137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEZAUN

Eginkizunen gaineko eskuordetzea

30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Lezaungo alkateak, 2007ko urriaren 18an, ondoko ebazpena eman zuela:

Kontuan harturik bake epailearen 2007ko irailaren 17ko autoaren ondorioz baimendu dela Sergio Echarte Valloren eta Eva María Urabayen Irurzunen arteko ezkontza, nire aitzinean egin behar dena 2007ko urriaren 27an, 12,30an, Herriko Etxean.

Luzía Ros Sanz zinegotzia eskuordetu dut, ezkontza hori egiteko ditudan ahalmenetarako.

Lezaunen, 2007ko urriaren 19an.-Alkatea, Carmen López Salanueva.

Iragarkiaren kodea: L0716160