134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Dirulaguntzak ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2007ko irailaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 27-SEP-07 (4/BD)

"Ikusirik larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko dirulaguntzetarako 2007rako deialdi publikoaren oinarriak, eta ikusirik, orobat, garapenerako laguntzako zerbitzuak proposatutako txosten teknikoa, ebatzi dut:

1.-28.000 euroko dirulaguntza ematea Andre Mariaren Mirabeak, Gaixoen Zerbitzariak GKEri, proiektu honetarako: "Tifoiko larrialdia: etxebizitzak berreraikitzea, Lagonoyn (Filipinak)", larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko 2007. urteko dirulaguntzetarako deialdi publikoaren B motaren barrenean.

2.-Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 28.000,00 eurokoa, 70/46200/782020 kontusailaren kontura, Andre Mariaren Mirabeak, Gaixoen Zerbitzariak GKEaren alde, lehenbiziko puntuan azaldutako jarduketak egiteko."

Iruñean, 2007ko urriaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0715654