141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1098/2007 EBAZPENA, irailaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak onesten dituena. Zerrenda horiek industriako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialditik sortu dira. Horrez gain, sartzeko deialdian eskatzen diren tituluak aurkezteko, zentroa aukeratzeko eta iraupen laburreko zerrendetan sartzeko epea ezartzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 12ko 1536/2006 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industriako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 3an.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deialdian aurkeztu eta erakunde honetan kontratatuak izateko zerrendak aukeratu dituzten izangaien zerrenda igorri du, 12. oinarriari jarraikiz. Hori dela-eta, bidezko da izangaiei gehienez ere hamar egun balioduneko epea ematea zer zentro aukeratu nahi duten adierazteko, iraupen laburreko kontratazioen zerrendan sartzeko eta deialdian eskatzen den titulua aurkezteko.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko industriako ingeniari tekniko izateko lanpostuetarako kontratatuak izateko zerrendak aukeratu dituzten izangaien zerrenda hau, deialdian eskatzen diren betebeharrak bete baitituzte:

IBAÑEZ MACAYA, PEIO

PRADO DIEZ, ANA ISABEL

IRISARRI ORTA, JACINTO

ATANES MARTINEZ, RICARDO

PEREZ SADABA, LUIS VICENTE

2. Zentroa aukeratzeko, izangai bakoitzak I. eranskinaren A, B eta C ataletako bakoitzean ageri direnen artetik zentro bakar bat hautatu beharko du, atal guztietan aukeratu beharrik gabe.

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako, bestea.

Kontratu laburrak izanen dira jardunean dauden plantillako langileen ordez aritzeko egiten direnak, eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, lanaldi partzialean aritzeko, hala nola etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzirik zenbat irauten duten.

Iraupen luzeko kontratuak izanen dira lanpostu hutsak bitarte baterako betetzeko eta plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko iraupena dutenak.

Izangai bakoitzak bere eskaeran adierazi beharko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi duen ala ez.

3. Izangaiek lan harremanetarako diplomaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

4. Eskabidea, titulu hori frogatzen duten agiriak eta I. eranskina, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorririk, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.

5. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

6. 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoak zuzenduko ditu aldi baterako kontratatzeko zerrendak, akordio horretan onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CC.OO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatutako ituna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzekoa (2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 20koa).

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 20an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

I. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko zerrendetarako esparruak

Deialdia ..................................... deialdi hori ............................(e)ko ............... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...................ren ................(e)an.

Izena eta bi deitura: ................................. jaioteguna: ......................., NANa: ......................... harremanetarako telefonoak: ................

ADIERAZTEN DUT:

Deialdi horretan aurkeztu naiz eta nahi dut, betebeharrak betez gero, kontratatuak izateko osatuko diren zerrendetan sartua izatea, ondoren aipatzen diren esparruetan: (*)

A atala:

f Nafarroako Ospitalea.

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne).

f Iruñerriko Oinarrizko Osasun Laguntza.

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak.

B atala:

f Ubarmin Klinika.

f Odol Bankua.

f Osasun Publikoaren Institutua.

f Nafarroaren Iparraldeko Oinarrizko Osasun Eskualdea.

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia.

f Lizarrako Osasun Barrutia.

f Iraupen luzeko eta laburreko zerrendetan egon nahi dut.

Lauki hori bete ezean, iraupen luzeko kontratuetarako zerrendan baizik ez da sartuko.

Iruñean, ...(e)ko ...........aren .....(e)an.

(Sinadura)

Osasuna Kudeatzeko teknikaria X X X X X

Enpresetako zientzietako diplomatua X

Ingeniari teknikoa X X X X X

Arkitekto teknikoa X

Gizarte langilea X X X X X X X X X

Lan Harremanetako diplomatua X X

Erdi mailako teknikaria X X X X

1. mailako ofiziala X X X X X

Sukaldaria X X X X X

Sistema informatikoetako ofiziala X X X X X X X X X

Zenbait lanbidetako langileak X

Zerbitzu Orokorretako langileak X

Administrari laguntzailea X X X X X X X X X X

Zerbitzu anitzetako langilea X X X X X X X X

(*) Atalak bete aitzin, zentroen laukian begiratu gaur egun lanpostu hori badela.

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA - LANGILERIAREN ETA LAN HARREMANEN ZUZENDARIORDETZA. IRUNLARREA, 39 - IRUÑA (31008).

Iragarkiaren kodea: F0716598