134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2007ko irailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea hirigintzako hitzarmena egitea Goikoetxe Egintza, S.L.rekin, UE-12ko 4. lurzatia trukatzeko antzeko ezaugarriak dituen beste batekin, UE-13an baitago.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Arbizun, 2007ko urriaren 8an.-Alkate udalburua, Jesus M.ª Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0715652