141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

5003/2007 EBAZPENA, urriaren 31koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, linea elektrikoaren proiektuak okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten duena (66 KV, zirkuitu bikoitza, Cordovillako transformazio azpiestaziotik Agoizko banaketarako transformazio azpiestaziora, eta, zirkuitu bakuna, Itoizko zentral hidroelektrikotik 84. euskarrira -Cordovillako transformazio azpiestaziotik Agoizko banaketarako transformazio azpiestaziorako linean-).

2006ko abenduaren 27an jendaurrean jarri ziren instalazio elektrikorako administrazio baimena lortzeko eskaera, proiektuaren onespena eta onura publikoaren adierazpena, proiektu honetarako: 66 KV, zirkuitu bikoitza, Cordovillako transformazio azpiestaziotik Agoizko banaketarako transformazio azpiestaziora, eta, zirkuitu bakuna, Itoizko zentral hidroelektrikotik 84. euskarrira -Cordovillako transformazio azpiestaziotik Agoizko banaketarako transformazio azpiestaziorako linean-. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere jendaurrean jarri zen.

Enpresa zuzendari nagusiak, abuztuaren 29ko 4237/2007 Ebazpenaren bidez, instalazio elektrikoa baimendu, proiektua onetsi eta aipatu instalazioaren onura publikoa onartu zuen.

Deklarazio horrek berarekin dakar ukituriko ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluek agintzen dutenari jarraikiz, eta Sektore Elektrikoaren Legeko 52, 53 eta 54. artikuluekin bat. Hori horrela, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea, okupatu aintzineko aktak egiteko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Aipatutako proiektuak (linea elektrikoa, 66 KV, zirkuitu bikoitza, Cordovillako transformazio azpiestaziotik Agoizko banaketarako transformazio azpiestaziora, eta, zirkuitu bakuna, Itoizko zentral hidroelektrikotik 84. euskarrira -Cordovillako transformazio azpiestaziotik Agoizko banaketarako transformazio azpiestaziorako linean-) ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea, baita Arangurengo, Eguesibarko, Lizoaingo, Longidako, Urrozko, eta Agoizko alkateei ere, edo zinegotzi delegatuei, okupatu aurreko aktak egiteko ager daitezen eta, hala behar bada, behin betiko okupatzekoak egiteko. Abenduaren 13a eta 19a bitartean izanen da, Arangurengo, Eguesibarko, Lizoaingo, Longidako, Urrozko eta Agoizko Udaletxeetan.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Interesdun guztiek, baita ukitutako ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, ekitaldi horretara agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar). Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa ekar ditzakete, beren kontura.

2. María Carmen Oteiza Ugarte eta Idoya Zabalza Molina andreak, bata zein bestea, Administrazioaren ordezkari izendatzea, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzaten.

3. Iberdrola D.E.S.A.U.ko ordezkari izendatzea Marta Iraízoz San Julián, María Jesús Echeverría Ororbia eta José Ramón Eraso Remirez, horietako edozein; Canal de Navarra, S.A.ren (CANASA) ordezkari Ignacio Pérez de Juan eta Oscar Zunzarren Jaurrieta, horietako edozein; eta horien peritu Ana Isabel Beunza Munárriz, Ainhoa Barbería Quiroz, Gabriel Olagüe Santesteban eta Cándido Echarri Lacunza, horietako edozein.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola D.E.S.A.U.ri -Landaben industrialdea, C kalea, E ataria, 31002 Iruña- eta Canal de Navarra, S.A.ri (CANASA) -Parque de los Incrédulos kalea 2, 50009 Zaragoza-; eta, bide administratiboa agortzen ez baitu, ohartaraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako bi egunkaritan eta Arangurengo, Eguesibarko, Lizoaingo, Longidako, Urrozko eta Agoizko udaletxeetako iragarki oholetan. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratu dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

Iruñean, 2007ko urriaren 31n.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0716967