137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGUZKITZA

Iguzkitzako Barrutiko Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak apirilaren 18an eman 199. Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zen Iguzkitzako Barrutiko Udal Planeko determinazio egituratzaileak aldatzeko espedientea, Iguzkitzako Kontzejuko U.A. 2.11 unitatean eragiten duena, Alfredo Jiménez Pérez jaunak sustatuta. Hona hemen haren xedapen zatia:

"Aldaketa honen funtsa da U.A. 2.11 unitatea (3. poligonoko 423. lurzatia) banatzea eta gelditzen diren bietan eraikigarritasuna hainbanatzea, bi etxebizitza lokabe eraikitzeko. Gelditzen diren bi lurzatiek jatorrizkoaren hirigintza arau berak izanen dituzte. Jatorrizkoa banatuta gelditzen diren bi unitateen izenak U.A. 2.11.a eta U.A 2.11.b. dira"

Azketan (Iguzkitzako Barrutia), 2007ko urriaren 15ean.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0715846