137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

I.NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

38/2007 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak emana, erakunde horretan dauden datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen ekainaren 18ko 31/04 Ebazpena aldatzen duena.

Nafarroako arartekoak ekainaren 18an emandako 31/2004 Ebazpenaren bidez, erakunde horretan dauden datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren. Ebazpen hori 2004ko uztailaren 28an argitaratu zen, 90. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Fitxategi horiek sortu zirenetik joan den denbora eta erakundearen antolaketan gertatu diren aldaketak ikusita, egoki litzateke datu pertsonalen fitxategi automatizatu horietako batzuen ezaugarriak aldatzea, baita fitxategi berri bat sortzea ere, kontabilitate-kudeaketari eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioari lotutako datu pertsonalak tratatzeko.

Bestalde, eraginkortasuna eta sinplifikazioa helburu, ebazpen hau testu bategin gisa aurkezten da eta, beraz, bertan Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Bulegoak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatu guztiak zerrendatu eta azaltzen dira.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, eta bertan ezarritako ondorioetarako, Nafarroako arartekoari buruzko ekainaren 18ko 31/2004 Ebazpena aldatzen da. Horrenbestez, honako hauek dira Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren kargura dauden datu pertsonalen fitxategiak:

16.-Erregistro Orokorra.

17.-Kexen Erregistroa.

18.-Kontsulten Erregistroa.

19.-Langileriaren Kudeaketako Erregistroa.

20.-Kontabilitatearen eta Kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren Erregistroa.

Bigarrena.-Hona hemen datu pertsonalen fitxategi automatizatu horien ezaugarriak:

1. Fitxategiaren izena: Erregistro Orokorra.

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak:

Erregistro Orokorraren helburua agirien sarrerak eta irteerak kontrolatzea da, barne-erabilerarako eta epeak kreditatzeari begira.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak:

agiriak aurkeztu edo jasotzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

c) Datuak biltzeko prozedura:

Pertsona fisikoek edo juridikoek berek ematen dituzte datuak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

-Identifikazio datuak:

.NANa/IFZ/Pasaportea.

.Izen-deiturak.

.Helbidea.

.Herria.

.Posta kodea.

e) Datu pertsonalen lagapena:

Ez da daturik lagako.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hura zaintzea, lehenik eta behin, erregistroaren ardura duten langileei dagokie, kudeaketa teknikariaren eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren ikuskapen zuzenaren pean.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Bulegoa. Helbidea: Arrieta kalea, 12, behea, Iruña (31002 posta kodea). Telefono zenbakia: 948 203 571. Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

2. Fitxategiaren izena: Kexen Erregistroa.

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak:

Kexen Erregistroaren helburua Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari bidaltzen zaizkion kexen inguruko idazki guztiak kontrolatzea da, gero kexak kudeatzeko eta tramitazio epeak kontrolatzeko.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak:

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera kexa-idazkiak aurkezten dituzten pertsonak fisiko eta juridikoak eta, orobat, kexa-espedienteen tramitazio eta exekuzioaldian diktatzen diren egintzek eta ebazpenek ukitutakoak.

c) Datuak biltzeko prozedura:

Pertsona fisikoek edo juridikoek berek ematen dituzte datuak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

-Identifikazio datuak:

.NANa/IFZ/Pasaportea.

.Izen-deiturak.

.Helbidea.

.Herria.

.Posta kodea.

.Telefonoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

.Adina.

.Sexua.

.Egoera zibila.

.Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak:

.Ikasketak.

e) Datu pertsonalen lagapena:

ez da daturik lagako.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hura zaintzea, lehenik eta behin, erregistroaren ardura duten langileei dagokie, kudeaketa teknikariaren eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren ikuskapen zuzenaren pean.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Bulegoa. Helbidea: Arrieta kalea, 12, behea, Iruña (31002 posta kodea). Telefono zenbakia: 948 203 571. Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

3. Fitxategiaren izena: Kontsulten Erregistroa.

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak:

Kontsulten Erregistroaren helburua da Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari kontsultak helarazteko egiten diren telefono-dei, mezu elektroniko, bisita eta idazki guztiak kontrolatzea.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak:

Kontsultak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

c) Datuak biltzeko prozedura:

Pertsona fisikoek edo juridikoek berek ematen dituzte datuak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

-Identifikazio datuak:

.Izen-deiturak.

.Helbidea.

.Herria.

.Posta kodea.

.Telefonoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak:

.Adina.

.Sexua.

.Egoera zibila.

-Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak:

.Ikasketak.

