean betetzen diren hirurtekoak hil horren 1. egunetik zenbatu eta ordainduko dira. Hilaren 16tik hil amaierara bitartean betetzen direnak hurrengo hilabeteko 1. egunaz gero ordainduko da.

78. artikulua. "K" balioa.-Indargabetu den Lan Ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz, lanaren ohiz kanpoko nekagarritasuna, toxikotasuna edo arriskugarritasuna lanpostuen balorazioaren barnean dago; horretarako, ahaleginaren eta ingurune baldintzen faktoreak baino ez dira kontuan hartuko.

"K" balioak toxikotasun, arriskugarritasun edo ohiz kanpoko nekagarritasunaren kontzeptuengatik ordain litezkeen balizko plusen sistema ordezten du.

Lanpostuko ahaleginaren eta baldintzen araberako balorazioa "K" balioa izenekoaren bidez adierazten da; "K" balioa honenbeste euroko tarifa bat da eguneko, jarraian adierazten diren taldeetarako balio ezberdinak dituena:

II 0,75

III 1,48

IV 2,01

HIRUGARREN KAT. LANG. BERRIAK 0,63

HIRUGARREN KAT. LANG. BERRIAK 1,25

HIRUGARREN KAT. LANG. BERRIAK 1,71

Talde horiei dagozkien lanak lan-administrazioko agintaritzak, enpresako zerbitzu teknikoek eta lanpostuen kalifikazio batzordeak zehaztutakoak dira. Lantoki ezberdinetako zerbitzu teknikoek egunean izanen dute II., III. eta IV. taldeetan sartzen diren lanen oinarrizko zerrenda eta langileen ordezkariei jakinaraziko diete.

Aipatutako oinarrizko zerrendan sartzen ez diren lanek lanpostuen I. taldea osatzen dute.

"K" balioa lan egindako orduko ordainduko da, ordu horietan lanak bidezko "K" balio-taldean sartzea eragin duten eskakizunak biltzen badira.

"K" balioek lanpostu horietan toxikotasun, arriskugarritasun edo ohiz kanpoko nekagarritasunaren kontzeptuengatik ordain litekeen balizko hobaria irentsi eta konpentsatuko dute.

79. artikulua. Laneratze eta puntualtasun plusaren zenbatekoa 1,13 eurokoa izanen da eguneko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat; gainerako lanbide-kategorietarako, berriz, 1,33 eurokoa eguneko, lanera garaiz sartzen den lanegun bakoitzeko.

Hala ere, plus hori ez da sortuko, edozein arrazoirengatik benetako lana %50etik beherakoa denean.

80. artikulua. Puntualtasun faltatzat joko da lanera adierazitako orduaren ondoren sartzea, galdutako denbora edozein dela ere.

81. artikulua. Arrazoirik gabeko puntualtasun faltek hurrengo eskalan ezartzen den egun kopuruaren araberako plusa galtzea ekarriko dute:

-Lehenengo falta: hiru egun.

-Bigarren falta: sei egun.

-Hirugarren falta: zortzi egun.

82. artikulua. Hogeita hamar eguneko epean arrazoirik gabeko laugarren puntualtasun falta izateak hil osoari dagokion plusa galtzea ekarriko du, XII. kapituluan xedatutakoaren kalterik gabe.

Bost minutura arteko berandutzeek ez dute zehapen ondoriorik sortuko. Hala eta guztiz ere, ez dute eguneko puntualtasun plusa jasotzeko eskubidea sortuko.

83. artikulua. 81. artikulua aplikatzeko, puntualtasun faltak hil natural bakoitzean zenbatuko dira, hil bakoitzeko lehenengo egunetik azkenera bitartean.

84. artikulua. Arrazoiak ohiz kanpoko kasuetan baino ez dira onartuko, eta onartzen direnek ez dute eguneko puntualtasun plusa jasotzeko eskubiderik sortuko. Era berean, plus hori ez da jasoko, baimenagatik edo beste arrazoi batzuengatik lanera indarreko ordutegiari jarraikiz sartzen ez denean.

85. artikulua. Aurreko artikuluetan itundu diren kenketak aplikatzearen kalterik gabe, langileen berandutzeek bidezko ordainsarien kenketa ekarriko dute.

86. artikulua. Lanaldi erdia baino gehiago hartzen duten enplegatu eta menpekoen baimenak ez dira ordainduko, 15. eranskinean ezartzen diren kasuetan izan ezik. Baimen horiek ordaintzeko, nahitaezko baldintza izanen da aurretik horietarako baimena eman izana.

87. artikulua. Urruntasun eta garraio plusa.-Hirugarren kategoriako langileei eta langile berriei 1,01 euro ordainduko zaizkie eguneko, eta gainerako kategorietako langileei 1,19 euro eguneko.

88. artikulua. Familia plusaren osagarria.-Puntuaren hobaria 2,88 eurokoa izanen da puntu eta hilabete bakoitzeko, eta 2,46 eurokoa puntu eta hilabete bakoitzeko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat.

89. artikulua. Taldeko nagusiak.-Taldeko nagusi jarduten duten langileek ordutegiaren plusa jasoko dute beren kategoriaren arabera, hurrengo eskalari jarraikiz:

-Lehenengo kategoria: 1,36 euro eguneko.

-Bigarren kategoria: 1,15 euro eguneko.

-Hirugarren kategoria: 0,97 euro eguneko.

Beren eginkizunak urtebetez jarraian edo hiru urtez aldizka bete dituzten eta lana uzten duten taldeko nagusiek plusa jasotzeko eskubideari eutsiko diote, langilea mailaz igo arte edo banakako edo taldeko igoeragatik lanpostuaren ordainsariak aldatu arte.

90. artikulua. Jaiegunetan lan egitea.-Etengabeko txandetako langileek eta enpresaren beharrizanak direla-eta jaiegunetan lan egin behar dutenek 46,53 euroko plusa jasoko dute eguneko, lan egindako jaiegun bakoitzeko (39,55 euro eguneko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat). Hala ere, ez da plus hori jasoko, langileak jaiegunetan egiten dituen orduek urteko lanaldiaren iraupena gainditzen dutenean. Udako lau asteko oporraldia ez da jaieguntzat hartuko ondore horietarako.

91. artikulua. Ekoizpen nagusiko zuzeneko langileen gainean agintea daukaten ekoizpen tailerretako agintariek honako plusa jasoko dute: 2007. urtean 33 euro hilero; 2008. urtean 47 euro hilero; 2009. urtean 60 euro hilero. Plus horrek 4. eranskinaren 1. ataleko B taldean agertzen diren arduradunei beren-beregi eragiten die, baita 4. eranskinaren 2. atalean agertzen diren bigarren eta lehenengo mailetako nagusiei ere.

92. artikulua. Gaueko lana.

1. Gaueko txanda egiten duten langileek gaueko lanaren plusa jasoko dute aldi horretan lan egindako orduen truke, jarraian adierazten den zenbatekoan:

2007KO APIRILAREN 1ETIK ABENDUAREN 31RA BITARTEKO GAUEKO LANAREN PLUSA

K A T E G O R I A K EURO ORDUKO

HIRUGARREN KATEGORIA

LANGILE BERRIAK 1,49

HIRUGARREN KATEGORIA

A 1,75

B 1,84

C 1,91

D 2,01

HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK

A 1,84

B 1,91

C 2,01

D 2,10

BIGARREN KATEGORIA

A 1,91

B 2,01

C 2,10

D 2,20

LEHENENGO KATEGORIA

A 2,10

B 2,20

C 2,30

D 2,39

ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK

ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK

A 2,30

B 2,39

C 2,50

D 2,61

2. MAILAKO NAGUSIAK

A 2,50

B 2,61

C 2,77

D 2,91

1. MAILAKO NAGUSIAK

A 2,77

B 2,91

C 3,08

D 3,24

2. 8. artikuluan agertzen diren hiru txanda berdinetako langileek hilero 64,92 euroko (hirugarren kategoriakoek eta langile berriek hilero 55,18 euro) gaueko lanaren plus osagarria jasoko dute gauez lan egin dituzten lanaldi osoengatik. Plusaren zenbatekoa hainbanatu eginen da hilabetean gaueko lanaldia osorik egin ez denean. Plus osagarri hori 1) zenbakian ezarritakoarekin metatuko da, eta 8. artikuluko 3. atalaren arabera hiru txanda berdinak ezartzen dituzten lanpostuetan jasoko da txandak ezartzen diren egunetik beretik, hau da, atzeraeraginik gabe.

93. artikulua. Txandaren plusa.-8. artikuluan agertzen diren hiru txanda berdinetako langileek txanda dela-eta hilean 8,64 euroko plusa jasotzeko eskubidea izanen dute (7,35 euro hileko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat). Plus hori goizeko eta arratsaldeko txandetan bakarrik jasoko da 8. artikuluaren 3. atalaren arabera hiru txanda berdinak ezartzen diren lanpostuetan, txandak ezartzen diren egunetik beretik, hau da, atzeraeraginik gabe.

94. artikulua. Lanaldi industrialaren plusa.

1. 5. artikuluko lanaldi industriala betetzeko, enpresaren jarduera industriala larunbatean edo ordezko beste jaiegun batean burutu behar denean, etengabeko txandetakoak ez diren arren egun horietan lan egiten duten langileek hurrengo zenbatekoak jasoko dituzte larunbat edo ordezko jaiegun horietako bakoitzeko, jaiegunen plusarekin bateraezinak direnak:

K A T E G O R I A K EURO EGUNEKO

HIRUGARREN KATEGORIA-LANG. BERRIAK 78,64

HIRUGARREN KATEGORIA 92,52

3. MAILAKO OFIZIALA 98,82

BIGARREN KATEGORIA 105,10

LEHENENGO KATEGORIA 111,37

ARDURADUNAK ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK 117,70

2. MAILAKO NAGUSIA 123,99

1. MAILAKO NAGUSIA 130,29

Zenbateko horiek ez dira sartuko oporren ordainsarian.

95. artikulua. Helburuak lortzeagatiko ordainketa.

Volkswagen Navarra, S.A. enpresaren mozkinen, ekoizpenaren eta kalitatearen gaineko helburuak betetzen badira, urtean gehienez 500 euro ordainduko dira. Ordainketaren zenbatekoa ez da finkagarria izanen baina bai ordainketa bera. Jarraian, aipatuta

1. Urteko ordainketaren %30 jasotzeko, Volkswagen Navarra, S.A. enpresak dagokion ekitaldi ekonomikoan emaitzen kontuan mozkinak eduki behar izan ditu.

2. Ordainketaren %30 jasotzeko, ekoizpenaren gaineko urteko helburua lortu behar izan da. Gainera, kopuru hau beste bi zatitan banatzen da; %30, ekoizpenaren helburua lortu delako sortuko da eta %70 ekoizpena aurreko ekitaldiaren aldean hobetu

3. Urteko ordainketaren %40 jasotzeko, MIS-3an ezartzen den kalitate indizea lortu behar izan da. Kopuru hau ere beste bi zatitan banatzen da; %30, kalitate indizea bete delako sortuko da eta %70 kalitate indizea aurreko urtearen aldean hobetu

4. Helburuak lortu eta hurrengo urtearen otsailean ordainduko da.

5. Helburuak lortzeagatik ordainduko den kopurua soilik jasoko dute ordainketa eginen den egunean enpresako plantilla aktiboan altan dauden langileek. Langileek urtean zehar enpresan lanean egin duten denboraren eta denbora horretan benetan lan haurdunaldiko arrisku eta baimenen ziozkoak.

96. artikulua. Soldaten berrikuspena.

1. Hitzarmen kolektiboan jasotzen diren ordainketaren kontzeptuak 2008 eta 2009. urteetako urtarrilaren batetik aurrera gehitu eginen dira, Estatistikako Institutu Nazionalak aurreko ekitaldian ezarritako KPIak Estatu osoan izan duen benetako g

2. Hitzarmen kolektibo honetan jasotzen diren ordainketaren kontzeptuak behin-behinean gehituko dira eta gehikuntza hori 2008-1-1etik aurrera aplikatuko da. Izan ere, aipatutako kontzeptuak Estatuak urte horretarako ezarritako KPIak Estatu osoa gehikuntza baino handiagoa bada, 2008-1-1etik atzeraeraginez berrikusiko dira hitzarmeneko ordainketaren kontzeptuak, 2007ko benetako KPIa gehi %0,5aren emaitzak behin-behinean aplikatutako kopurua gainditu arte. Ondorioz, hitzarmen kolektiboak 2008. 2007ko benetako KPIa argitaratu eta hurrengo hilabeteko nominarekin batera.

3. 2009-1-1etik aurrerako ondorioak izanda, 2008. urteko hitzarmen kolektiboaren ordainketaren kontzeptuak berrikusteko aurreko 2. puntuan azaldu diren irizpideak eta gehikuntza-ehunekoak aplikatuko dira; dena den, 2009. urterako aurreikusi den 2008ko benetako KPIaren gehikuntza gehi %0,5ekoa izanen da.

97. artikulua. Hileko ordainketak eta ordainsari-sistemaren sinplifikazioa.

Langileek sortzen dituzten ordainketa guztiak beraiek adierazi duten bankuko konturako transferentziaren bidez ordainduko zaizkie.

Bi aldeetako ordezkariek adierazi dute komenigarria dela gaur egun dauden mota guztietako ordainsari kontzeptuak oinarrizko soldata eta ekoizpen sariaren kontzeptuen multzoan sartzea. Asmo horrekin, hain zuzen, beharrezko azterlanak eginen dira kon

VII. KAPITULUA

Produktibitatea, primak eta ekoizpen sariak

98. artikulua. Produktibitate orokorra.-Produktibitatearen faktore erabakigarriak eta horretan esku hartzen duten elementuak aztertu eta eztabaidatuz enpresaren produktibitatea hobetzen laguntzeko asmoz, produktibitate batzordea osatuko da. Bat

-Produktibitate orokorraren helburuei jarraitzea, bai ekoizpen-prozesuan, bai laguntza prozesuan.

-Teknologia berrien aplikazioak, lan antolaketak, lanaren banaketa eta abar aztertzea, kostu ekonomiko-soziala eta ekoizpen beharrizanak batzen saiatuta.

-Langileak maila guztietan aprobetxatzea.

-Lan zikloak eta kargak aztertzea, baita beren banaketa ere.

-Produktibitatea eta kalitatea uztartzea.

Ekoizpenaren laguntzen alternatibak, eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

-Geldialdi teknikoetatik zein ukoetatik datorren eraginkortasunik eza aztertzea.

-Materialak eta unean uneko obra aztertzea.

-Denborak neurtzeko sistemak eta pizgarriak aztertzea.

-Aholkularitza eta partaidetza.

Batzordeak hemen azaldutako zeregin bakoitzaren edukia garatuko du, haren nondik norakoa, burutzapen-epeak eta aplikazioaren baldintzak ezarrita.

