141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

102/2007 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, "Estanislao de Aranzadi" Praktika Juridikoko Eskolaren Fundazioari dirulaguntza gisa 19.000 euro pagatzeko agindua ematen duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, maiatzaren 8ko 207/2007 Foru Aginduaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eta "Estanislao de Aranzadi" Praktika Juridikoko Eskolaren Fundazioaren arteko hitzarmena onetsi eta dirulaguntza gisa 19.000 euro emateko tramitazio espedientearen hasiera baimendu zuen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eta "Estanislao de Aranzadi" Praktika Juridikoko Eskolaren Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena 2007ko maiatzaren 15ean izenpetu zen. Haren xedea eskola hari dirulaguntzak ematea da, haren ohiko gastuak finantzatzeko.

Izenpeturiko hitzarmenaren bigarren klausulak zehazten du, sinatu ondoren, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, bere aurrekontuetatik, 19.000 euro transferituko dituela, dena batera, aurrerakin gisa. Diru hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez pagatuko dio "Estanislao de Aranzadi" Praktika Juridikoko Eskolari, G31785074 IFZ duenari, 2007rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren aurrekontuko "Estanislao de Aranzadi Praktika Juridikoko Eskolarekiko lankidetza hitzarmena" izeneko 03200 040001 4819 921300 kontusailetik.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.5 artikuluak hauxe adierazten du: "Nolanahi ere, dirulaguntza aurrerakin horien ordainketa obligazio onartuei aurre egiteko aurreikusirik dauden funts likidoen egoeraren menpe egonen da. Hortaz, aurrerakinak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimendu beharko ditu". Hori horrela, 2007ko urriaren 10ean, bidezko den baimena eskatu eta lortu zen, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuaren bidez.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan duen Kontu Hartzailetza Delegatuaren adostasuna ikusirik eta irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren Estatutuetako 15. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Estanislao de Aranzadi" Praktika Juridikoko Eskolaren Fundazioarekin, G31785074 IFZ duenarekin, harturiko obligazioa aitortzea, dirulaguntza gisa 19.000 euro egiten duena, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak fundazio harekin 2007ko maiatzaren 15ean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

2. Kudeaketa Bulegoari agintzea bidezko diren kontabilitateko agiriak tramitatu ditzala, fundazioari aurreko idatz-zatian aipatzen den dirua pagatu ahal izateko.

3. Dirua 2007rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko aurrekontuko "Estanislao de Aranzadi Praktika Juridikoko Eskolarekiko lankidetza hitzarmena" izeneko 03200 040001 4819 921300 kontusailetik pagatuko da.

4. Ebazpen honek ez du bide administratiboa agortzen. Haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57. eta 115. artikuluetan, irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren Estatutuetako 47. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jakinaraztea "Estanislao de Aranzadi" Praktika Juridikoko Eskolaren Fundazioari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan duen Kontu Harzailetza Delegatuari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusiari eta Kudeaketa Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 17an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0716502