137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Udaleko kideendako bilkura-sari eta kalte-ordainak

Villamayor de Monjardingo Udalak xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, 2007ko irailaren 19an egin osoko bilkuran:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikulua eta ikusirik, orobat, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legea, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako Udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema finkatzen duena, Udalak, osoko bilkuran eta aho batez, ondokoa erabaki du:

a) Udalkideendako 187,50 euroko ordaina ezartzea osoko bilkura arrunt nahiz berezietara eta alkateak deituzen dituen bertzelako bilkuretara egiazki joaten diren aldi bakoitzeko, urtean 1.125,00 euroko muga duela bakoitzak.

b) Alkatearendako 70,50 euroko ordaina ezartzea Udalera astero etortzeagatik, urtean 3.375 euroko muga duela.

c) Erabaki honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

d) Aipatutako kopuruak urtero eguneratuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villamayor de Monjardinen, 2007ko urriaren 1ean.-Alkate udalburua, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L0716050