Enpresaren eta langileen ordezkariek produktibitate batzordearen funtzionamendua bultzatuko dute; batzordearen jardunak sustatu eta lagunduko dituzte, bere gaitasunak ahalik eta hoberen aprobetxa daitezen, batez ere produktibitatean, VW ekoizpen si

99. artikulua. Enpresako zerbitzu teknikoek hitzarmen kolektiboan zehazten diren eredu-denborak zuzenduko dituzte; horrela, zuzenketa aplikatzeko unean indarrean dauden eta langilearen arabera alda daitezkeen denbora unitarioen zati bat banaka geratu da, A02 ereduko denboretan %6ko murrizketa egitearekin batera.

100. artikulua. 99. artikuluan adierazitako murrizketa orokorraren ondoren, proba pilotua eginen da: gaur egungo prozesuak eta MTM sistemak ezartzen dituenak ezberdinak direnean, MTM sistemakako denborak zehazteko arauak gaur egungo lan prozesu

101. artikulua. Emaitzako denbora berriak eragindako lanpostuetara aplikatuko dira berehala, jarraian adierazten diren mugak eta baldintzak errespetatuta:

a) Murrizketa horren ondoriozko jarduera ez da 116 MTMtik gorakoa izanen.

b) Proba pilotuaren ondoriozko jarduera hemendik aurrera eskatu ahal izanen dena da, a) atalean adierazitako muga errespetatuta.

102. artikulua. 101. artikuluaren arabera ezartzen den jarduera 116 MTMko baliotik beherakoa bada, zuzendaritzak eta langileen ordezkariek konpromisoa hartuko dute 116 jarduera-maila lortzeko baldintzak negoziatzeko.

103. artikulua. Enpresaren ordezkariek bi aldeek beren adostasunez komenigarritzat jotzen duten informazio teknikoa emanen diete 118. artikuluan aipatzen diren jarraipen batzordeei.

104. artikulua. Proba pilotua amaitu ondoren, MTM sistemak enpresaren lantoki guztietako lanpostuetan aplikatu ahal izanen dira, 101. artikuluan azaldutakoaren arabera eska daitekeen jarduera-maila errespetatuta.

105. artikulua. Enpresaren zerbitzu teknikoek erabiltzen dituzten kronometraje, taula eta balioespenen arabera denbora zehaztea bateragarria izanen da MTM sistemakako denboraren zehaztapenarekin bere aldaera ezberdinetan. Zerbitzu teknikoek kas

Eredu-denborak definitzeko eta beren indarraldiak zehazteko, hitzarmen honen 2. eranskinean ezarritakoari jarraituko zaio. Hitzarmen honen testuan erabiltzen diren "eredu-denbora" eta "denbora estandarra" adierazpenek gauza bera esan nahi dute.

101. eta 102. artikuluetan ezarritakoa egin ondoren, enpresako zerbitzu teknikoek zehazten dituzten eredu-denborek jarraian adierazten den "eska daitekeen jarduera-maila" izanen dute, kronometraje, taula eta balioespenek ala MTM sistemak eredu-denb

Kronometrajea 100. Jarduera hoberena

Taulak 96

eta balioespena 75. Gutxieneko jarduera

MTM sistema 100. Denboren jarduera 116

MTMren nazioarteko

taulak aplikatzearen

ondorioz

Jardueren bi eskalen arteko korrespondentzia 12. eranskinean zehazten da.

106. artikulua. Filmatzea.

a) Lanpostuei dagozkien zereginak egiteko tailerretan erabiltzen diren metodoak deskribatzeko, enpresako zerbitzu teknikoek sistema horren teknikaren ohiko prozedurak, Audientzia Nazionalaren 1990-10-23ko 158 Epaian (40/90 prozedura) aipatu dir

b) Gaur egungo Polo modeloan, filmatzea hurrengo fabrikazio- eta muntaketa-prozesuetara aplikatuko da bakarrik, haren fabrikazioak irauten duen bitartean:

-Prentsen gaur egungo linea berriak.

-Polo modeloaren elementu mugikorrak egitea.

-Makina edo instalazio berriak eskatzen dituzten fabrikazio- eta muntaketa-prozesu berriak.

c) Zuzendaritzak 100 lanpostu seinalatuko ditu, taldeka banatuko direnak; talde horien artean, langileen ordezkariek guztira 35 lanpostu dituztenak aukeratuko dituzte, eta lanpostu horietan proba pilotua eginen da filmazio eta guzti. Probaren e

107. artikulua. Enpresako zerbitzu teknikoek eragiketa ezberdinetarako zehazten dituzten eredu-denborak hurrengo arrazoietako batengatik berrikusi ahal izanen dira, eragiketa-zikloaren iraupenari eragiten diotenean:

a) Laneko tresnak, makinak edo erabiltzen diren ekipoak aldatu badira.

b) Materialak aldatu badira.

c) Laneko metodoak edo prozedurak aldatu badira.

d) Planoak edo eragiketaren zehazpen teknikoak aldatu badira.

e) Langile kopurua aldatu bada.

f) Eragiketei eragiten dieten lan baldintzak aldatu badira, instalazioaren banaketan edo material, makina edo ekipoen kokapenean izandako aldaketak barne.

108. artikulua. Berrikusitako denborak esperimentalak izanen dira hiru hilabetez, berehalako aplikazioaren kalterik gabe.

109. artikulua. Neke kontzeptuagatiko handitze faktorearen balioei dagokienez, hitzarmen honen 3. eranskinean zehazten den taula aplikatuko da, enpresako zerbitzu teknikoek ager daitezkeen balizko interpretazio eta interpolazio arazoak konpondu

110. artikulua. 8. artikuluan adierazitako hiru txanda berdinen lan erregimena ezarri ondoren, ekoizpen-prozesua osatzen duten eragiketa-fitxek ezarritako jarduera egiten duten txandakako langileek atseden sistema bati helduko diote, beharrizan "PVC kabinak" izeneko lanpostuetan izan ezik; izan ere, lanpostu horietan nekeagatiko metaketa zati batekoa izanen da, 113. artikuluan zehazten denaren arabera. Langile horien taldeko atsedenaldiaren iraupena berrogei minutukoa izanen da, zortzi orduk

-Nekeagatiko handitze faktoreari dagokion eredu-denbora metatzeagatiko atsedenaldia (%4,55 batez beste, ekoizpen-prozesuaren eragiketa-fitxek ezartzen duten jarduera egiten duten langile guztientzat): 20 minutuko atsedenaldia lanaldiko.

-Beharrizan pertsonalengatiko handitze faktoreari dagokion eredu-denboraren %4 metatzeagatiko atsedenaldia: 18,5 minutuko atsedenaldia lanaldiko.

-Enpresak emandako atsedenaldia: 1,5 minutuko atsedenaldia lanaldiko.

Guztira: 40 minutuko atsedenaldia lanaldiko.

Atsedenaldi hori hiru alditan banatuko da: bi aldi hamar minutukoak izanen dira; bestea, hogei minutukoa. Talde osoak ez ditu atsedenaldiak une berean hartu behar: txandaka har ditzake; atsedenaldi horiek txanda hasten denetik laurogeita hamar minu

Etengabeko txandak egiten ez dituzten tailerretako txandakako gainerako langileek taldeko atsedenaldi bakarra izanen dute, hogei minutukoa, zortzi orduko benetako lanaldian.

Zortzi orduko hiru txanda berdinak ezarrita dituzten tailerretan, ekoizpen-prozesua osatzen duten eragiketa-fitxak ezartzen duen jarduera gauzatzen duten gaueko txandako langileek hamar minutuko atsedenaldi osagarria izanen dute, jada zehaztu den b artikuluan (Txandak eta atsedenaldien ordu aldaketak) zehazten denari heldu beharko dion, konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubiderik sortu gabe.

111. artikulua. 8. artikuluaren arabera, txanda ezberdinen erregimena dagoen bitartean, linea mekanizatuetako zuzeneko langileek eta Prentsa Handietako zuzeneko langileek 20 minutuko atsedenaldia izanen dute batez beste, zortzi orduko lanaldian

112. artikulua. 111. eta 121. artikuluen ondorioetarako, "linea mekanizatutzat" hartzen da hurrengo baldintza guztiak betetzen dituen instalazioa:

a) Trakzio mekanikoko lan linea, langileak aldatu ezin duen abiadura daukana.

b) Langileak tarteko birikak sortzeko duen ezintasuna.

c) Eragiketen segidaren zurruntasuna.

d) %5etik beherako geldialdi teknikoak.

e) Hamabost minututik beherako igarotze denbora.

f) Eskuzko jarduera nagusia.

g) Errendimendu neurtua eta lan karga zehatza, etengabea eta errepikakorra; bere maiztasunak lotura nabarmena sortzen du.

113. artikulua. Emandako neke portzentajearen zati bat metatzeagatik gaur egun txandak dituzten lanpostuetan, txanda horiei eutsiko zaie, txandak ezartzea ekarri duten lan baldintzak aldatzen ez diren bitartean. Hori horrela, nekeagatiko handit ezartzen denean.

114. artikulua. Ekoizpen lan nagusia eta enpresako zerbitzu teknikoek ezarri dituzten denbora estandarrak dituzten beste batzuk banakako edo taldeko errendimendu neurtua kontrolatuz burutuko dira, enpresako zerbitzu teknikoek produktibitate eta

115. artikulua. Aurreko artikuluan adierazitakoaren kalterik gabe, errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden langileek ituntzen den ekoizpena eginen dutela erabaki da, 100eko errendimendu-balioari dagokiona, alegia.

116. artikulua. 114. artikuluan adierazten dena errazago betetzeko, enpresako zerbitzu teknikoek 100eko errendimenduko "lan kargak" kalkulatuko dituzte, eta 100eko errendimenduaren aurreikuspena izanda, lan bakoitzerako laneskuari buruzko behar

117. artikulua. Errendimendu neurtuaren kontrolpean dagoen langile batek edo langile talde batek ituntzen den errendimendua lortzen ez badu, murrizketak aplikatuko dira prima kontzeptuagatiko ordainketen gainean, 125. artikuluan zehazten den be

118. artikulua. 99. artikulutik 106. artikulura bitartean ezartzen dena aplikatzeko, jarraipen batzordeak eratuko dira, instalazioko burutzaren ordezkariek, enpresako zerbitzu teknikoek, Giza Baliabideek eta bidezko tailerraren ordezkari sindik ordezkariei.

ZUZENEKO PRIMAK ETA EKOIZPEN SARIAK

1. ATALA

Ekoizpen nagusiaren zuzeneko primak

119. artikulua. Ekoizpen primak hitzarmen kolektiboan ezarritako lanpostuen balorazio arauen arabera lanpostuari esleitu zaion kategoriari lotuta egonen dira, eta ez dute zerikusirik izanen lanpostua betetzen duen langilearen lanbide-kategoriar

Lanpostuen kategoria bakoitzari dagokion prima kalkulatzeko, oinarri hartuko dira hil bakoitzerako berdinak diren eredu-kopuruak, enpresaren taldeko zein banakako egutegiko lanegun kopuruarekin zerikusirik ez daukatenak. Kopuru horiek 4. eranskinea

120. artikulua. 115. artikuluan itundutako errendimendu finkoak lortzeak aurreko artikuluan adierazi diren eredu-kopuruak baldintzatzen ditu.

121. artikulua. Ekoizpen nagusiaren zuzeneko primarako bi talde ezarri dira bakarrik:

a) Linea mekanizatuak, 112. artikuluan horiei buruz agertu den kontzeptuaren araberakoak.

3.800 tona metrikoko GT (Grossenstufenpressen) prentsak.

b) Gainerako ekoizpen nagusia eta horrekin bat egiten dutenak.

a) ataleko ekoizpen nagusiarekin bat egiten dutenak.

a) eta b) talde horiek 4. eranskinean zuzeneko primetarako ezartzen diren A) eta B) taldeekin bat datoz.

Talde horiei dagokien primaren zenbatekoa 123., 124. eta 125. artikuluetan ezartzen diren formulak aplikatuz zehaztuko da.

122. artikulua. Aurreko artikuluaren ondorioetarako, honako hauek dira ekoizpen nagusiarekin bat egiten duten langileak:

a) Makina eta soldagailuen prestatzaileak eta instalazio mekanikoetako mekanikari muntatzaileak.

b) Prentsa eta galdaketako trokel eta moldeen muntatzaileak, hurrenez hurren.

c) Pizgarririk gabeko gainerako zuzeneko laneskua.

d) Prentsen instalazioetako lineako laguntza.

e) Makina finko eta berariazko instalazioen konpontzaileak.

f) Eskorgetako operadoreak, hornitzaileak, garabietako gidariak eta langileburuak, ekoizpen nagusiari zuzenean lotuta daudenak.

g) Fabrikazio egiaztatzaileak, arduradunen edo horiekin parekatutakoen kategoria barne.

h) Ekoizpen nagusiaren arduradunak.

123. artikulua. Primaren zehaztapena: eredu-kopuruetatik aurrera, banakako primaren balioa hilero kalkulatuko da, honela, betiere 115. artikuluan ituntzen diren errendimenduak lortu badira.

Eredu-kopurua

Parentesi barruko bigarren batugaiak banakako hurrengo kontzeptuengatiko orduak barne hartzen ditu:

a) Langileen egokitzapena eta ekoizpen programaren aldaketak.

b) Aldi baterako lanak eta ukoak, biak soldatapekoak izanda.

c) Jarduerarik ezaren %4 agerpen mailaren gainean.

d) Prentsa handien kasuan, portzentaje hori %13 izanen da.

e) Oporrak

f) Modelo berriak abiaraztea

g) Derrigorrezko osasun azterketa

h) Txanden gainjarpena

124. artikulua. Bat egiteagatiko prima. Lan-kategoria bakoitzerako bat egiteagatiko banakako sariak honela kalkulatuko dira: hileko orduko eredu-prima, hau da, "Eredu-kopurua/(egutegiko orduak + oporren orduak)", bider:

Errendimendu orduak + hobariagatiko orduak

Zatikiaren balioak bat egitearen oinarrizko taldearen balio orokorrak dira, eta parentesi biderkatzaileak bat egiten duen langilearen beraren balioak barne hartzen ditu.

125. artikulua. Ituntzen den errendimendutik beherakoa: Taldeko edo banakako errendimendua daukan unitateren batek ituntzen den errendimendua lortzen ez badu, eredu-kopurua errendimendu horretatik beherako puntu bakoitzaz biderkatuko da hurreng

1 0,93

2 0,86

3 0,79

4 0,72

5 0,65

6 0,58

7 0,51

8 0,44

9 0,37

10 0,30

11 0,24

12 0,18

13 0,12

14 0,06

15 eta hurrengoak 0,00

2. ATALA

Errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden beste langile batzuendako zuzeneko primak

126. artikulua. Errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden beste langile batzuendako ekoizpen prima 121. artikuluko b) taldeko langileentzat ezarritako moduan eta zenbatekoan kalkulatuko da.

3. ATALA

Zeharkako langileendako ekoizpen sariak

127. artikulua. Ekoizpen sariak hitzarmen kolektiboan ezarritako lanpostuen balorazio arauen arabera lanpostuari esleitu zaion kategoriari lotuta egonen dira, eta ez dute zerikusirik izanen lanpostua betetzen duen langilearen lanbide-kategoriarekin.

