141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3245/2007 EBAZPENA, urriaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean bukatutzat eman eta, horren ondorioz, Ricardo Zalduendo Pitillas Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 8ko 3245/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean bukatutzat eman eta, horren ondorioz, Ricardo Zalduendo Pitillas Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Ataleko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0716713