137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VALTIERRA

Hautetsien ordainsariak

Valtierrako Udalak, 2007ko urriaren 10ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ordainsari hauek ezartzea ondotik aipatzen diren kargudunentzat, eragina 2007ko urriaren 1etik aurrera izan dezaten:

Alkateak eta zinegotziek ordainsari hauek jasoko dituzte:

-Osoko bilkuran parte hartzeagatik: 115 euro garbi.

-Tokiko Gobernu Batzarrean parte hartzeagatik: 115 euro garbi.

-Informazio batzordean parte hartzeagatik: 100 euro garbi.

Zinegotzi bakoitzak urtean 2.200 euro garbi hartuko ditu, gehienez ere.

Dieta hauen %60 zergarik gabeko gastutzat joko da eta gainontzeko %40 zerga horri lotuta; hori guztia, abenduaren 30eko PFEZri buruzko 22/95 Foru Legearen 14. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Valtierran, 2007ko urriaren 15ean.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0716203