Lanpostuaren kategoria bakoitzari dagokion prima kalkulatzeko, oinarri hartuko dira hil bakoitzerako berdinak diren eredu-kopuruak, enpresaren taldeko zein banakako egutegiko lanegun kopuruarekin zerikusirik ez daukatenak. Kopuru horiek 4. eranskinean jasotzen dira.

Ekoizpen sariaren zenbatekoa 128. eta 129. artikuluetan ezarritakoaren arabera zehaztuko da.

128. artikulua. Eraginkortasun erlatiboa: eraginkortasun erlatiboa hurrengo formula aplikatuz kalkulatuko da:

Zuzeneko laneskuak ekoiztutako orduak

"q" balioa 0,44 izanen da.

Eraginkortasun horren balioa ez da 0,95 baino txikiagoa izanen, ezta 1,1 baino handiagoa ere.

129. artikulua. Banakako ekoizpen sariaren zehaztapena.

Banakako ekoizpen sariaren zenbatekoa hilero kalkulatuko da honela:

Eredu-kopurua X Eraginkortasun erlatiboa

"q" balioa 0,44 izanen da.

Eraginkortasun horren balioa ez da 0,95 baino txikiagoa izanen, ezta 1,1 baino handiagoa ere.

130. artikulua. Atal bateko langile gehienek 123. artikuluan zehazten diren jarduerarik ezaren portzentajeak gainditzen badituzte, produktibitate batzordeek eskumena izanen dute gaian, portzentaje horiek ekarri dituzten arrazoiak aztertu eta irtenbideak proposatzeko asmoz.

VIII. KAPITULUA

131. artikulua. Txandak eta atsedenaldien ordu aldaketak

1. Enpresako zerbitzu teknikoek atsedenaldien eta ogitartekoa jateko denboren txanda sistema bat planifika dezakete, makina, instalazio eta beste ekoizpen-baliabide zehatz batzuk ogitartekoa jateko denboraren zati batean edo denbora osoan ibil daitezen.

2. Era berean, enpresako zerbitzu teknikoek agindu ahal izanen dute araututako atsedenaldiek (ogitartekoarena barne) eragiten dieten langile batzuek edo guztiek langile guztientzat ofizialki ezarrita dagoen ordua ez den beste batean hartzeko, linean, instalazioetan eta lanpostuetan zereginak beharrezko ekoizpen baliabideen bidez burutzeko asmoz.

3. Araututako atsedenaldietan lan egin behar duten langileek beste une batean hartuko dituzte atsedenaldiak, eta ordu aldaketaren plusa jasotzeko eskubidea izanen dute, orduz aldatzen den hamar minutuko edo hogei minutuko atsedenaldi bakoitzeko. Plus horren zenbatekoa 0,81 eurokoa edo 1,61 eurokoa izanen da atsedenaldiko, hurrenez hurren (0,69 eta 1,38 eurokoak eguneko, hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat). Atsedenaldiak txanda hasten denetik laurogeita hamar minutu igaro direnean hartzen has daitezke.

4. Ogitartekoa jateko denboren ordua gehienez ordu batean aldatu ahal izanen da, langile guztientzat araututako denboraren hasiera eta amaiera kontuan hartuta.

5. Muntaketako Instalazio Teknologikoan aurreko puntuek eragiten dieten langileak gehienez hauek izan daitezela erabaki da:

a) Instalazio Teknologikoko langile guztien %4.

b) Modu osagarrian, instalazio bereko beste 84 pertsona.

6. Txanden aplikazioak lana sortzea dakar.

7. Artikulu honetan adierazten denak hitzarmen honen 8. eranskinaren itoguneei buruzko akordioetan ogitartekoa jateko denboren ordu aldaketetarako ezartzen dena ordeztuko du.

IX. KAPITULUA

Gizarte erakundeak

132. artikulua. Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak.-Gaixotasun arrunt edo "in itinere" istriputik ondorioztatutako aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa hitzarmen kolektiboaren 70. artikuluan ezartzen diren soldaten %100ekoa izanen da.

Aldi baterako ezintasuna "in itinere" ez den lan-istriputik ondorioztatzen denean, enpresak Gizarte Segurantzaren sariak osatuko ditu langilearen ordainsariaren %100eraino, ezintasuna hasten den egunetik aurrera. Zenbateko aldakorreko ordainsari kontzeptuak aldi baterako ezintasuna hasi aurreko hiru hilabete naturaletan jaso den batez besteko zenbatekoaren arabera ordainduko dira. Artikulu honetan ezartzen den osagarri horretatik kanpo geratuko dira 94. artikuluan eta 8. eta 11. eranskinetan adierazten diren ordainsariak.

"In itinere" istriputik ondorioztatutako aldi baterako ezintasunagatik, enpresak lan-istripuetarako ezarritako osagarri ekonomikoak ordainduko ditu, urte naturalean "in itinere" istripuak hogeita bost baino gehiago ez badira. Aurrekoa betetzeko, urte bakoitzeko urtarrilean aurreko urtean egondako "in itinere" istripuen kopurua egiaztatuko da, eta bidezko erregularizazio ekonomikoari ekinen zaio.

"In itinere" istripuak hogeita bost baino gehiago izan badira, ordaintzen jarraituko da, artikulu honen lehenengo paragrafoan ezartzen den bezala.

133. artikulua. Nolanahi ere, gaixotasunaren lehenengo eguna ondore guztietarako kenduko da.

134. artikulua. Gaixotasunengatiko bajak enpresaren zerbitzu medikoetan edo, hala denean, langileen ataletan aurkeztu behar dira, bajak ematen direnetik hogeita lau orduko epearen barnean. Hori egitea ezinezkoa bada, postaz bidaliko dira epe horren barruan. Hala ere, lanera ez doan lehenengo orduetan enpresari telefonoz adierazi beharko dio.

Gaixotasunagatiko erregelamenduz kanpoko prestazio ekonomikoak bakarrik jasoko dira, aurretik zehaztu diren baldintzak bete, eta medikuak eman dituen aginduak (atsedena, etxean egotea, sendaketak, tratamendua, kontrola, etab.) bete egin direla egiaztatu ondoren.

135. artikulua. Konpentsazio Kutxaren prestazioak gaixoaldiko berrogeita batgarren egunetik aurrera ordainduko dira. Ikuskapen batzordeak prestazioen zenbatekoa ezarriko du hilero, baliabide ekonomiko eta absentismo-indizeen arabera. Halaber, aldi baterako baliaezintasun egoeran dauden langileei sariak ordaintzea berrikusiko da.

136. artikulua. Istripu-asegurua.-Istripu-aseguru osagarria hitzartuko da, enpresaren ibilgailu bat herri bideetatik gidatuz ondo dabilela egiaztatzeko eginkizuna esleituta daukaten langileen alde. Aipatutako aseguruaren norainokoa eta baldintzak enpresak hitzarmen kolektibo hau sinatzen den egunean hitzartuta daukan polizan ezarritakoak izanen dira; poliza horrek bere estaldura-baldintzei eutsiko die, langileen eta enpresaren ordezkarien adostasunez aldatzen ez den bitartean.

137. artikulua. Bizi-asegurua.-Enpresaren zerbitzu aktiboan lan egiten duten guztiak aseguratuta egonen dira. Ondorio horietarako, aldi baterako baliaezintasun egoeran zerbitzu aktiboa iraungitzen da, eta aldi baterako baliaezintasun egoera hasten den egunetik hirurogeita hamabi hilabete igaro ondoren aseguratutako kapitala jasotzeko eskubidea eteten da, aitortutako baliaezintasunak ondorioak sortzen dituen eguna edozein dela ere.

Taldeko bizi-aseguruak hurrengo bermeak estaltzen ditu aseguratuentzat, enpresaren zerbitzu aktiboan lan egiten duten pertsonak diren aldetik eta poliza indarrean dagoen bitartean:

a) Langilea hiltzen bada, onuradunei hitzarmen honen 1. eranskinaren taulan agertzen den kapitala ordaintzea, langilea aldi baterako baliaezintasun egoeran sartu zen egunean edo hil den egunean aitortuta zituen kategoria eta ordainsari-mailaren araberakoa izanen dena, egun horiei buruzko taulan indarrean dagoen zenbatekoan.

b) Istripuz hiltzen bada, a) atalean ezartzen den kapitala ordaintzea, betiere aseguratuak izan duen istripu baten ondorioz hil bada.

c) Lanerako erabateko baliaezintasun iraunkorra badago, a) atalean ezartzen den kapitala aurretik ordaintzea, honakoaren ondoreen egunean indarrean dagoen zenbatekoan: baliaezintasun iraunkorra, betiere ondorioak lanerako aldi baterako ezintasun aldian gertatzen badira; edo aldi baterako baliaezintasuna hasten den egunean indarrean dagoen zenbatekoan, ondorioak aldi baterako baliaezintasuna hasi ondoren gertatzen badira. Mota guztietako lan ordainduetarako erabateko ezintasun iraunkorra daukaten aseguratuek baino ez dute jasoko kapital hori.

Aseguru honen kontratazioa eta primaren ordainketa enpresaren konturakoak izanen dira.

138. artikulua. 2007an bizi-aseguruaren kapital aseguratuak 1. eranskinaren taulan agertzen direnak izanen dira. Hitzarmen kolektiboaren indarraldiko hurrengo urteetan taula horiek 96. artikuluan ezarritakoaren arabera gehituko dira.

139. artikulua. Hirurogeita bost urte betetzean, langile guztiek nahitaezko eta behin betiko baja hartuko dute taldeko bizi-aseguruan, inolako kapitalik jasotzeko eskubiderik izan gabe.

140. artikulua. Bizi-aseguruari buruzko batzorde mistoa eratuko da, eta horren bidez langileen ordezkariek aseguruaren kudeaketan parte hartuko dute.

141. artikulua. Etxebizitzak.-Langileek kredituak eskuratu ahal izanen dituzte, eskatzailearen familiaren ohiko etxea izanen den etxebizitza eskuratu eta eraikitzeko, betiere bere jabetzako beste etxebizitza bat ez badauka. Aldeak ordezkatzen dituen batzorde misto paritarioak kredituen baldintzak eta kopuruak arautuko ditu akordioaren bidez.

Kreditu horietako bakoitza 6.010 eurokoa izanen da. Hitzarmen kolektibo hau indarrean dagoen bitartean ematen diren kreditu guztien batura ezin izanen da 961.620 eurotik gorakoa izan hitzarmenaren indarraldiaren urte bakoitzean. Interes-tasa aplikagarria %4koa izanen da urtean. Enpresak ez dio langileari atxikiko eragiketa horren aseguramenduaren zenbatekoa.

Aurreko paragrafoan ezarrita ez dagoenerako, kreditu horiek 1987-7-3ko bi akordioetan, 1987-9-2ko akordioan eta beren eranskinetan ezarritako baldintza eta betebeharrei jarraikiz emanen dira.

142. artikulua. Minusbaliatu fisikoak.-Enpresak bidezko organo teknikoek beren ohiko lanbiderako baliaezin partzialtzat edo erabateko baliaezintzat jotzen dituzten langileei lanpostu egokia emateko konpromisoa hartu du, betiere langileak beharrezkotzat jotzen diren lanbide-birmoldaketako jarduerak burutzeko prest badaude.

Batzorde mistoa osatuko da, langile minusbaliatuek gauza dezaketen lanpostuen katalogoa egiteko asmoz. Katalogo horretan adierazten diren lanpostuak mota horretako langileentzat gordeko dira, eta balizko txandaketa edo lekualdaketatik kanpo egonen dira.

Ez dira minusbaliatutzat joko bidezko Organo Tekniko Ofizialek horrelakotzat jo dituzten langileak baino gehiago. Hala eta guztiz ere, batzordeak aho batez erabakiz gero, egoera hori esleitu ahal izanen zaie batzorde teknikoek baztertu arren lanpostu arrunta gauzatu ezin omen duten langileei (adibidez: buru-gaixoak eta nerbio-gaixoak).

Langile horien jarraipen eta kontrolerako etengabeko sistemari eutsiko zaio.

Hala ere, lan babestuetarako batzordearen iritziz lanpostua langilearen profilaren arabera esleitzeko ageriko zailtasunak daudenean, langileak hurrengo taularen arabera dagokion kalte-ordaina hartu ahal izanen du, batzordeak orientabidea eman ondoren:

HILEKO PENTSIOA EUROTAN KALTE-ORDAINA EUROTAN

144,24ra arte 28.725,36

144,25etik 204,34ra arte 25.648,19

204,35etik 222,37ra arte 23.596,45

222,38tik 228,38ra arte 21.539,30

228,39tik 234,39ra arte 20.604,94

234,40tik 240,40ra arte 19.492,05

240,41etik gora 18.466,62

143. artikulua. Gizarte funtsa.-Enpresak 13,58 euroko zenbateko gordina emanen du hiru hilez behin, plantillan alta emanda dagoen langile bakoitzeko. Ordainketa otsail, maiatz, abuztu eta azaroaren 15ean eginen da, eta kalkulua ordainketa egin aurreko hilaren amaierako plantillaren arabera eginen da.

Aipatu zenbatekoa urtero gehituko da, hitzarmen kolektiboko soldatek urtean duten gehikuntzaren modu eta ehuneko berean.

Enpresa batzordeak gizarte funtsa kudeatuko du, indarrean dagoen araudiaren arabera. Funtsak luzaroko gaixotasun, minusbaliotasun funtzional fisiko eta psikiko eta abarrengatik ohiz kanpoko prestazio ekonomikoak emanen ditu.

144. artikulua. Eskolarako laguntza.-Irailetik ekainera bitartean (biak barne) jaso beharreko eskolarako laguntza hurrengoa izanen da:

-4 eta 5 urteko seme-alabak: 6,55 euro hilabete bakoitzeko. Hirugarren kat. - Langile berriak: 5,57 euro hilean.

-6 eta 9 urte arteko seme-alabak: 9,59 euro hilabete bakoitzeko. Hirugarren kat. - Langile berriak: 8,15 euro hilean.

-10 eta 16 urte arteko seme-alabak: 10,91 euro hilabete bakoitzeko. Hirugarren kat. - Langile berriak: 9,27 euro hilean.

Eskolarako laguntza:

a) ikasturte oso bakoitzean ordainduko da, hamar hilabetean; nahiz eta urriaren 1ean ordaintzen hastea ezarrita dagoen, irailean ere ordainduko da.

b) jasotzeko eskubidea urriaren 1a baino lehen lau urteak betetzen dituzten umeekin hasiko da.

c) kobratuko dute ume guztiek, hamasei urte bete arte (derrigorrezko eskolatze-aldia), eta 17 urtekoek ere bai, hamasei urteak ikasturtea hasi ondoren betetzen badituzte.

145. artikulua. Langileei autoak saltzea.-Enpresak langileei autoak saltzeko une bakoitzean indarrean dauden baldintzak jakinaraziko dizkio batzordeari, bereziki sustapen kanpaina bereziei, salmenta bereziei eta istripua izan duten autoen esleipenari dagokienean.

X. KAPITULUA

Atal sindikalak.