.Lan egoera.

e) Datu pertsonalen lagapena:

Ez da daturik lagako.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hura zaintzea, lehenik eta behin, jendeari arreta emateko ardura duten langileei dagokie, informazio bulegoaren arduradunaren eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren ikuskapen zuzenaren pean.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Bulegoa. Helbidea: Arrieta kalea, 12, behea, Iruña (31002 posta kodea). Telefono zenbakia: 948 20 35 71. Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

4. Fitxategiaren izena: Langileriaren Kudeaketako Erregistroa.

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak:

Langileriaren Kudeaketako Erregistroaren helburuak hauek dira: Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren plantilla organikoa kudeatzea, nominak prestatu eta kontrolatzea (eta horren barrenean dago egin beharreko alta, baja eta aldaketa guztiak egitea) eta erakundearen zerbitzuan dauden langileei ordaindu beharreko beste ordainketa eta sari batzuen kudeaketa.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak:

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren zerbitzuko langileak.

c) Datuak biltzeko prozedura:

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren zerbitzuko langileak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

-Identifikazio datuak:

.NANa/IFZ.

.Gizarte Segurantzaren zenbakia/Mutualitatea.

.Izen-deiturak.

.Helbidea.

.Herria.

.Posta kodea.

.Telefonoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak:

.Egoera zibila.

.Familia egoera.

.Jaioteguna.

.Sexua.

.Nazionalitatea.

-Enpleguari eta karrera administratiboari buruzko xehetasunak:

.Kidegoa/eskala.

.Kategoria/gradua.

.Lanpostua.

-Nominan agertzen diren datu ez-ekonomikoak:

.Banku-kontuaren zenbakia.

.Langilearen historiala.

e) Datu pertsonalen lagapena:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko datuak, urtero, Nafarroako Zerga Ogasunari lagako zaizkio eta, beharrezkoa den guztietan, Nafarroako Gobernuko Eskubide Pasiboen eta Osasun Laguntzaren unitate organikoei.

Era berean, Gizarte Segurantzari eta aurreikuspen sozialeko entitateei langileen alta eta bajei buruzko datuak lagako zaizkie, horrelakoak gertatzen direnean, eta hilabetero erakundeko langileen kotizazio oinarriak bidaliko zaizkie. Istripu edo eritasun kasuetan, behar diren datuak jakinaraziko zaizkio Gizarte Segurantzari.

Hilabetero, banku entitateei lagako zaizkie, langileen ordainsariak ordain ditzaten.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hura zaintzea, lehenik eta behin, nominen kudeaketaren ardura duten langileei dagokie, kudeaketa teknikariaren eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren ikuskapen zuzenaren pean.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Bulegoa. Helbidea: Arrieta kalea, 12, behea, Iruña (31002 posta kodea). Telefono zenbakia: 948 203 571. Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

5. Fitxategiaren izena: Kontabilitatearen eta Kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren Erregistroa.

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak:

Kontabilitatearen eta Kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren Erregistroaren helburua Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren jarduera ekonomiko-finantzarioaren ondoriozko agiriak, kontabilitateko egoera-orriak eta kontratazio espedienteak tramitatu, kontrolatu eta haien segimendua egitea.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak:

Erakundearekin harrreman profesionala duten pertsona fisiko edo juridikoak.

c) Datuak biltzeko prozedura:

Pertsona fisikoek edo juridikoek berek ematen dituzte datuak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

-Identifikazio datuak:

.NANa/IFZ.

.Izen-deiturak edo sozietatearen izena.

.Helbidea.

.Herria.

.Posta kodea.

.Telefonoa.

.Faxa.

.Helbide elektronikoa.

.Banku-kontuaren zenbakia.

e) Datu pertsonalen lagapena:

Urtero, Pertsona fisikoen errentaren gaineko Zergari buruzko datuak Nafarroako Zerga Ogasunari lagako zaizkio.

Eta beharrezkoa denean, banku-entitateei ere, transferentziak eta ordainketa aginduak gauzatzeko.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Hura zaintzea, lehenik eta behin, kontabilitatearen ardura duten langileei dagokie, kudeaketa teknikariaren eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren ikuskapen zuzenaren pean.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Bulegoa. Helbidea: Arrieta kalea, 12, behea, Iruña (31002 posta kodea). Telefono zenbakia: 948 203 571. Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

Hirugarrena.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak erakundean dauden datu pertsonalen fitxategi automatizatuen inguruan diktatzen dituen egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, egintza argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deuesetan galarazi gabe, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Laugarrena.-Ebazpen hau kontu-hartzaileari, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.

Iruñean, 2007ko urriaren 17an.-Nafarroako arartekoa, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: F0716021