137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VALTIERRA

Udal Planeko hirigintzari buruzko araudiaren aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2007ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko hirigintzari buruzko araudiaren aldaketa xehakatua, 12, 15 eta 17. artikuluetako 4.1 atalari dagokiona, Javier Bobadilla Bacaicoa jaunak eskatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Valtierran, 2007ko urriaren 2an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0716205