146. artikulua. Enpresak legez eratuta dauden eta lantegian behar bezalako ezarpena daukaten atal sindikalak onartzen ditu.

Horretarako, enpresan plantillaren %10 edo hortik gorakoa osatzen duten langile afiliatu eta kotizatzaileak dituzten sindikatuak behar bezala ezarrita daudela ulertuko da, eta sindikatu horiek kapitulu honetan aurreikusten diren bermeak izanen dituzte. Sindikatu bakoitzak bere afiliatuen kopurua ziurtatuko du modu fede-emailean enpresaren aurrean, eta hark afiliazioaren eta kotizazioaren zehaztasuna egiaztatu ahal izanen du.

147. artikulua. %10etik gorako afiliazioa daukaten atal sindikalei zeregin sindikalak egiteko beharrezko baliabide teknikoak dituen lokala emanen zaie.

148. artikulua. Abuztuaren 2ko 10/1985 Lege Organikoan ordezkarien kopuruari eta ordezkari horiek zeregin sindikaletarako erabil ditzaketen orduei buruz ezarritakoaz gain, hurrengo berme osagarriak itundu dira:

Atal sindikalek plantillaren %10 edo hortik gorako afiliazioa daukaten guztietan, bi ordezkari sindikal egonen dira, beren eginkizun sindikaletarako lanaldi osoko dedikazioa izanen dutenak. Bi ordezkari horiei lanaldi osoko dedikazioa duen beste bat gehituko zaie, portzentaje hori gainditzen duen 400 afiliatuko talde bakoitzeko; azken kontzeptu hori gorabehera gehieneko kopurua sei ordezkarirena da.

149. artikulua. Nolanahi ere, ordezkari sindikalak enpresako langile aktiboak izan beharko dira.

150. artikulua. Enpresako zuzendaritzak beharrezko baimena emanen die ordezkari sindikalei, lantokira sartu eta irten ahal izateko (ohiko lanalditik kanpo ere bai).

Era berean, baimen hori baliozkoa izanen da enpresako sailetatik ibili ahal izateko, baina ez du ekarriko arduraldi sindikaleko ordu kopuruari buruz erabakitakoaren gehikuntzarik; dena den, enpresak sail jakin batzuetatik ibiltzea debekatzeko eskubidea izanen du.

151. artikulua. Atal sindikalei 8/1980 Legearen 64. artikuluan ezarritako informazioa emanen zaie, eta kideek Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren berme guztiak izanen dituzte, gutxienez.

152. artikulua. Eginkizun sindikala uzten dutenean, ordezkariek prestakuntza eta egokitzapen aldia izateko eskubidea izanen dute, betiere eginkizun horietan bi urte, gutxienez, eman badute.

153. artikulua. Ordezkari sindikalei ordezkatzen duten sindikatuko afiliatuei arau-hauste larriak edo oso larriak direla-eta ezartzen zaizkien kaleratze eta zehapenen berri emanen zaie aurretiaz.

154. artikulua. Enpresak onartzen dituen atalen kuota sindikalaren ordainketa nominaren bidez eginen da, atalek hori eskatzen badute.

155. artikulua. Legez eratuta egon arren, kapitulu honetan ezartzen den behar bezalako ezarpena ez daukaten atal sindikalei Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoak ondorio horietarako zehazten dituen bermeak aitortuko zaizkie.

XI. KAPITULUA

Lan osasuna, mutualitateak eta ingurumena

156. artikulua. a) Lan osasuna.

1. Hitzarmen kolektiboa negoziatu duten ordezkariek hauxe aitortzen dute:

a) Beharrezkoa da arriskuen prebentzioaren arloko neurriak hartzen eta lan baldintzak hobetzen aurrera egitea.

b) Teknologia eta industria modernoek sortutako lanbide arrisku batzuk daude, aurreikusi ez direnak edo Laneko Arriskuen Prebentziorako gure legediak behar bezala arautu arren etengabeko azterketa eguneratua behar dutenak.

c) Gaur egun segurtasun eta higiene soilen mugak zabaldu egin dira, lan osasunaren kontzeptu handiagoa garatzeko. Gauzak horrela, arriskuak saihesten, osasunari eusten eta deserosotasuna arintzen laguntzen duten laneko baldintza eta zirkunstantzia guztiak aztertzen dira.

d) Nazioarteko ospea daukaten erakundeek teknika zientifiko eraginkorrak aplikatzen dituzte, eta horiek gure jarduerari gehitu behar zaizkio.

e) Nazioarteko araudiak orientabidea eman dezake neurri egokiak hartzeko orduan, bai gure industriaren berezko arriskuak saihesteari dagokionez, bai lan osasuna garatzeari dagokionez.

2. Horregatik guztiagatik, aldeek adierazi dute automobilgintzako langileei -eta bereziki enpresako instalazio teknologiko bakoitzeko langile espezifikoei- eragiten dieten arrisku guztien neurri zuzentzaileak aztertu eta aplikatzen laguntzeko asmoa daukatela, baita prebentziorako teknika aplikagarri egokienak zehazten laguntzekoa ere, segurtasun eta osasun batzordeen eta ordezkari sindikalen ahalik eta partaidetza handiena bultzatuta. Segurtasun eta osasun batzordeak lanbide-arriskuen prebentziorako arau teknikoak idatzi eta onesteko prozesuan parte hartuko du.

3. Laneko segurtasun eta osasun batzordea enpresa eta langileak ordezkatzeko eta parte hartzeko organoa da, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen ondorioz legean bertan ezarritako eskumenak bere gain hartzen dituena eta legean esleitzen zaizkion ahalmenak erabiliz jarduten duena.

4. Enpresak arriskuari buruz egiten dituen ebaluazioak langileei inkesta eginez eguneratuko dira, segurtasun eta osasun batzordearen bidez langileen ordezkariei aurretik galdetuta eta inkesta egiten parte hartuta. Inkesta horrek honako hauek barne hartuko ditu:

-Arrisku psikosozialak.

-Lanaren antolaketatik ondorioztatutakoak.

-Arriskuen zehaztapena.

-Langileak arriskuen gainean daukan pertzepzioa.

-Langileak neurri zuzentzaileak proposatzea.

Volkswagen Navarra, S.A. enpresan egun dauden arriskuak antzeman eta desagerrarazteko helburuan aurrera egin nahi da eta, horretarako, langileek eta Segurtasun eta Osasun Batzordeak prebentzio-neurriak aztertu eta aplikatzen parte har dezaten bultzatuko da. Hain zuzen, neurri horien bidez lanpostuetako baldintza ergonomikoak hobetu nahi dira eta laneko medikuntza sustatu nahi da, langileek izaten dituzten osasun arazoak konpontzeko eta absentismoaren arrazoi nagusienetan sakontzeko; horrela, langileek prebentzioaren arloan parte hartze handiagoa izanen dute eta, ondorioz, beharrezkoak diren jardun-protokoloak idatziko dira.

5. Langileen ordezkariei galdetu eta inkesta egiten parte hartu ondoren, enpresak tresna informatikoak garatuko ditu, lan kargari dagokionez langileei laneko arriskuen berri emanen dietenak; horrela, berariazko lan kargaren aurretik, bidezko segurtasun-fitxa eguneratuta erantsi ahal izanen da.

Segurtasun-fitxak honakoak bilduko ditu:

1.-Segurtasun, higiene eta ergonomiako arriskuei buruzko ebaluazioa.

2.-Lanpostu horren prebentzio aginduak.

b) Mutualitateak

Hitzarmen honetan (156. art.) ezarritako Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak bere funtzionamendu araudiari jarraikiz jardungo du. Prebentzioari eta lan osasunari buruzko informazioari dagokionez, lau hilez behin bilera deituko da, eta enpresarekin istripu eta gaixotasun arrunten kontingentziak itunduta dituen lan-istripu eta lanbide-gaixotasunen mutualitateko (MATEPSS) ordezkariei bileran parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie. Bileretan prebentzio ekintza hobeto planifikatzeko ondoreetarako, garrantzitsuak diren datu estatistikoen berri emanen da. Izan ere, bilera bakoitzean lanbide-kontingentziengatik sortutako bajen eta osasun sistema publikora bidalitako bajen kopuru, arrazoi eta iraupenari buruzko datuak, patologia, ezbehar kopuruen estatistikak eta lanbide-gaixotasunak jakinaraziko dira, besteak beste.

c) Ingurumena.

Enpresako ingurumen arloak aldez aurretik jakinaraziko dizkio Prebentzio Ordezkarien Batzordeari kudeaketa arloko alde garrantzitsuak eta ingurumenaren arloan burutzen diren kanpainak. Halaber, enpresan ezarri den Ingurumen Kudeaketako Sistema eta sortzen doazen aldaketa garrantzitsuen berri emanen zaio aipatutako batzordeari.

Ingurumen helburuen plangintza eta kudeaketa egokiak egiteko asmoz, ingurumen arloak ordezkarien organo espezializatuetatik, eta bereziki prebentzio ordezkarien batzordetik, egiten zaizkion ekarpenak aztertuko ditu.

Enpresak ingurumen arloaren bidez burutu nahi dituen etengabeko helburuetako bat langileak ingurumenaren gainean etengabe prestatzea da. Prebentzio ordezkarien batzordeari langile orokorrentzako edo ingurumeneko adituen nahiz zuzendarientzako ematen diren ikastaro guztien berri emanen zaio, horietan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Horrez gain, langileen talde batzuk prestatu eta horiei informazioa emanen zaie, beren jardueraren eta erabiltzen dituzten produktuen ezaugarriak direla-eta ingurumenari kalte egin diezaioketelako.

XII. KAPITULUA

Diziplina araubidea

157. artikulua. Enpresako zuzendaritzak zehapenak jartzen ahal dizkie langileei, ondoko artikuluetan ezarritako hutsegiteen eta zehapenen mailaketari jarraikiz.

158. artikulua. Hutsegiteen mailaketa.

Langileak eginiko hutsegiteak arinak, larriak edo oso larriak izanen dira, haien garrantzia, ondorioa eta asmoa ikusita.

159. artikulua. Hutsegite arinak.

Honako hauek hutsegite arinak dira:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz gehienez hilabete batean, bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea, hilabetean egun batez.

c) Lanera joanen ez dela ez jakinaraztea, aurretiaz edo, bidezkoa denean, hurrengo hogeita lau orduen barrenean, hori egiteko ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik.

d) Zerbitzutik edo lanpostutik denbora laburrerako alde egitea funtsezko arrazoirik gabe, baldin eta horren ondorioz pertsonei edo gauzei kalte handi samarra egiten bazaie.

e) Norberaren ardurapean dauden ekipoak eta lan materiala zaindu edo mantentzeko akats arinak.

f) Enpresaren bezeroak edo hornitzaileak adeitasunez eta arretaz ez hartzea.

g) Bizilekuz edo helbidez aldatu izanaren berri ez ematea enpresari, horrek lankideei edo enpresari kalterik edo arazorik ekartzen badie.

h) Langilearen familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzan edo Zerga Administrazioan ondorioak izan ditzaketenak, ez jakinaraztea behar den garaian.

i) Beren eginkizunetan arauz ari diren nagusiek emandako aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonei edo gauzei kalte edo arriskurik ekartzen ez badie.

j) Ohiko lanaldiaren barnean egiten diren prestakuntza ikastaro teoriko edo praktikoetara ez joatea, bidezko arrazoirik izan gabe.

k) Lankide, bezero edo hornitzaileekin eztabaida izatea lanaldi barrenean.

l) Noizean behin mozkortuta edo drogak hartuta egotea lanean.

160. artikulua. Hutsegite larriak.

Honako hauek hutsegite larriak dira:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz baino gehiagotan hilabete batean, bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea bi egunetik lau egunera, hilabete baten barnean. Aski izanen da lana behin bakarrik huts egitea, horren ondorioz lankide baten txanda nahaspilatzen bada edo enpresari kalte handi samarra sortzen bazaio.

c) Zerga kontuan edo Gizarte Segurantzan eragina izan dezaketen datuak maltzurkeriaz faltsutzea edo ez aipatzea.

d) Lanorduetan jolasean edo denbora pasa ibiltzea, behin eta berriz eta laneko martxa kaltetuz.

e) Langilearen ardura dutenen aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonengan edo gauzetan ondorio larria baldin badakar.

f) Norberaren garbitasun eta txukuntasun eza, lankideengan arrazoizko arrenkura sorrarazten duenean eta enpresak aurrez ohartarazi badio, betiere.

g) Beste langile baten lekua hartu eta laneko sarrerako edota irteerako erregistroak eta kontrolak aldatzea.

h) Zabarkeriaz edo utzikeriaz aritzea lanean, zerbitzuaren kaltetan, baina, horren ondorioz, pertsonengan edo gauzetan kalte larririk sortu gabe.

i) Enpresaren baimenik gabe, lan partikularrak egitea lanorduetan, bai eta enpresako tresnak, erremintak, makinak edo ibilgailuak norberarentzako edo beste batentzako erabiltzea, lanorduetatik kanpo bada ere.

j) Hiruhileko berean beste hutsegite arin bat egitea (puntualtasuna salbu), nahiz desberdina izan, eta langileari hitzezko kargu hartzea ez den zigorra jarri izan bazaio.

k) Langileen sexu askatasunaren kontrako edozein eraso, hala nola ahoz zein egitez iraintzea eta pertsonen intimitatea edo duintasuna ez errespetatzea.

l) Noizean behin mozkortzea edo drogak hartzea, lanerako ondorio makurrak badakartza edo langileen segurtasuna eta osasuna arriskutan jartzen bada.

161. artikulua. Hutsegite oso larriak.

Honako hauek hutsegite oso larriak dira:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hamar aldiz baino gehiagotan hilabete batean, edo hogei aldiz baino gehiagotan urtebetean.

b) Lanera hiru egun jarraian huts egitea, edo bost egun tartekatutan hilabetean.

c) Agindutako kudeaketan iruzur, leialtasun eza edo konfiantza-abusu egitea eta beste lankideei, enpresari edo edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea enpresaren lantokietan edo, lanean ari dela, beste edozein lekutan.

d) Eritasunaren edo istripuaren itxura egitea. Langilea bajan egonik bere zein besteren kontura edozein lanetan aritzea ere hutsegitetzat joko da. Halaber hutsegite oso larritzat joko da istripuaren edo eritasunaren ondoriozko baja luzatzeko egiten den trikimailu oro.

e) Zerbitzutik edo lanpostutik denbora gutxirako alde egitea bidezko arrazoirik gabe, baldin eta horrela enpresari edo lankideei kalte handi samarra ekartzen bazaie, segurtasuna arriskuan jartzen bada edo istripuren bat eragiten bada.

f) Enpresako sekretuak, nahitaez isilpean gorde beharrekoak, haustea edo bortxatzea.

g) Enpresari bidegabeko lehia egitea zenbait ekintzaren bidez.

h) Lan errendimendu normala edo itundutako errendimendu handiagoa luzaroan eta nahita gutxitzea.

i) Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea edo errespetu falta agertzea goragokoei edota haien senideei, baita lankideei eta enpresaren hornitzaile eta bezeroei ere.

j) Hiruhileko berean hutsegite larri gehiago egitea, nahiz desberdinak izan, zehapena jaso badute.

k) Laneko edozein gaitan goragokoen esanak edo aginduak ez betetzea, horrek enpresari edo lankideei kalte nabarmena eragiten badie, salbu eta zuzendari, nagusi edo erdi mailako kargudunek agintekeriaz jarduten dutenean, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta langilearen kaltetan.

l) Sexu askatasunaren kontrako erasoak, langilea menpekoa dela aprobetxatuz egiten direnak, edo egoera pertsonala nahiz lanekoa dela-eta bereziki ahulak diren pertsonei egiten zaizkienak.

