141. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

172/2007 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Hezkuntza kontseilariak emana, María José Arana Martínez Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Hezkuntzaren Kalitatearen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburuak eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María José Arana Martínez Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Hezkuntzaren Kalitatearen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari, Giza Baliabideen Kontrol Administratiboaren Bulegoari, Gizarte Aseguruen Bulegoari, Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 26an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0716747