137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Xehetasun azterlana Olatzen. Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak 2007ko urriaren 11n ebazpena eman zuen Gorraizko UO.1 unitateko (22. lurzatia) xehetasun azterlana hasiera batean onesteko. Sustatzailea: Antonio Tellechea Goyena jauna.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2007ko urriaren 11n.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0715938