162. artikulua. Zehapenen araubidea.

Enpresak du zehapenak jartzeko ahalmena, hitzarmen honetan ezarritakoari jarraikiz.

Hutsegite larri eta oso larriengatik zehapena jartzeko, idatziz jakinaraziko zaio langileari, data eta zehapena jartzeko arrazoiak adierazita.

Enpresak hutsegite larri edo oso larriengatik ezartzen dituen zehapen guztien berri emanen die langileen legezko ordezkariei. Zehapena ezarririk, haren datatik hirurogei egun iragan arte luzatzen ahal da bete gabe.

163. artikulua. Zehapenak.

Hauek dira hutsegiteengatik jartzen ahal diren gehieneko zehapenak:

a) Hutsegite arinengatik:

-Kargu-hartze idatzia.

b) Hutsegite larriengatik:

-Kargu-hartze idatzia.

-Bi egunetik hogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.

-Lantoki bereko beste lanpostu batera aldatzea.

c) Hutsegite oso larriengatik:

-Kargu-hartze idatzia.

-Hogeita bat egunetik hirurogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.

-Kaleratzea.

164. artikulua. Preskripzioa.

-Hutsegite arinak: hamar egun.

-Hutsegite larriak: hogei egun.

-Hutsegite oso larriak: hirurogei egun.

Horiek guztiak enpresak gertaeren berri izaten duenetik eta, betiere, gertatu eta handik sei hilabetera.

165. artikulua. Indarreko zehapenik ez daukaten langileei ezartzen zaizkien egun batetik hamarrera bitarteko enplegu-soldaten etenaldiari buruzko zehapenak betetzea sei hilabeteko epean beste hutsegite larri edo oso larri bat edo bi hutsegite arin egiteak baldintzatuko du.

Dauden inguruabarrak ikusita, enpresak eskumen hori ere erabili ahal izanen du, hutsegite larri edo oso larriengatiko beste zehapen batzuk daudenean edo langileak deuseztatu gabeko zehapenen bat daukanean. Kasu horietan urtebetera arteko epea ezarri ahal izanen da, zehapenaren betearazpena eteteko.

Hutsegiteen kalifikazio egokiaren kalterik gabe, enpresako zuzendaritzak zehapen arinagoa aplikatzea erabaki ahal izanen du, dauden inguruabarrak ikusita.

166. artikulua. Agintekeria.

Zuzendari, buru edo erdi mailako kargudunek agintekeriaz jokatzen badute, enpresek hutsegite oso larritzat joko dituzte gertaera horiek eta dagokien zehapena ezarriko diete.

Zuzendari, nagusi edo erdi mailako kargudun batek agintekeriaz jokatzen duela ulertuko da bidegabekeriaren bat egiten badu, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta menpekoari kalte nabarmena eginez. Behin arau-haustea egiaztaturik, enpresako zuzendaritzak zehapena ezartzeko neurririk hartzen ez badu, langile kaltetuak jakitun jarriko ditu langileen ordezkariak, eta hauek egokitzat jotzen dituzten ekintzak gauzatu ahal izanen dituzte.

167. artikulua. Hitzarmena interpretatzeko batzorde mistoa-egonkortasun soziala- Alde bakoitzeko sei ordezkarik osatutako batzorde mistoak hitzarmen kolektiboaren interpretazio eta aplikazio orokorren gatazketan esku hartuko du. Hitzarmena sinatu eta hurrengo hogeita hamar eguneko epearen barruan osatuko da batzordea.

Hitzarmen honetan itundutakoari buruz desadostasunak badaude, bi aldeek erabaki dute lan arloko gorabeheraren bat gertatu aurretik, batzorde horri interpretatzeko eskatuko zaiola, gaiari buruzko iritzia eman dezan.

Aldeen artean harreman onak sustatu eta mantentzeko asmoz, hitzarmen kolektiboaren negoziatzaileek adierazi dute edozein desadostasun konpontzeko beti negoziazioaren bidea agortzeko asmoa eta konpromisoa daukatela.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.-Libre hartu diren derrigorrezko larunbaten eta benetako lanegunak izan diren larunbaten arteko balizko desadostasunari (11. eranskinaren 1. artikuluaren 1. puntuaren c) atala) eman beharreko tratamendua eta hala nahi duten langileei denbora horren truke jaiegunak emateko aukera negoziatuko dira.

Inkesta bat eginen da, jaiegunetako ekoizpen osagarritik ondorioztatzen diren eskaerei erantzuteko eta atsedenaldiaren formularen bidez ordaintzeko aukeren bideragarritasun teknikoa eta antolaketaren arlokoa aztertzeko asmoz. Emaitzak aztertu ondoren, aukera horiek bideragarriak diren ala ez erabakiko da.

Bigarrena.-Hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera, plan bat abiaraziko da, oporren tarterako eta lanaldi industrialerako ofiziozko behar beste profesional (MODeko 1. eta 2. mailetako ofizialak) egoteko aukera emanen duena.

Hirugarrena.-Lana.

a) Lan mugagabea: ekoizpen programaren eta dagoen behin betiko plantillaren arabera, hitzarmena sinatzen duten aldeek hitzarmenean hausnartutako aldeak aplikatzeko behar diren kontratazio mugagabeak hitzartuko dituzte.

b) Ordezpen kontratuak: lanaldi murrizketagatik eta amatasunagatik ordezpen kontratuak eginen dira. Kontratu horiek ondoz ondoko ordutegietan eginen dira.

Laugarrena.-Informatika eta medikuntza zerbitzuetan 18 lan txanda ezarri dira. Besterik erabaki arte, Mantentze Lanei buruzko 2000-6-28ko akordioa eta Prentsei buruzko 2000-2-8ko Akordioa indarrean daudela ulertuko da.

Bosgarrena.-Enpresaren hitzarmena indarrean dagoen bitartean 60 urteko aurre-erretiroak aplikatzen jarraituko dira egun ezarritako sistema eta baldintza berberarekin. Horretarako, hitzarmen kolektibotik kanpo itun bat sinatuko da. Laneko antolakuntza beharrek hala eskatzen dutenean, hirurogei urte baino gutxiagoko langileen aurre-erretiroak hitzartu ahal izanen dira. Halaber, plantilla gaztetzeko beste neurri batzuk aztertu eta hitzartu ahal izanen dira.

Enpresako minusbaliatu fisikoen aurre-erretiroen planaren berdinketa ekonomikoa hitzarmenean dauden batzordeetako batean (laneko osasun batzordea edota jarraipen batzordea) aztertu eta landuko da.

Seigarrena.-70., 92. eta 94. artikuluetan eta 1., 4., 8. eta 11. eranskinetan espresuki adierazi gabeko ordainsariak eta ordainketak "Espezialista berrien" kategoriari ordainduko zaizkio, artikulu egokian edo eranskinean agertzen den zenbatekoaren %85eko proportzioan.

Zazpigarrena.-Sozietatearen Administrazio Kontseilua hitzarmena sinatzen duten ordezkariekin bilduko da urtean behin. Bileran hainbat gai landuko dira: enpresaren bilakaera ekonomikoa, ekoizpen eta salmentaren egoera, ekoizpen programak, eta plantillaren interesari eta lanari eragiten dieten kontuak. Bi hilabete lehenago erabakiko da bilera egitea. Ahal izanez gero, bilera Iruñean eginen da.

Zortzigarrena.-Hitzarmena suntsiarazteko baldintza. 68. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan, 69. eta 70. artikuluetan eta 1., 4., 8. eta 11. eranskinetan espezialista berrientzat ezartzen diren baldintzek, 96. eta 138. artikuluetan ezartzen den soldaten berrikuspenak, 68. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetan ezartzen den d) letraren onarpenak, 6. eta 12. xedapen gehigarrietan ezarritakoak eta 31. artikuluan ezartzen diren bi hilabeteko probaldiei eusteak multzo zatiezina osatzen dute. Bere edozein baldintzak, erabat nahiz partzialki, balio izateko edo aplikatzeko, guztiek izan beharko dute erabateko balioa eta aplikazioa. Beraz, deuseztasuna, deuseztapena, errebokazioa edo beste edozein arrazoi dela-eta, edozein baldintzak erabat edo partzialki eraginkortasunik ez badu, haiek guztiak izanen dira eraginkortasunik gabeak, 2007-04-01etik aurrera.

Bederatzigarrena.-Enpresak finantza-erakunde ospetsu bati Volkswagen Navarrako plantillarako pentsio-plan bati buruzko azterlana egiteko eskatuko dio. Azterlan hori oinarri hartuko da, gure enpresan bideragarria den ala ez aztertzeko. Azterlana urtebeteko epean aurkeztu beharko da, IV. Hitzarmen Kolektiboa sinatzen denetik.

Hamargarrena.-Volkswagen Navarra, S.A.k gaur egun langileen aurre-erretiroen planak berarekin hitzartu dituen finantza-erakundearekin koordinatzeko konpromisoa hartu du, biziarteko errentaren gainean konpromisoren bat harpidetu nahi duten langileentzat baldintza hobeak lortzeko.

Hamaikagarrena.-Plan industriala.

Hitzarmen kolektibo hau sinatzean bermatuko da etorkizunean langileek lan egonkorra edukitzeko plan industriala egonen dela.

80 milioi euro inguruko inbertsioak programatu dira. Horiei esker, egunean 1.400 auto egin ahal izanen dira, fabrikazio prozesuak hobetuko dira, produktuan hobekuntza teknikoak eginen dira bezeroak pozago uzteko eta instalazioak egokituko dira Polo A05 berria eta eratorriak egin ahal izateko.

Horiek guztiak aintzat hartuta, Volkswagen Navarra, S.A. enpresa Polo markaren ekoizpenean aitzindaria izanen da eta, gainera, A05 modeloa ateratzen duen lehen lantegia izanen da.

Hamabigarrena.-Sartu beharreko 2007-4-1 baino lehenagoko egunen poltsa.

Sartu beharreko egunak metatu dituzten langile guztiei banakako poltsaren sei egun barkatu eta murriztuko zaizkie, baldin eta egun horiek dagoeneko indargabetuta dauden 2002-12-19eko akordioen ondorioz sortu badira; enpresari ez zaizkio itzuli behar aspaldian sei egun horiei zegozkien eta jada kobratu ziren ordainsariak, eta enpresak ez du inolako ordain ekonomiko osagarririk gehitu beharko.

Banaka zor diren egunen murrizketa beren benetako kopurura mugatuko da, zor diren egunak aurreko paragrafoan adierazten direnak baino gutxiago direnean.

Xedapen gehigarri honen ondorioetarako, soilik joko dira sartu beharreko egunen poltsako egun metatutzat, lan egin behar bazen ere, 2002-12-19ko akordioak eta 2004-10-06ko araudia aplikatuz lan egin gabeko egunak.

Barkatzen ez diren gainerako egunak, gaur egun poltsan metatuta daudenak, sartu beharko dira.

Arestian aipatutako baldintzek hitzarmen kolektibo hau sinatzen den egunaz gero izanen dituzte ondorioak, eta ez da atzeraeraginik izanen; horrela, aipatutako data horretan enpresan alta emanda duten langileek bakarrik bete beharko dituzte.

Hamahirugarrena.-Langileei autoak saltzeko gaur egungo sistemari eutsiko zaio. Enpresak konpromisoa hartu du, VAESAri bere titulartasun juridikoa aldatu ondoren langileen ordezkariekin biltzeko eskatzeko; bilera horretan hitzarmenaren negoziazioan eman diren azalpenak aztertuko dira.

Hamalaugarrena.-95. artikuluko 4. atalean ezarritakoaren salbuespen gisa, 2006ko ekitaldian helburuak betetzeagatik ordaintzen den urteko diru-kopurua urte honetan ordainduko da; alabaina, soilik eginen zaie ordainketa hori ordaindu behar den egunean enpresako plantilla aktiboa osatzen duten langileei.

Hamabosgarrena.-Hitzarmen kolektiboa aplikatzeko lehentasuna

Alderdiek berariaz adierazi dute hitzarmen hau beteko dutela eta, horrenbestez, berau indarrean dagoen bitartean, 2009ko abenduaren 31ra arte, estatuan edo sektorean indarrean dagoen edo etorkizunean sina daitekeen beste akordio nahiz hitzarmenik ez dutela honetan eraginik izanen.

Hamaseigarrena.-Alderdi bien ordezkariek jarraian zehazten diren eta dagoeneko hizpatu diren puntuak garatuko dituzte, horiek betetzeko baldintzak ere ezarriz.

a) Lanaldiaren laburtzea, soldata gabeko baimenak eta adostutako eszedentziak, urteko konputuan (urte sabatikoak).

b) Lanerako ezintasuna duten langileentzako lanaldi murriztuak.

c) Txanden eta lan jarduera egokitzeko azterlanen analisia.

d) Nomina sinplifikatzea.

e) Banan-banan hartzeko egunen eta horiek gehitzearen gaineko arautzea.

Era berean, enpresako zuzendaritzak honako gizarte hobekuntza hauek garatu eta areagotuko ditu:

a) Industria-Prestakuntzarako Fundazioaren eraketa.

b) Gune komunen eta lanerako ingurunearen eguneratzea.

c) Kantina baten ezarpena.

d) Laneko arroparen garbiketaren orokortzea.

e) Haurtzaindegia.

Bestalde, ondoren zehazten diren gaiak dagoeneko ezarrita dauden edo berariaz ezarriko diren batzordeetan jorratuko dira.

a) Alderdi tekniko eta antolamenduzkoari begira egindako mugikortasuna.

b) Abiarazteari buruzko moduluak.

c) Kreditu pertsonalak, hipotekazkoak eta ibilgailuak erostekoak interes onuragarridunak izatea langileentzat (VW Bank-en kreditu malgua, etab.).

d) Ibilgailuen renting-a langileentzat.

e) Enpresaren pentsio-plana.

f) Garraio kolektiboa.

Sinatzen diren akordioen irismena eta eraginkortasuna negoziatzaileek itundutakoak izanen dira.

Halaber, hitzarmena indarrean dagoen bitartean, alderdi biez osatutako batzorde batek hitzarmen kolektiboaren testu berria idatziko du, bateraezintzat edo kontrajarritzat jotzen diren artikuluak bat etorriz, idazketan izan diren okerrak zuzenduz eta indarra galdu duten klausulak kenduz. Azkenean geratzen den testua enpresaren hurrengo hitzarmen kolektiboaren idazketan aplikatu ahal izanen da.

