137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURCHANTE

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 121. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2/2007 aldaketa.-Hiriguneko argien obren 1. fasearen finantzaketa.

Gastuen kontusaila:

1 433 62101 05-08 Hirurteko Planaren luzapena: 213.000 euro.

Dirusarreren kontusailak:

Kreditua sortzea dirusarreren bidez.

1 75603 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 148.000 euro.

Kreditu berezia:

187000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 65.000 euro.

3/2007 aldaketa.-Berdintasunerako teknikariaren kontratazioa.

Gastuen kontusaila:

1 313 13103 Berdintasunerako teknikaria: 4.500 euro.

1 313 16001 Berdintasunerako teknikariaren Gizarte Segurantza: 1.500 euro.

Dirusarreren kontusailak:

Kreditua sortzea dirusarreren bidez.

1 45518 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 4.500 euro.

Kreditu berezia.

187000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 1.500 euro.

4/2007 aldaketa.-Onestea Cándido Calvorekiko judizioz kanpoko transakzio hitzarmena.

Gastuen kontusaila:

1 4320 78000 Etxe aldaerarako eskubideen gaineko hitzarmena: 12.000 euro.

Dirusarreren kontusailak:

Kreditu berezia.

187000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 12.000 euro.

5/2007 aldaketa.-Onestea Lana eta familia batera eramateko toki mailako itunaren proiektua.

Gastuen kontusaila:

1 313 22713 Lana eta familia batera eramateko toki mailako itunaren proiektua: 7.300 euro.

Dirusarreren kontusailak:

kreditua sortzea dirusarreren bidez

1 45519 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 7.300 euro.

Murchanten, 2007ko urriaren 19an.-Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0716147