134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Igogailuak paratzeko xehetasun azterlana, Rinaldi karrikako 1, 2, 3, 5 eta 6 zenbakietan. Testu bateginaren behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-OCT-07 (10/CU)

"Rinaldi karrikako 1, 2, 3, 5 eta 6 zenbakietan igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik (JOB, 2007-03-27), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Onestea espedienteari erantsitako alegazio txostenak, 2007ko abuztuaren 20koa eta 2007ko irailaren 6koa, eta haiekin bat, Rinaldi karrikako 1eko jabeen elkarteko lehendakari Facundo Gil Chascok aurkeztu duena baiestea.

2. Behin betikoz onestea lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlanaren testu bategina, Rinaldi karrikako 1, 2, 3, 5 eta 6 zenbakietan igogailuak paratzeko, Fernando Galle Fuentek tramitera aurkeztu duena Rinaldi etxe multzoko jabekideen izenean.

3. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, bai eta ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0715673