Azken klausula.-Enpresako zuzendaritzako ordezkariei hitzarmen honen aurkezpena lan administrazioko agintaritza eskudunaren aurrean kudeatzearen ardura eman zaie, hitzarmena legez bidezkoa den moduan erregistratu, gorde eta argitaratzeko.

Hitzarmen honen testua irakurrita eta horrekin ados egonda, aldeek sinatu egin dute hasieran adierazi diren lekuan eta egunean.

1. ERANSKINA

2007ko apirilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko bizi asegurua

KAPITALAK

K A T E G O R I A K MAILA ASEGURATUAK

(EURO)

HIRUGARREN KATEGORIA-LANGILE BERRIAK - 26.482,00

HIRUGARREN KATEGORIA

A 31.155,30

B 32.730,60

C 34.286,78

D 35.859,29

HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK

A 32.730,60

B 34.286,78

C 35.859,29

D 37.476,43

BIGARREN KATEGORIA

A 34.286,78

B 35.859,29

C 37.476,43

D 39.121,79

LEHENENGO KATEGORIA

A 37.476,43

B 39.121,79

C 40.482,70

D 42.657,31

ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK

ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK

A 40.842,70

B 42.657,31

C 44.354,56

D 46.372,08

2. MAILAKO NAGUSIAK

A 44.354,56

B 46.372,08

C 49.006,65

D 51.633,95

1. MAILAKO NAGUSIAK

A 49.006,65

B 51.633,95

C 54.460,55

D 57.258,04

2. ERANSKINA

Eredu-denborak

Balioetsia Piezaren fabrikazioaren Hasierako denbora 3 hilabete 6 hilabete

edo prebentziozkoa sarrera indarrean jarri zen eguna

Hasiera Hasierako denbora Denboraren azterlana 9 hilabete 12 hilabete

indarrean jartzeko eguna egiteko eguna

Eredua edo estandarra Denbora zehatza Teknologiaren aldaketa Mugagabea

indarrean jartzeko eguna

Definizioak

1.-Denbora balioetsia:

Piezaren fabrikazioa edo aldaketa burutu aurretik bulegoan balioespenaren bidez lortzen den denbora da. Makinen karga eta kostuei buruzko datuak eta mota teknikoko beste batzuk zehazteko erabiliko da.

Pieza berri edo aldatuen lehenengo serieak soldatapean egiten ez direnean, denbora hori langileei ordaindu beharreko pizgarria kalkulatzeko ere erabiliko da. Indarrean egon behar da, hasierako denborak finkatzeko balio duten lehenengo azterlanak egin ahal izateko behar den aldian.

2.-Hasierako denbora:

Denbora balioetsiarekin eragiketa egiten den bitartean tailerrean lortzen den denbora da, eragiketa elementuetan banakatu gabe, langileak eragiketa-metodoa egonkortzat jotzeko beharrezko gaitasuna eskuratu aurretik eta tresnak guztiz prest izan gabe.

Indarrean egon behar da, metodoa egonkortzat jotzeko eta lan baliabideak behar bezala doitzea lortzeko behar den aldian.

3.-Eredu-denbora edo estandarra:

Lan-denborak neurtzeko ohiko teknikarako lortzen den denbora da, metodoa aztertuta eta eragiketa elementuetan banakatuta. Gero ez da aldatuko, hitzarmen kolektiboan ezarritako kasuetan izan ezik.

4.-Jarduera:

Jarduera kontzeptuak alde batetik abiadura (lana egiteko borondatearen), eta beste aldetik ezarritako metodoari jarraitzeko trebetasuna barne hartzen ditu.

Beraz, langile batek jarduera bikoitzean lan egiten duela ulertzen da, beste langile baten aldean lan berdina egiteko denbora erdia erabiltzen duenean. Alde hori aurreko paragrafoan aipatu diren faktoreetako edozeinen edo faktore guztien elkarketaren emaitza izan daiteke.

5.-Jardueren eskala:

Aipatu diren jarduerak zehaztasunez erabili ahal izateko, zenbakizko adierazpena eman behar zaie.

Ondore horretarako, eskala bat ezarri da, hurrengo berezko balioak (portzentajeetan adierazitakoak) dituena:

-0: jarduerarik eza. Ez da lanik egiten.

-75: gutxieneko jarduera, pizgarridun lan erregimenaren barruan burututakoa. Arruntena da pizgarririk gabeko lan erregimenetan.

-100: jarduera hoberena.

6.-Gutxieneko jarduera:

Pizgarriekin lan egiten duen langileak izan dezakeen txikiena da, eta normalean errendimenduarengatiko ordainsariaren pizgarririk gabe garatzen dena bezalakoa da. Lurzoru lautik zuzen, oinez eta zamarik gabe doan gizaki arrunt batek daukan orduko 4.500 metroko abiadurari dagokio.

7.-Jarduera hoberena:

Aurreko atalean zehaztu den gutxieneko jardueraren lau hereni dagokio. Langile arruntak jarduera horrek berarekin dakarren lan-erritmoari eutsi ahal dio etengabe, osasuna kaltetu gabe; izan ere, nekearen ondoren, lanalditik kanpo eta lanaldiaren barnean ezartzen diren atsedenaldietan indarberri daiteke. Jarduera horri eranskin honen 5. puntuan zehaztu den eskalaren zenbakizko 100 balioa dagokio.

Bestalde, 100 jardueran lan eginda, burutzapen-abiadura eragiketa-metodoari zuzen jarraitzeko, nerbio eta muskuluen kontrola ez galtzeko eta lana beharrezko kalitateaz egiteko modukoa izan behar da.

8.-Eredu-denbora:

Eredu-denbora enpresako zerbitzu teknikoek zeregin zehatz bat errendimendu ezin hobeaz egiteko ematen duten denbora da.

96 jarduerari dagokion eragiketarengatiko denborari beharrizan pertsonal eta nekeagatiko handitze faktoreak aplikatzearen ondorioz sortzen da.

9.-Ekoiztutako orduak:

Egindako ekoizpena eranskin honen 8. puntuan zehaztu diren eredu-denborak oinarri hartuta baloratzetik ondorioztatzen direnak dira.

10.-Errendimendua:

Hurrengo eragiketaren emaitza da: ekoiztutako orduak zati lana egiten eman diren orduak.

11.-Gutxieneko errendimendua:

Denboraldi zehatz batean eranskin honen 6. puntuan zehaztu den gutxieneko jardueran lan egindako lanari dagokio.

Jardueraren kasuan bezala, gutxieneko errendimenduaren zenbakizko adierazpena 75 da.

12.-Errendimendu arrunta:

Errendimendu arrunta langile batek azken hiru hilabeteetan garatu duena da. Langileak taldeko errendimenduan lan egiten badu, bere errendimendua taldearena izanen da.

13.-Errendimendu hoberena:

Denboraldi zehatz batean jarduera hoberenean gauzatutako lanari dagokiona da. Jarduera hoberenaren kasuan bezala, bere balioa 100 da.

3. ERANSKINA

Nekearen faktoreak. Buruaren eta gorputzaren ahalegin bateratua da

4. ERANSKINA

2007ko apirilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko primak eta ekoizpen sariak

3. kat. Hirugarren 3. mail. Bigarren Lehenengo 1. mail. ofiz. Arduradunak 2. mail. 1. mail.

PRIMAK ETA EKOIZPEN SARIAK Lang. berriak maila ofizialak Kategoria Kategoria Berezia parek. nagusia nagusia

(Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro)

1)

Ekoizpenaren zuzeneko primak

Nagusia eta errendimendu ertaineko kontrola

daukaten langileentzakoa:

A) taldea 195,88 230,45 242,82 238,88 255,15 279,88 - - -

B) taldea 169,73 199,69 214,03 236,72 259,41 279,88 279,88 - -

2)

Zeharkako langileentzako ekoizpen sariak

(EEz biderkatu beharreko balioak):

Ekoizpen nagusia - - - - - - 281,92 298,38

3)

Zeharkako gainerako langileak 125,93 148,16 162,58 187,31 212,00 232,67 232,67 53,17 267,56

5. ERANSKINA

Ekoizpen plus osagarriak

Hitzarmen kolektibo honen 99. eta 101. artikuluetan ezartzen diren kasuetarako, errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden ekoizpen lanpostuetako ekoizpen plus batzuk ezarri dira, 99. artikulutik 102. artikulura ezartzen dena betetzen den neurrian lanpostu ezberdinei aplikatuko zaizkionak eta jarraian adierazten den zenbatekoa emanen dutenak:

a) 99. artikuluan adierazten diren jarduerak gehitzeko sei punturen truke, hurrengo plusa jasoko da hilean:

2007ko apirilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean

1) 4. eranskinaren 1. ataleko A taldea: 70,42 euro hilabete bakoitzeko.

Hirugarren kat. langile berriak: 59,85 euro hilabete bakoitzeko.

2) 4. eranskinaren 1. ataleko B taldea:

1. 13. eranskinean agertzen den katalogoko lanpostuak: 46,94 euro hilabete bakoitzeko.

Hirugarren kat. langile berriak: 39,90 euro hilabete bakoitzeko.

2. 4. eranskinaren 1. ataleko B taldearen gainerako lanpostuak: 28,17 euro hilabete bakoitzeko.

Hirugarren kat. langile berriak: 23,94 euro hilabete bakoitzeko.

b) 102. artikuluan adierazitakoaren arabera negoziatzen den gehitzeko puntu bakoitzerako, plusaren puntu bakoitzeko balioak honako hauek izanen dira hilean: a) atalekoak zati sei, negoziazioa egiten den urtearen arabera.

Plusaren balio berriak pixkanaka aplikatuko dira, langileen talde homogeneoetan.

Eranskin honen ekoizpen plusak lan egindako ordu bakoitzeko sortuko dira, eta ez daude lotuta prima murrizteko eskalari.

Errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden zeharkako langileek aurreko a) atalaren 2. paragrafoaren 2) atalean zehazten den ekoizpen plusa jasoko dute.

6. ERANSKINA

Hurrengo kategorien definizioa

1. Lehen mailako osasun-laguntzaile teknikoa: enpresako osasun-laguntzaile teknikoaren titulua izanda, enpresako Zerbitzu Medikoen Antolaketari buruzko Erregelamenduan adierazten diren zerbitzuak, laguntza arlokoak eta esleitzen zaizkion bere lanbideko zereginak egiten dituen langilea da. Zerbitzu Medikoetako burutzen esanetara egonen da, beste osasun-laguntzaile tekniko batzuen edo laborategi klinikoko analisten jardueraren erantzukizuna bere gain hartzeko.

Osasun-laguntzaile teknikoak kategoria horri atxikitzea merezimenduen arabera erabakiko da. Hala ere, lehenengo mailako osasun-laguntzaile teknikoen kopurua ez da inoiz izanen lanbide horretako plantillaren %40 baino handiagoa.

Osasun-laguntzaile teknikoei lehenengo mailako nagusien soldata-maila ezartzeak laguntza eginkizunak eta enpresako zerbitzu medikoei buruzko erregelamenduaren berariazkoak emateagatiko ordaina barne hartzen du.

2. Bigarren mailako osasun-laguntzaile teknikoa: enpresako osasun-laguntzaile teknikoaren titulua du, eta enpresako zerbitzu medikoak antolatzeko araudian adierazten diren zerbitzuak, laguntza arlokoak eta esleitzen zaizkion bere lanbideko zereginak gauzatzen ditu.

Osasun-laguntzaile teknikoei bigarren mailako nagusien soldata-maila ezartzeak laguntza eginkizunak eta enpresako zerbitzu medikoei buruzko erregelamenduaren berariazkoak emateagatiko ordaina barne hartzen du.

3. Terminaleko operadoreak: fabrikazio linean instalatuta dagoen terminal industrialaren bidez eta eragiketei buruzko eskuliburuaren jarraibideen arabera, ordenagailuak ekoizpenaren aitzinamenduari buruz eskatzen dituen informazioak ematen dituen hirugarren kategoriako MODeko langilea da. Era berean, ekoizpen-prozesuaren lan-kargak eginen ditu, bere lanaldia osatzeko.

4. Tailerreko lehenengo mailako nagusia.-Lehenengo mailako nagusien kategoria daukan eta lanbide edo ofiziozko kategorietako batetik datorren teknikaria da. Ingeniariaren laguntzailearen edo tailerreko nagusiaren -enpresan horiek baldin badaude- zuzeneko agindupean dago, eta zuzeneko agintea dauka tailerreko bigarren mailako nagusien eta behe-mailako gainerako teknikarien -horiek baldin badaude- gainean. Tailer edo ataleko lanak zuzentzen ditu, eta horren ondorioz, agintzeko moduaren erantzukizuna dauka; horrela, langileari lanak burutzeko modua, eman beharreko denbora eta erabili beharreko tresnak adieraziko dizkio. Beraz, bere nagusiek agintzen dizkioten eta bere eginkizunari atxikita dauden aginduak burutzeko zein krokisak edo planoak egin eta interpretatzeko behar beste ezagutza izan behar ditu. Halaber, bere agindupeko tailer edo ataleko diziplinaren erantzulea da. Kategoria horren berezko eginkizuna da laneskuaren kostuari buruzko datuak ematea, aurrekontuen aurrerapenak egitea eta materialak zehaztea plano eta jarraibideen arabera. Lehen tailerreko-maisuak deitzen zirenak bezalakoa da.

5. Tailerreko bigarren mailako nagusiak.-Lanbide edo ofiziozko kategorietako batetik datorren teknikaria da. Tailerreko nagusien edo tailerreko lehenengo mailako nagusien zuzeneko agindupean dago. Tailer, atal edo sail txiki bateko lanak zuzentzen ditu, eta ondorioz, agintzeko moduaren erantzukizuna dauka; langileari lanak burutzeko modua, eman beharreko denbora eta erabili beharreko tresnak adieraziko dizkio. Beraz, bere nagusiek agintzen dizkioten eta bere eginkizunari atxikita dauden aginduak burutzeko zein krokisak edo planoak egin eta interpretatzeko behar beste ezagutza izan behar ditu. Halaber, bere agindupeko tailer, atal edo saileko diziplinaren erantzulea da. Lehen bigarren mailako maisuak deitzen zirenak bezalakoa da.

6. Industria-ezbeharretako agenteak.-1. kategoriari dagokion Zeharkako Laneskuko langilea da. Arduradun edo nagusiaren ikuskapenaren pean, sute eta beste industria-ezbehar batzuen aurkako prebentzio eta esku-hartze jarduerak burutzen ditu, eta bere txandan suhiltzaile talde bat kontrolatzen du.

7. Makina eta instalazioetako gidaria.-Lehenengo edo bigarren kategoriari (kokapen edota eginkizunen zehaztapenaren arabera) dagokion MODeko langilea da. Bere zuzeneko nagusiaren ikuskapenaren pean, ekoizpen-prozesuan zuzenean parte hartzen du zuzeneko ekoizpeneko eginkizunetan. Horrez gain, esleitzen zaion ekoizpena ezarri diren kalitate-indizeei jarraikiz gauzatzen du, eta bere lantaldean makina eta instalazioak prestatu, gidatu eta oinarrian mantentzeko jarduerak egiten ditu.

