141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1278/2007 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 4an eman 716/2007 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 8ko 317/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 27ko 521/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organigrama osatzen duten kargu berrien izendapena dela eta, bidezko da epaimahaiaren osaera aldatzea eta beste mahaiburu, ordezko mahaiburu, idazkari eta ordezko idazkari bana izendatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 4an eman 716/2007 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Fernando Boneta Beorlegui, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Begoña Goldaracena Tanco, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: César Casado Pérez, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Vicente Ros Canto, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Alfredo Martínez Flores, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Jesús Terrones Garzón, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Francisco José Escudero Nafts, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: José Angel Lozano Orella, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2007ko azaroaren 28an eginen dela adieraztea, 9:00etan, Bideko Ama Birjina Ospitaleko bilera gelan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 25ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0716716