7. ERANSKINA

Lanpostuen katalogoa

-Pintura:

Leuntzaile berrikusleak

Masilla barnean eta kanpoan emateko aplikatzaileak

Inprimazioaren lixa berrikusleak

Karrozeria birziklatuen lisatzaileak

Ospitale linearen lisatzaileak

Edergarri, moldura eta eranskailuen muntatzaileak

-Muntaketa:

Motorra karrozeriara mihiztatzea

Motopropultsatzailearen prestaketa

-Txapa-lanak:

Sabaidun A muntagen letoizko soldaduren berrikuspena.

8. ERANSKINA

1. Lan batzuei eragin diezaieketen itoguneek sortzen dituzten beharrizanei erantzuteko, 8. eranskin honetan adierazten diren neurriak aplikatuko dira.

2. Aurreko atalean sartzen diren lanen artean, fabrikazioaren edo horniduren irregulartasun edo arazoengatiko ekoizpen bukatu gabearen integrazioa (auto osagabeen akabera) dago.

3. 1. atalean adierazten diren neurriak 9. eranskinean agertzen diren sail eta jardueretara hedatzen dira.

4. Enpresak larunbat eta igandeetan lan egiteko aukeratzen dituen langileek atseden-egun bat hartuko dute lan egindako jaiegun bakoitzeko. Atseden-egun konpentsatzaile hori lan egindako jaiegunaren astean bertan edo hurrengo astean hartuko da, dagokion burutzekin bat etorrita.

Konpentsazio ekonomiko ordaingarriak hurrengo zenbateko gordina ekarriko du, 2007ko apirilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, (kategoriaren arabera):

Espezialista berria: 77,98 euro lan egindako egun bakoitzeko.

Hirugarren kategoria: 91,74 euro lan egindako egun bakoitzeko.

3. mailako ofiziala: 97,97 euro lan egindako egun bakoitzeko.

Bigarren kategoria: 104,22 euro lan egindako egun bakoitzeko.

Lehenengo kategoria: 110,46 euro lan egindako egun bakoitzeko.

Arduradunak, horiekin parekatutakoak eta 1. mailako ofizial bereziak: 116,70 euro lan egindako egun bakoitzeko.

2. mailako nagusiak: 122,93 euro lan egindako egun bakoitzeko.

1. mailako nagusiak: 129,21 euro lan egindako egun bakoitzeko.

Konpentsazio finkoak hitzarmen kolektiboaren 90. artikuluan ezartzen den jaiegunen plusa irentsi eta ordezten du.

5. Ogitartekoa jateko denboraren aldaketak eragiten dien langileentzako konpentsazio ekonomikoa 131. artikuluan ezarritakoa izanen da.

6. Eranskin honetan ezartzen diren ordainketak ez dira sartuko oporren ordainsarian.

9. ERANSKINA

Asteko txanda berezien eta lanaldi aldatuen aurreikuspena Iruñean

TXANDA BEREZIAK ASTEKO LANALDI MUGITUAK ASTEKO

I N S T A L A Z I O A Fabrikazioa Eraikuntza Eraikuntza

Txapa-lanak 15-16 15-16 15-16 10 2 2 12 2

Pintura 15-16 15-16 - 10 1 2 8 -

Muntaketa 10-15 15-16 - 10 1 2 4 -

Motorrak 15-16 15-16 - 5 1 1 - -

Mantentze-lan orokorra 15-21 - - - - - 18 -

10. ERANSKINA

Hitzarmen honek irauten duen bitartean, hurrengo baldintzak aplikatu ahal izanen dira:

1. Gaueko txanden ordutegiak bateratzea, txanda jarraituak izan ezik.

Arlo honetan erabili den tratamendua bateratzeko eta ondore praktikoetarako interpretazio uniformea lortzeko asmoz, hauxe erabaki da:

-Gaueko lanaldian langile guztiek ordutegi eta lan-denbora berdinei eutsiko diete, txanda jarraituetako langileek izan ezik.

-Gaueko lanaldian langile guzti-guztiek lanaldi arruntari dagokion ordainsaria jasoko dute; gehikuntza bakarra 92. artikuluan beren egoerarako ezartzen diren plusak izanen dira.

2. Ordutegi malgua:

Eguneko txandan lan egiten duten langileen ordutegian hirurogei minutuko malgutasun-tartea ezartzea erabaki da, lan-ezaugarriek horretarako aukera ematen duten sailetan eta betiere horrek ekoizpenaren martxa onari edo beste bulego batzuetako lanari eragiten ez badio.

Ordutegi-tarte hori lanaldiaren barnean zenbatuko da, indarreko hitzarmen kolektiboan ezartzen den benetako lan eraginkorra ematea betetzeko moduan.

Haren ezarpena hurrengo betekizunei lotuko zaie:

-Eragindako langileen eskaera.

-Burutzak emandako adostasun txostena.

11. ERANSKINA

Jaiegunetako ekoizpen osagarria

1. artikulua.

1. Zuzendaritzak larunbatetako derrigorrezko lan-txandak ezarri ahal izanen ditu ekoizpen nagusirako, langileen ordezkarien baimena eskatu gabe. Hala ere, hurrengo mugak egonen dira:

-Urtean 30 larunbat gehienez: goizeko txanda bakarra larunbat bakoitzeko, eta hamar larunbat langileen txanda bakoitzeko. Horrez gain, 7. artikuluko 3. arauan ezartzen den muga errespetatuko da.

-Derrigorrezko larunbaten urteko egutegia ezartzerakoan, eragiketa-programa eta horretarako behar den plantilla batuko dira, instalazioetako edukierari dagokionez.

Larunbaten tarteak honetarako balio izanen du:

a) Urtean lan egin beharreko larunbatak konpentsatzeko egunak hartu.

b) Oporren tarteko taldeen artean egon daitezkeen aldeak adostu.

c) Aurreko urteko larunbaten tarteko egunen eta aurreko urtean benetan lan egindako larunbaten artean egon daitezkeen aldeak adostu (egun bat, gehienez).

Larunbaten tartearen lehenengo txanda oporren tartearen azkena izanen da.

Oporren tartean, uztailean, abuztuan eta zubiren bat osatzen duten larunbatetan ez da derrigorrezko larunbatik egonen, eta borondatezkotasun irizpideari jarraituko zaio.

Bi aste lehenago jakinarazita, urteko lehenengo egunetik derrigorrezko larunbatetan lan egiteko aukeraren kalterik gabe, larunbaten tarteko talde bakoitzaren iraupen zehatza urte bakoitzeko maiatzaren 31ren aurretik zehaztuko da. Egutegi hori idatzi aurretik lan egiten diren larunbatak derrigorrezko larunbaten multzokoak izanen dira.

2. Zuzendaritzak larunbatetan beste txanda batzuk ezarri ahal izanen ditu, beren borondatez txandak onartzen dituzten langileekin.

Astebete lehenago, gutxienez, enpresak langileen ordezkariei deituko die, hurrengo zertzeladak jakinarazteko eta beharrezko dokumentazioa emateko:

a) Beharrizanaren arrazoiak.

b) Eragindako langileen kopurua eta banaketa.

c) Lan egin beharreko egunak.

3. Enpresak ezin izanen ditu larunbatetako txandak erabili hurrengo helburuetarako:

a) Lege arloko taldeko gatazkak direla-eta galdu den ekoizpena berreskuratzeko.

b) Lege arloko taldeko gatazkak direla-eta VW taldeko beste lantoki batzuetan galdu den ekoizpena konpentsatzeko.

2. artikulua

1. Aurreko 1. artikuluaren 1. atalean adierazi diren larunbatetan derrigorrean lan egiten duten pertsonek atseden konpentsatzailea hartuko dute hitzarmenaren 5. artikuluan lanaldi industrialarengatiko atsedenerako adierazten denaren arabera ezartzen diren egunetan, banaka edo taldeka eta betiere 9. artikuluaren b) atalean adierazten den denboralditik kanpo eta larunbaten tartearen barnean, bestelakoa erabaki ezean. Hala eta guztiz ere, aldi baterako ezintasunak ez du eragotziko arduradunak esleitzen dion larunbatengatiko atsedena taldean hartzea.

2. Atsedena emanda konpentsatzen den lan egindako larunbat bakoitzeko, langileek ordainsari-taularen bigarren zutabean adierazten den zenbatekoa jasoko dute.

Hitzarmen kolektibo hau negoziatu duten aldeek eranskin honetan ezartzen den konpentsazio-atsedeneko egunen bat langileak berak aukeratzen duen egunean hartzeko aukera aztertuko dute. Atseden-egun hori langilea eta bere burutza bat etorrita ezarriko da.

3. Aurreko 1. artikuluaren 2. atalean adierazi diren larunbatetan beren borondatez lan egiten duten pertsonek lan egindako orduak kobratuko dituzte, ordainsari-taularen lehenengo zutabean adierazten den zenbatekoan. Hala ere, langileak eska dezake ordainsari hori atseden ordaindua hartzeko egunez ordeztu eta irensteko eta ordainsari-taularen bigarren zutabean adierazten den zenbatekoa ordaintzeko.

Norberaren borondatez lan egindako larunbatengatiko konpentsazio-atsedenak hurrengo seihileko naturalean hartuko dira. Egunak kasuan kasuko burutzarekin bat etorrita ezarriko dira.

4. Aurreko bi puntuetan adierazten diren ordainsariak arautuko dituen ordainsari-taula honako hau da:

KONPENTS. APART. ORD.

K A T E G O R I A K MAILA JAIEGUNA UPP

EURO EGUN. EURO

HIRUGARREN KATEGORIA-LANGILE BERRIAK - 77,98 14,75

HIRUGARREN KATEGORIA

A 91,74 17,35

B 91,74 18,24

C 91,74 19,12

D 91,74 20,02

HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK

A 97,97 18,24

B 97,97 19,12

C 97,97 20,02

D 97,97 20,94

BIGARREN KATEGORIA

A 104,22 19,12

B 104,22 20,02

C 104,22 20,94

D 104,22 21,88

LEHENENGO KATEGORIA

A 110,47 20,94

B 110,47 21,88

C 110,47 22,85

D 110,47 23,89

ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK

ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK

A 116,71 22,85

B 116,71 23,89

C 116,71 24,85

D 116,71 25,99

2. MAILAKO NAGUSIAK

A 122,93 24,85

B 122,93 25,99

C 122,93 27,49

D 122,93 28,99

1. MAILAKO NAGUSIAK

A 129,21 27,49

B 129,21 28,99

C 129,21 30,59

D 129,21 32,18

Ordainketa horiek ez dira sartuko oporren ordainsarian.

Itundu diren ordainketek hitzarmen kolektiboaren 90. artikuluan ezartzen den jaiegunetako plusa irentsi eta ordezten dute, eta 8. eranskinean ezartzen den konpentsazioarekin bateraezinak dira.

3. artikulua.

Akordio horiek ez zaizkie aplikatuko hitzarmenaren 90. artikuluan aipatzen diren langileei. Izan ere, langile horien baldintzak hitzarmen kolektiboaren artikulu horretan beraientzat ezartzen den araudiak eraenduko ditu.

12. ERANSKINA

Eskalen arteko erkaketa

13. ERANSKINA

Lanpostuen katalogoa

1 78708 Karrozeriaren osaketa eta akabera lerroa II

2 78764 Azpimultzoen akatsen ukituak

3 76217 Jantzien konponketak

4 76219 Konponketa mekanikoak

5 76223 Konponketa handiak

6 76229 Txapa-lanen ukituak

7 785 Hornikuntzako agenteak

14. ERANSKINA

Lan-sistema berriak (KVP2 eta iradokizunak)

Bi aldeek ondo dakite automobilgintzaren barnean lehiakortasun handia dagoela. Hori dela eta, uste dute VW Navarra enpresaren etorkizuna eta bertako lanpostuak estu lotuta daudela lehiakorrago bihurtuko gaituen produktibitatearen hobekuntzari.

KVP2 sistemaren eta iradokizunen helburu nagusia lantegiko arlo guztietan optimizazio neurriak gehitzea da, kontzeptu zehatz batzuk bereziki nabarmenduta, hala nola, Produktuaren Kalitatea, Lanpostuaren Ergonomia, Laneko Segurtasuna eta Osasuna, Ekologia, Uneko Lanaren Kostua, erabilitako azalak, Energia-kontsumoa, Produktuaren konplexutasuna, eta oro har, Fabrikazioko kostu guztiak, garatzen den edozein jardueratan eralketak kenduta. Horrek guztiak produktibitate orokorra hobetzen lagunduko du, jardueraren, neke-koefizienteen, atsedenaldien edo gaur egun arlo horretan langileei eskatu ahal zaizkien eskubideak eta betebeharrak aldatzen dituen beste edozein elementuren gainean hitzarmen kolektiboan itundu dena ukatu gabe.

Iradokizunak zein KVP2 zuzen garatzeko, zuzendaritzaren laguntzaz gain langileen partaidetza aktiboa behar da. Zuzendaritzak komunikabide egokiak erabiliko ditu, sistema horiek plantillaren artean zabaltzeko.

KVP2 sistemak eta Iradokizunek ezartzen dituzten helburuek lanari eusten eta hori hobetzen, eta etorkizuneko proiektuak ziurtatzen lagundu beharko dute.

Ezarri diren KVP2en berri emanen zaio Produktibitate Batzordeari hilero. Halaber, Batzordea Workshopen garapenera joan ahal izanen da, egokitzat jotzen duenean edo horretan parte hartzen duten langileek joateko eskatzen diotenean.

Langileen ordezkariei deituko zaie, Workshopen eta iradokizunen emaitza eta ondorioen aurkezpenetara joan daitezen.

Workshopen eta Iradokizunen emaitzen ezarpenaren bilakaerari dagokionez, bi aldeek konpromisoa hartu dute sei hilabetero egon daitezkeen desbiderapenak edo desadostasunak zuzentzea errazten duen analisia egiteko.

Iradokizunak aurkeztea sustatu eta bultzatzeko asmoz, berehala aztertuko da proposamen-egilearen, hitzarmenaren langile taldearen eta enpresaren artean mozkinak banatzeko aukera.

Iradokizunen arloan, produktibitate batzordeari hilero erabiltzen den informazio osoa emanen zaio unean-unean, horren bidez sistemaren bilakaeraren jarraipena egin ahal izateko.

KVP2 sistemaren eta iradokizunen aplikazioak uneren batean langile gehiegi egotea badakar, lan neurrien bidez konpondu beharko da, kanpora bidali diren lanak berreskuratuz, ekoizpena handituz eta abar eginez, langileen ordezkariekin aurretik adostu ondoren.

15. ERANSKINA

Baimen ordainduak

1. EZKONTZA

-Langilea

Gurasoak, seme-alabak eta anai-arrebak (odolkideak)

15 egun natural

egun natural bat

Familia liburua

Epaitegi edo elizaren ziurtagiria, edo ahaidetasuna egiaztatzen duen gonbidapena

2. SEME-ALABEN JAIOTZA

3 egun natural

Familia liburua edo epaitegiko ziurtagiria

3. SENIDEEN HERIOTZA

-Ezkontidea

-Gurasoak, seme-alabak eta anai-arrebak (odolkideak)

-Aitaginarreba-amaginarreba, suhia-erraina, koinata-koinatua, ezkontidearen aitona-amona eta ezkontidearen bilobak

6 egun natural

3 egun natural

2 egun natural

Eskela, edo heriotza eguna eta ahaidetasuna egiaztatzeko agiria.

4. SENIDEEN GAIXOTASUN LARRIA

-Ezkontidearen gaixotasun ez larriagatik, ospitaleratu beharra badakar, erditzea salbuetsita

-Aitaginarreba-amaginarrebaren, suhi-errainaren, koinata-koinatuaren, ezkontidearen aitona-amonen eta ezkontidearen biloben gaixotasun larriagatik

Gaixotasun larritzat hartuko da medikuak egiaztatzen duena, ospitaleratuta egotea eta bertan gaua igarotzea dakarrena edo ospitaleratu beharrik ez baina etxean atseden hartzera behartzen duen ebakuntza kirurgikoa egitea

2 egun natural

2 egun natural

Ziurtagiri medikoa

Ziurtagiri medikoan jasoko da gaixotasuna larria den edo ospitaleratuta egon beharreko denbora zein den; baina etxean atseden hartzera behartzen duen ebakuntza kirurgikoa egin denean hori frogatzeko agiria aurkeztu beharko da

5. OHIKO BIZILEKUZ ALDATZEA

lanegun 1

Errolda agiria edo altzarien garraioaren agiria

6. BAIMEN JUDIZIALAK

-AUZI-JARTZAILEA (epai baieslearen kasuan)

-EPAIETAKO LEKUKOAK, ofiziozko epaileak deitu baditu eta ez auzia jarri duen alderdiak

Behar den denbora

Behar den denbora

Auzitegiaren zitazioa eta kasuaren epaia

Auzitegiaren zitazioa

7. KARGU PUBLIKOAK, publikoa den betebehar saihestezina betetzeko, behar-beharrezkoa den denbora.

Behar den denbora

Agertu izanaren ziurtagiria

8. KONTSULTA MEDIKOAK

-ESPEZIALISTA (Gizarte Segurantza)

-FAMILIAKO MEDIKUAK ETA PARTIKULARRAK

Behar den denbora

16 ordu urtean

Enpresako zerbitzu medikoen aldez aurreko oniritzia eta agertu izanaren ziurtagiria

Enpresako zerbitzu medikoen aldez aurreko oniritzia eta agertu izanaren ziurtagiria

9. ODOL-EMAILEAK

Behar den denbora.

Enpresako zerbitzu medikoen aldez aurreko oniritzia eta agertu izanaren ziurtagiria

10. ERDITU AURREKO AZTERKETAK ETA ERDITZEKO PRESTATZEKO TEKNIKAK

Behar den denbora

Enpresako medikuaren oniritzia eta egiaztagiri medikoa

11. Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoa aplikatzea Langileen Estatutua legez ezarritako moduan eta baldintzetan aldatzen duten baimen eta lizentziei dagokienez (amatasuna, aitatasuna, haurrari esnea ematea...).

a) 1. puntutik 10.era bitartekoetan, biak barne, aipatutako lizentziak egun naturaletarako izanen dira eta gertaera eragiletik aitzina; nahitaez aurkeztu beharko da egiaztagiria, beranduago aurkeztu arren.

2-3 eta 4. puntuetan lizentzia horiek 2 egun naturalez luzatuko dira, langilea probintziatik kanpora joan behar denean.

Seme-alaben jaiotzarengatiko baimenean, interesdunak berak aukeratu ahal izanen du hiru egun naturaletako bat noiz hartu, ama ospitalean dagoen bitartean, eta gehienez ere, alta hartzen duen egunera arte. Horrek ez du gehikuntzarik ekarriko hartu beharreko egunen kopuruan, eta kopuru hori gertaera eragilea (erditzea) gertatzen den egunean hasten dela ulertzen da.

Egun hori ezin izanen da pasatu ostiral edo zubi batera, prozesu arruntaren bidez egokitu edo bere burutzak beren-beregiko baimena eman ezean.

b) 3. eta 4. puntuetan ezkontidea aipatzen den guztietan, balio berekoa izanen da langilearekin bikotekide egonkor gisa bizi den pertsona, gutxienez urtebete lehenagotik elkarrekin bizi badira, eta betiere bizilekua duten herriko udalaren ziurtagiriaren bidez frogatzen badute.

c) Legezko zaintza.-Langileen Estatutuko 37.5. artikuluan ezartzen da adingabe baten legezko zaintzarako lanaldia murriztu ahal izanen dela, bada kasu hori emanen da langileak hamabi urtetik beherako adingaberen bat zaintzapean duenean.

Zortzi eta hamabi urte arteko adingabeak zaintzeagatik lanaldia murrizten denean, baimen hauek ematean lana errazago antolatu ahal izateko, onura hori hartzen duen langilea beste tailer, txanda -hasieran eta amaieran bat datozen ordutegiekin- edo lanpostu batera aldatu ahal izanen da lanaldia osatu ahal zaionean. Kasu horretan, alabaina, bere espezialitatea eta lanbide-kategoria mantenduko du langileak.

Epailearen ebazpenaren bidez arestian ezarritako baldintzetako bat onartezintzat edo ez-eraginkortzat jotzen bada, legezko zaintzaren iraupena luzatzeari buruzko klausula kenduko da hitzarmen kolektibo honetatik.

16. ERANSKINA

Beroak eragindako geldialdiak

Enpresako zuzendaritzak ezarri ahal izanen du instalazio edota txapa-lan eta prentsetako lanpostu zehatz batzuek lan egiten jarrai dezaketela, bertako tenperatura 28 ºC-tik gorakoa denean.

Beste lanpostu batzuetan enpresak txandaketa-sistema ezarri ahal izanen du, txanden bidez. Hona hemen lanpostu horiek:

-Prentsak: kargatzaileak

-Txapa-lanak: bizkarrezurreko lanpostuak. Honako hauek dira:

-Autoxasisaren karga.

-Jaurtiketa-puntuaren ezkutaketa.

-ZP5-1 eta 2 egiaztapena.

-Albokoen ezkutaketa.

Txandaketa tenperatura 28 ºC-tik gora jarri eta 40 minutura hasi ahal izanen da.

Langileek ez dute ordubete jarraian baino denbora luzeagorik emanen 28 ºC-tik gora lan egiten.

Ondore ekonomikoetarako, aldaketa horiek hitzarmen kolektiboan kasu horretarako ezarritako moduan konpentsatuko da. (Behar pertsonalak) (131. artikulua).

17. ERANSKINA

Atsedenaldi pertsonalen taldeko ordu aldaketa matxurengatik

Matxura badago, taldeko atsedenaldiak talde osorako aldatu ahal izanen dira, ezarritako ordutegiaren inguruko ordu erdian baino gutxiagotan. Hala ere, hurrengo baldintzak kontuan hartu beharko dira:

-Atsedenalditzat hartzen dira 10 minutukoak, hau da, beharrizan pertsonaletarakoak.

-Ordu tarte horretan matxura badago, atsedenaldia aginteak langileei atsedenaldia hasten dela jakinarazten dienean hasiko da, eta ez matxura hasten denetik.

-Atsedenaldiaren ordu aldaketak eragiten dien langileek hitzarmen kolektiboan eta 131. artikuluaren baldintzetan ezartzen den ordu aldaketaren plusa jasoko dute.

18. ERANSKINA

Lanpostuen txandaketa

Lanpostuen txandaketei buruzko akordioak hurrengo printzipio eta funtzionamendu arauei helduko die:

-Definizioa: ezarritako denbora tartea igaro ondoren lanpostua aldatzea.

-Helburua: lan-baldintzak hobetzen laguntzea.

-Xedea:

1.-Lan errepikakorrek sortzen dituzten lesioak saihestea, muskulu batzuen jarrera-esfortzua jarrera aldatuz arinduta.

2.-Ekoizpen-prozesuaren jakintza sakonagoa, zeregin ezberdinen garapena oinarri hartuta.

3.-Langilea bere lan-eremuan integratzea bultzatzea.

4.-Lanaren monotonia arintzea, sortzen den neke psikologikoa sekuentzia-prozesu laburren bidez murriztuta.

-Lanpostuen txandaketarako premisak:

a) Ez dio eraginen kalitateari, ezta trazabilitateari ere, langileen identifikazio, jarraipen eta gaikuntza kontrol egokiak ezarrita.

b) Ahal dela, txandaketa lanpostu bakoitzaren azterketa ergonomikoaren arabera ezarriko da. Guneko agintea antolaketaz arduratuko da.

c) Tailerreko burutzak txandaketen antolaketa aldatu ahal izanen du kalitate edota langileen erabilgarritasunaren irizpide zehatzei jarraikiz, langileen ordezkariei jakinarazi ondoren.

d) Aplikazio-eremua taldeko agintedunaren ardurapeko arloa izanen da, aldi berean berariazko txandaketa-guneetan banatuta egon ahal izanen dena, betiere kategoria bereko lanpostuen artean.

e) Txandaketa-aldia txanda osokoa edo partzialekoa izanen da pertsonako, eta betiere atsedenaldietako batekin batera amaituko da.

f) Txandaketak ez du fabrikazio-prozesua aldatu edo etengo, ezta prozesuaren garapena ere.

g) Txandaketarako gaikuntza-taula ezarriko da; bertan pertsona bakoitzak buru ditzakeen zereginak eta aginte arloa agertuko dira.

h) Txandakatu beharreko kargetan gomendatzen den gutxieneko kopurua 2 eta 4 lanposturen artekoa da.

i) Lay-Outen gainean txandaketa-guneak zehaztuko dira. Tailerrek katalogoa izanen dute, eta bertan ikaskuntza azkarreko lanpostuak zehaztuko dira.

j) Muga aitorturen bat daukaten langileen berariazko txandaketa zerbitzu medikoek ezarriko dute.

k) Aldi berezietan txandaketa-plana moldatu ahal izanen da. Aldi berezi horiek karga-aldaketen aldiak eta oporren tartea dira (azken horretan sartzen diren pertsonak 2 kargatan txandakatuko dira, gehienez).

Txandaketak lanpostuaren baldintza ergonomikoak hobetzeko neurri teknikoak ezartzearen kalterik gabe zehaztuko dira.

Txandaketa-sistemak ez du inola ere ekarriko lanbide-kategoriako igoerarik edo birsailkapenik; txandaketa horrek kapitulu horretan agertzen diren asmo, premisa eta helburuei bakarrik erantzuten die.

Aurretik azaldu dena aplikatu, garatu eta jarraitzeko, Batzorde Misto Paritarioa eratuko da; produktibitate eta laneko segurtasun eta osasun batzordeetako kideek, eta enpresako tailer eta zerbitzu tekniko ezberdinetako burutzek osatuko dute batzorde misto hori. Eraginkortasuna dela-eta, batzordeak 12 kide izanen ditu gehienez.

Aurreko paragrafoan aipatu den batzordeak karga, mix (akordeoia) eta sekuentziaziotik ondorioztatzen diren kontuak arretaz aztertuko ditu, baita konponbide teknikorik gabeko arazo ergonomikoak dituzten kargetako neke-koefizienteen igoera eta hautazko instalazioen bateragarritasuna ere.

Hitzarmen honen testua irakurrita eta horrekin ados egonda, aldeek orrialde guztiak sinatu dituzte hasieran adierazi diren lekuan eta egunean.

-Enpresaren ordezkariak:

Garrido Dolado jauna, Arenas Martínez jauna, López Leceaga jauna, Guerrero Triviño jauna, Galindo Parejo jauna, Musso Tico jauna, Royo Vicente jauna, Herrera Isasi jauna eta Mendívil Landa jauna.

-Langileen ordezkariak:

Manías Pérez jauna (UGT), Valencia Martínez jauna (UGT), de Miguel Mayayo jauna (UGT), Villar Pérez jauna (CCOO), Rodríguez Gil jauna (CCOO), Duque Escalona jauna (CCOO) eta Sanz de Acedo Ruiz jauna (CC).

Iruñean, 2007ko urriaren 1eko goizeko 9etan, gorago aipatutako pertsonak bildu dira Volkswagen Navarra, S.A. enpresaren VI. hitzarmen kolektiboa sinatzearren.

Testua erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko asmoz aurkeztu denean, oker materialak antzeman dira; horregatik, hitzarmena sinatu duten pertsonek akta hau sinatu dute jarraian zehazten diren aldaketak onartzeko:

-41. orrialdeko 92.1. artikulua:

Hirugarren kategoria: 1,84 agertzen den tokian 1,83 izan behar da; 1,91 agertzen den tokian 1,92 izan behar da.

Hirugarren mailako ofizialak: 1,84 agertzen den tokian 1,83 izan behar da; 1,91 agertzen den tokian 1,92 izan behar da; 2,10 agertzen den tokian 2,11 izan behar da.

Bigarren kategoria: 1,91 agertzen den tokian 1,92 izan behar da; 2,10 agertzen den tokian 2,11 izan behar da.

Lehenengo kategoria: 2,10 agertzen den tokian 2,11 izan behar da.

1. mailako nagusiak: 3,24 agertzen den tokian 3,23 izan behar da.

-42. orrialdeko 94. artikulua:

Lehenengo kategoria: 111,37 agertzen den tokian 111,38 izan behar da.

1. mailako nagusiak: 130,29 agertzen den tokian 130,28 izan behar da.

-55. orrialdeko 131.3. artikulua:

1,61 agertzen den tokian 1,62 izan behar da; 1,38 agertzen den tokian 1,37 izan behar da.

-82. orrialdeko 4. eranskina:

Hirugarren kategoria-langile berriak: 125,93 agertzen den tokian 125,94 izan behar da.

Hirugarren kategoria: 199,69 agertzen den tokian 199,68 izan behar da.

Bigarren kategoria: 238,88 agertzen den tokian 255,16 izan behar da; 236,72 agertzen den tokian 236,73 izan behar da; 187,31 agertzen den tokian 187,30 izan behar da.

Lehenengo kategoria: 255,15 agertzen den tokian 267,56 izan behar da; 259,41 agertzen den tokian 259,42 izan behar da.

-83. orrialdeko 5. eranskina:

13. eranskineko katalogoan agertzen diren lanpostuak: 46,94 agertzen den tokian 46,95 izan behar da. Hirugarren kat.-langile berriak: 39,90 agertzen den tokian 39,91 izan behar da.

B aldearen gainerako lanpostuak: 28,17 agertzen den tokian 28,16 izan behar da.

-87. orrialdeko 8. eranskina:

Jaiegun aldatuak: Lehenengo kategoria: 110,46 agertzen den tokian 110,47 izan behar da. Arduradunak, horiekin parekatutakoak eta 1. mailako ofizial bereziak: 116,70 agertzen den tokian 116,71 izan behar da.

Eta ados daudela adierazteko, agiri hau sinatu dute.

Iragarkiaren kodea: F0715582